single

ARTISTAK

Vintage Trouble

0

Vintage web

Ty Taylor (ahotsa), Nalle Colt (gitarra), Rick Barrio Dill (baxua), Richard Danielson (bateria)

2010ean eratutako laukote kaliforniar hau, 49 Jazzaldian kontzertu ahaztezin bat eskaini ziguna, eurek “soul primitiboa” deitzen dioten horretan aritzen da; dantzaren eta gitarraren indarra alde guztietatik darion musika, soinu garaikide batera ekarrita uztartu egiten dituena 50 eta 60 urteetako soul, rhythm and blues eta rock & rolla.

Ty Taylorren ahotsa entzunda Otis Reddingena datorkigu gogora, eta eszenatokian dituen jarrera, karisma eta presentzia James Brownenaren tankerakoak dira. Vintage Troubleren musikan antzeman daitezkeen beste erreferentzia batzuk Ike & Tina Turner, Little Richard eta Chuck Berryrena dira.

Apustu segurua maisutasunez interpretatutako musikaren eta indarrez eta pasioz betetako zuzenekoen zaleentzat. Hondartzan, KELER GUNEAN, dantza egin eta gozatzeko aukera bat.

Web 
Instagram 
Facebook 
Twitter 
YouTube