
KELER GUNEA, ANIZTASUNA ETA KALITATEA ZURRIOLA HONDARTZAN
8 kontzertu dohainik: Village People + Fred Wesley & The New JBs + Tiken Jah Fakoly + Viva Suecia + Arde Bogotá + Ezra Collective + Blue Lab Beats + ZETAK
→Aniztasuna da Keler Guneko programazioaren ezaugarri nagusia Donostiako 58. Jazzaldiaren barruan. Aniztasuna estiloetan: funk, disco, reggae, Jazz, indie pop-rock eta elektronika. Aniztasuna artisten jatorrian: europarrak, afrikarrak eta amerikarrak. Eta aniztasuna belaunaldietan: talde eta artista emergenteak —Ezra Collective, Blue Lab Beats, ZETAK eta Arde Bogotá—, ospetsuak —Tiken Jah Fakoly eta Viva Suecia— eta legenda beteranoak —Fred Wesley eta Village People— izango baititugu.
Agertoki honi gure babesle nagusi KELERek ipini dio izena: KELER GUNEA. Eta, aurreko edizioetan bezala, hondartzan kokatuko da, Zurriola hondartzako morruaren kontra.
Bi kontzertu emango dira egunero, dohainik, uztailaren 21etik 24ra.
Festa eta dantza ziurtatuak daude Village Peoplerekin: pop musikaren historiako talde nagusietako bat. Milioika pertsonek ezagutzen dituzte errepika eranskorrez osatutako beren abestiak, eta belaunaldi batek baino gehiagok abestu eta dantzatu izan dituzte mundu osoan zehar.
Tronbonista estatubatuar handia, zalantzarik gabe, funkaren eta musika afroamerikarraren historiako konpositore eta moldatzaile onenetako bat da.
Bere musika garai guztietan gehien sanpleatu izan direnetako bat da eta, bere ibilbide luzean, Wesleyk musikari gailenekin egin du lan: James Brown (haren zuzendari musikala izan zen), George Clinton, Ike and Tina Turner, Ray Charles, Maceo Parker, Count Basie, Van Morrison, Earth Wind & Fire, Pee Wee Ellis, Vanessa Williams, The S.O.S. Band, Cameo, De La Soul, Curtis Mayfield, Usher,…
Ziurrenik Londresko Jazzaren bizitasun handiko eszenan nagusitzen diren sormena, freskotasuna eta sen berritzailea ondoen islatzen dituen bandetako bat. Jazzaren historiako maisulanek eta hip hoparen urrezko garaiko aitzindariek inspiratuta, NK OK eta MR DMek musika dotorea, urbanoa, modernoa, oso “coola” eta kalitate gorenekoa egiten dute.
Murtziako taldea melodia sendoengatik, letra sakonengatik eta gitarra epikoengatik bereizten da. Zuzenekoetan lortzen du Viva Sueciak bere bertute guztiak erakustea eta bere abesti guztien adierazkortasuna goren mailara eramatea. Hala, Rafa Valen ahotsak gidatuta, taldeak bere hit ugariak helarazten ditu agertokian; himnoak, beren jarraitzaileek batera abesten dituztenak, eta, inolako zalantzarik gabe, Zurriolako hondartza bete-bete egingo dutenak.
Murtziako gazte hauek gaztelaniaz egiten duten rockak milaka zale erakarri ditu darion soinu indartsu eta irmoagatik. Beren letrak edukiz beteak daude; amorrua eta lotsagabekeria transmititzen dituzte, baina sedukzioaz, maitasunaz eta beren belaunaldiaren argi-ilunez ere hitz egiten dute. Ematen dituzten zuzenekoak talentuz eta indarrez josiak daude, Antonio García buruan dela; animalia eszeniko bat, mundu guztia dantzan eta abestietako bakoitza kantatzen jartzen dituena.
Boli Kostako abeslari ikoniko, miretsi eta errespetatua da Tiken Jah Fakoly. Bere abestietan dub eta soukouss oinarriekin gurutzatzen da reggaea, eta instrumentu afrikar tradizionalak, besteak beste kora, ngonia eta balafoia berreskuratzen dira.
Letra konprometituak eta iraultzaileak dira bereak, bizitza gogorren, injustizien eta zorigaitzen historiak, baina, hala eta guztiz ere, eta kontraste moduan, erritmo alai batekin kantatzen ditu. Dantzatzeko moduko abestiak dira, hondamen guztien gainetik dirauen optimismoak blaituak.
