single

ARTISTAK

VIVA SUECIA

0

Rafa Val (ahotsa, gitarra), Alberto Cantúa (gitarra, koruak), Jess Fabric (baxua, koruak), Fernando Campillo (bateria), Esdras Boyiajan (saxofoia), Rodrigo Cominero (teklatua, koruak)

Beren aurreneko ¡Viva Suecia! (2014) EP haren ondoren, Viva Suecia eboluzionatzen eta hazten joan da. Diskoz disko, kontzertuz kontzertu, jarraitzaileak gehitzea eta Espainiako eszena indie eta alternatiboan kokatzea lortu zuten. Eta hirugarren diskoa, El Milagro (2019) iritsi zenean, salmentetan 2. postua lortzera, penintsula osoan zehar jotzera eta jaialdi ugaritako kartel buru izatera eraman zituen.

Ibilbide horretan beren laugarren diskoarekin iritsi zaie ospea: El Amor De La Clase Que Sea (2022). Album hau gogo biziz hartu dute jarraitzaileek, eta salmenten 1. postura ez ezik, Espainiako pop rockaren lehendabiziko lerrora ekarri ditu. Albumaren soinuak eutsi egiten die talde murtziar honek ezaugarri dituen irmotasun melodikoari, sakontasun handiko letrei eta gitarra epikoei, baina aurreko lanak baino argiagoa eta irisgarriagoa da.

Viva Sueciak zuzenekoetan lortzen du bere bertute guztiak erakustea eta bere abestien adierazkortasuna gorenera eramatea. Izan ere, kontzertuetan, Rafa Valen ahotsak gidatuta, taldeak bere hit ugariak helarazten ditu agertokian; himnoak, beren jarraitzaileek batera abesten dituztenak, eta, inolako zalantzarik gabe, Zurriolako hondartza bete-bete egingo dutenak.

Web

Facebook

Instagram

YouTube

Spotify