Londresko boskote honen musika bizitzaren ospakizun bat da, energia positiboz betea eta erritmo dantzagarriez josia, non ezin konta ahala estilo eta eragin nahasten diren: Jazz, afrobeat, afrocubana, funky, salsa, grime, hip-hop, R&B, samba… Abagune ezin hobea talde honen bizitasuna, alaitasuna, magia eta sofistikazio multikulturala disfrutatu, dantzatu eta barreneraino sentitzeko, hondartzan. Gaurko Jazza!!!
2019an sortu zenetik ZETAKek, Pello Reparaz buruan, arrakasta handiko bi disko eta single ugari argitaratu ditu; milioika entzunaldi izan dituzte streamingen eta benetako hitak izan dira Euskal Herriko panorama musikalean. Izan ere, himno bihurtu dira belaunaldi oso batentzat: Zeinen Ederra Izango Den, Errepidean, Zoriontasuna… Pop elektronikoa, melodia eranskorrekin, euskaraz abestua.
[post_title] => KELER GUNEA, ANIZTASUNA ETA KALITATEA ZURRIOLA HONDARTZAN [post_excerpt] => 8 kontzertu dohainik: Village People + Fred Wesley & The New JBs + Tiken Jah Fakoly + Viva Suecia + Arde Bogotá + Ezra Collective + Blue Lab Beats + ZETAK [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => keler-gunea-aniztasuna-eta-kalitatea-zurriola-hondartzan [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2023-03-23 13:10:27 [post_modified_gmt] => 2023-03-23 12:10:27 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => https://jazzaldia.eus/?p=32881 [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) [1] => WP_Post Object ( [ID] => 32391 [post_author] => 2 [post_date] => 2023-01-12 11:00:17 [post_date_gmt] => 2023-01-12 10:00:17 [post_content] =>- Victoria Eugenia Club: doako sarrera, edukiera osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan. - Kutxa Kultur Kluba: sarrerak www.kutxakultur.eus webgunean eskuragarri . 3 € aldez aurretik erosita eta 5 € leihatilan. - Altxerri: sarrera doakoa eta librea izango da, edukiera bete arte.
Emanaldien egutegia:
DATA | TALDEA | LEKUA | ORDUA |
16 Urtarrila | Lutfi Jakfar's Sixth Trio | Club Aretoa - VEA | 19:30 |
26 Urtarrila | Trio Nordeste | Kutxa Kultur Kluba | 19:30 |
30 Urtarrila | Xavi Maldonado and David Cid Quartet | Club Aretoa - VEA | 19:30 |
31 Urtarrila | Mikel Legasa´s Quintet | Kutxa Kultur Kluba | 19:30 |
06 Otsaila | Isla Trío | Altxerri | 19:30 |
07 Otsaila | Les Cuisinieres | Club Aretoa - VEA | 19:30 |
08 Otsaila | Xahu | Altxerri | 19:30 |
12 Otsaila | Amaika Rude | Club Aretoa - VEA | 19:00 |
13 Otsaila | Brian Aching Project | Altxerri | 19:30 |
14 Otsaila | Kinkfolk | Altxerri | 19:30 |
16 Otsaila | Aldakan | Kutxa Kultur Kluba | 19:30 |
20 Otsaila | Arnaud Labastie Trío | Club Aretoa - VEA | 19:30 |
23 Otsaila | Ura Dúo | Kutxa Kultur Kluba | 19:30 |
09 Martxoa | Motelas | Kutxa Kultur Kluba | 19:30 |
21 Martxoa | Fuákata! | Altxerri | 19:30 |
Urteetan zehar Jazzaldiaren helburuetako bat hauxe izan zen, Norah Jones gure artean Donostian izatea. Amets hori datorren uztailaren 22an ikusi ahal izango dugu gauzatua; abeslariak kontzertu bat emango du Kursaal Auditorioan.
Beteko dugu beste helburu bat hauxe izango da, bi artista britainiar hauez gozatu ahal izatea: Joss Stone abeslaria eta Nubya Garcia saxofonista. Edizio batean baino gehiagotan saiatu gara haiek gure artera ekartzen eta, oraingo honetan, Trinitate plazan arituko dira.
Helburuen zerrenda osatzeko, Ben Harper dugu, lehenengo aldiz arituko dena Jazzaldian, baita Enrico Rava ere, pandemiagatik atzeratu behar izan zuena bere emanaldia eta, azkenean, aurten etorriko zaiguna Donostiako Jazzaldira.
2023ko uztailaren 21etik 25era garatuko den 58 Jazzaldiko ordainpeko kontzertuen programazioa askotarikoa, kalitatekoa, bizitasun handikoa eta zeharo erakargarria da.
Agertoki honetan, Jazzaldiaren enblematikoenean, artista legendarioen eta izar berrien emanaldiak eskainiko dira: Enrico Rava, musikari italiar emergenteen boskote batekin; Abdullah Ibrahim handia eta bere trioa, eta Jazzaldiko bere azken emanaldian miretsita utzi gintuen musikari bat, Bill Frisell, eta bere laukote berria. Bestetik, Trinitate plazan berritasun handiak izango ditugu gainera: Julian Lage gitarrista paregabea, aipatu ditugun Joss Stone eta Nubya Garcia, eta berealdiko teklista David Helbock austriarra, bere azken proiektuarekin: Austrian Syndicate superbanda.
Kenny Barronek, egungo jazz-pianistarik onenak, 80. urtebetetzea ospatuko du Kursaal Auditorioan. Barronekin batera Jazzaldian lehen aldiz parte hartuko duen Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) arituko da.
Norah Jones, programazio honen erakargarri nagusia, uztailaren 22an arituko da. Pianista eta abeslari handiak gure hirian joko duen lehen aldia izango da.
Hilaren 23an Ben Harper izango dugu, blues garaikidearen ordezkari bikainena.
Astelehenean, hilak 24, Jazzaren izen handienetako bat, Pat Metheny, Side Eye proiektuarekin. Bertan Methenyk belaunaldi berriko musikari amerikar nabarmenenetako batzuekin joko du.
Eta, azkenik, uztailaren 25ean, asteartean, Rocío Márquez abeslaria BRONQUIO musikari eta ekoizlearekin, Espainiako panoramako proposamen sortzaile eta zirraragarrienetako bat.
Gertu dugun 2023. urte hau Euskadi-Japonia urtea izango da. Eta abagune hau dela eta, 58 Jazzaldiak piano ziklo bat programatuko du museoko klaustro zoragarrian, pianista japoniarrei soilik eskainia.
Pianista horietatik guztietatik garrantzitsuena, eta herrialde horretako musikaririk unibertsalenetakoa, Yosuke Yamashita da. Berealdikoa da Jazzaren eszenan duen garrantzia, eta bere ospeak ez du berdinik. Bi kontzertu eskainiko dizkigu: bata pieza estandarrei eta bere konposizioei eskainia; bestea, errepertorio klasikoaz duen ikuspegi berezi bezain zoragarriari eskainia, esaterako: Ravelen Boleroa eta G. Gershwinen Rhapsody In Blue.
Gainerako hiru pianistek, Kento Tsubosakak, Hakuei Kimek, eta gure hirian dagoeneko ezaguna den Eri Yamamotok osatzen dute ziklo bikain eta kalitate goreneko hau.
Salgai daude —nahiz eta parte hartuko duten taldeen hautaketa zehatza ez den apirilera arte ezagutzera emango— berriro ere Donostiako Jazzaldiaren barruan izango dugun JazzEñe zikloko sarrerak. JazzEñeren bederatzigarren edizioa izango da hau, eta bertan, 4 egunez, uztailaren 22tik 25era, SGAE Fundazioak hautatutako 8 artistez gozatu ahal izango dugu, Espainiako Jazza hedatzea eta internazionalizatzea helburu.
Abenduaren 15etik aurrera, 11:30ean, salgai izango dira sarrerak eta abonuak agertoki hauetan emango diren kontzertuetarako: Trinitate plaza, Kursaal Auditorioa, San Telmo Museoa eta Victoria Eugenia Antzokia. Erosketak leihatilan presentzialki nahiz online egin daitezke gure webgunean (www.jazzaldia.eus) eta Donostia Kulturarenean (www.donostiakultura.eus).
Gaur ordainpeko kontzertuak jarri ditugu salgai, baina oraindik iragartzeke daukagu Jazzaldiaren egitarauaren zati handi bat, dagoeneko aurkeztutakoa bezain garrantzitsua, hain zuzen ere, gure hiria musikaz beteko duten doako kontzertuen programa.
Datozen hilabeteetan sarrera libreko kontzertu horiek guztiak iragarriko ditugu. Kontzertuok agertoki askotan egingo dira: Nauticool, Kursaaleko Terrazak, Keler Gunea... Azken agertoki honek, jendetsuenak, Zurriolako hondartzakoak, Keler izena izango du berriro, eta Keler izango da, aurten ere, Jazzaldiaren babesle nagusia.
[post_title] => 58 Jazzaldia: Norah Jones, Pat Metheny, Joss Stone, Abdullah Ibrahim, Ben Harper, Enrico Rava, Bill Frisell, Yosuke Yamashita, Kenny Barron, Nubya Garcia, Julian Lage, Ladysmith Black Mambazo, Rocío Márquez & BRONQUIO, David Helbock… [post_excerpt] => Sarrerak eta abonuak salgai agertoki hauetarako: Trinitate plaza, Kursaal Auditorioa, San Telmo Museoa eta Victoria Eugenia Antzokia [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => sarrerak-eta-abonuak-salgai-agertoki-hauetarako-trinitate-plaza-kursaal-auditorioa-san-telmo-museoa-eta-victoria-eugenia-antzokia [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2023-03-07 09:36:48 [post_modified_gmt] => 2023-03-07 08:36:48 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => https://jazzaldia.eus/sin-categoria-eu/58-jazzaldia-norah-jones-pat-metheny-joss-stone-abdullah-ibrahim-ben-harper-enrico-rava-bill-frisell-yosuke-yamashita-kenny-barron-nubya-garcia-julian-lage-ladysmith-black-mambazo-rocio-m-2/ [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) [3] => WP_Post Object ( [ID] => 32214 [post_author] => 2 [post_date] => 2022-12-15 11:00:24 [post_date_gmt] => 2022-12-15 10:00:24 [post_content] =>Roskow artista donostiarra da Donostiako 58 Jazzaldiaren kartelaren egilea. Free Jazz izenburua duen kartelari beste hiru ilustraziok laguntzen diote, Jazzaldian zehar hiria dekoratuko duten bandera gisa erabiliko direnek. Kartelaren eta bandera bakoitzaren 58 kopia dagoeneko eskuragarri daude NFT formatuan erosteko.
Roskowk 2017ko Jazzaldiaren kartela sortu zuen lehendik; Trinitate plazako kontzertu bat irudikatzen zuen ilustrazio bat. Sei urte geroago, bera da berriro kartelaren egilea, baita osagarri dituen hiru ilustrazioena ere.
Kartelerako ideia duela urte batzuk Roskowk egindako pintura txiki batetik abiatzen da; paper gaineko apunte bat, Kursaaleko kuboak erakusten zituena, emakume baten irudiarekin aurrealdean. Geroago, artistak erabaki zuen emakumea saxofonista izango zela, eta perkusionista bat eta baxu bat gehituko zizkiola banda osatzeko. Kontzeptua sinplea da: Jazz trio bat iluntzean kalean jotzen, festa edo elkarraldi antzeko batean, Victoria Eugenia Antzokiaren sarreran. Bertan, entzuten ari den publikoa suma daiteke. Hondoan, Jazzari hain estu lotutako gau giroaz blaitua, kartelaren benetako protagonista ageri da, hiria alegia, zubia eta Kursaal bertan direla.
Kontakizun honi darion fikzioaren eta errealitatearen arteko kutsu hori nabarmentzeko, eta banderak beste era batekoak izateko, Roskowk hiru ilustrazio gehiago egin ditu. Horietan, banan-banan ageri dira musikariak, photocall moduan posatzen, zubia eta Kursaal atzealdean dituztela.
Fernando Huarte Campiónen goitizen artistikoa da Roskow; artista donostiar hau hirian bizi da eta bertan lan egiten du. Bere “operazio-zentrotik”, Egia auzotik, zuzendu, taxutu eta burutzen du bere lan artistikoa, auto produkzio eta sormen independentziaren filosofiari jarraituta: mihise gaineko pintura, grabatua, ilustrazio digitala, estanpazio serigrafikoa… dira bere baliabideak.
Eskulturan jaso zuen prestakuntza 1980ko urteetan, Donostia, Sevilla, eta Madrilgo La Palmako Arte Aplikatuetako eskoletan. Hala ere, bere obra gehiena piktorikoa da, eta sarraldiak ere egin ditu grabatuan, ilustrazioan, disko eta liburuetako azaletan, eta kartelgintzan.
Roskowren pinturek eta grabatuek berezko estiloa dute, oso antzemangarria, eta ilustrazioan, komikian eta 80 eta 90eko urteetako punkaren eta olatu berriaren ikonografian inspiratuta daude. Horrekin batera aipatzekoa da bere zaletasuna Erdi Aroko artearekiko, arte erromanikoarekiko, pintura gotikoekiko, Flandriako eskolarekiko eta XX. mendeko abangoardietako pinturekiko. Bere inspirazio-iturri nagusietako bat Donostia da, “asko ematen duen hiria da”, dio: “Donosti margotzea gustatzen zait, bere arkitektura batez ere”.
Orain, Lance&Malone ilustratzaile, argazkilari eta artista taldearekin partekatzen du lan egiten duen lekua. Eta erakusketa handi bat prestatzen ari da Arteko galeriarako, zeinarekin urteak daramatzan lanean.
Bestetik, Roskowk musikaren arloa ere lantzen du; nahiz eta azalagotik, oso gustuko izan eta asko disfrutatzen duena. 1980ko hamarkadan hasi zen guztia, Elásticos izeneko talde batekin; ondoren, Rígidos izan ziren, eta azkenik, Los Hormigones. Gaur egun ere hainbat eta hainbat abesti konposatzen, grabatzen eta interpretatzen jarraitzen dute.
Roskowren obra plastikoa hemen aurki daiteke: www.roskow.com Musikaren arloan egin duen lana, hemen: www.loshormigones.com
Jazzaldiaren edizio honetako kartelaren eta banderetako bakoitzaren 58 kopia eskuragarri daude dagoeneko bildumagile eta zaleentzat. Lau obrak eurotan eros daitezke, bakoitza, edo % 20ko deskontuarekin lauak eskuratuta. Kanpaina honetan argitaratutako NFT originalak erosten dituen pertsona bakoitzak ordainsari gehigarri bat izango du: bi sarrera dohainik eskuratzeko eskubidea, Roskow bera lider den Los Hormigones taldearen kontzertu baterako; Donostiako 58 Jazzaldian emango da kontzertua, oraindik zehaztu gabeko lekuan, datan eta orduan.
Horri buruzko informazio guztia gure webgunean kontsultatu ahal izango da. Bertan, NFT bat zer den eta nola funtzionatzen duen jakiteko argibideak eta informazioa ematen dira gainera.
Hala, NFT formatuko iazko kartelak izan zuen arrakastaren ondoren, bigarren pausoa eman dugu teknologian honen erabileran, berari esker zerbitzu bat ematen baitiegu mota honetako artelanak —formatu digitalean eta ziurtatuak— eskuratu eta bildu nahi dituztenei.
Prozesu hau sortu eta martxan jartzeko Bakarts enpresarekin aritu gara lankidetzan. Kartelak bere webgunean daude salgai: (https://bakarts.io/). NFT hauen sortze-prozesurako blockchain Polygon sarearekin lan egin dugu. Sare honen teknologiari esker energia-kontsumoa izugarri murrizten da transakzioetan eta NFTak sortzeko prozesuetan. Plataforma honekin NFT bat sortzeko behar den energia-kontsumoa kreditu-txartel batekin transakzio bat egitearen baliokide da.
Iturria: https://blog.polygon.technology/polygon-the-eco-friendly-blockchain-scaling-ethereum-bbdd52201ad/ [post_title] => ROSKOW, 58 JAZZALDIAREN KARTELAREN EGILEA - NFTn DAGOENEKO ESKURAGARRI [post_excerpt] => Roskow artista donostiarra da Donostiako 58 Jazzaldiaren kartelaren egilea. Kartelaren eta bandera bakoitzaren 58 kopia dagoeneko eskuragarri daude NFT formatuan erosteko. [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => roskow-es-el-autor-del-cartel-del-58-jazzaldia-disponible-ya-en-nft [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2022-12-20 12:23:11 [post_modified_gmt] => 2022-12-20 11:23:11 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => https://jazzaldia.eus/sin-categoria-eu/roscow-es-el-autor-del-cartel-del-58-jazzaldia-disponible-ya-en-nft-2/ [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) [4] => WP_Post Object ( [ID] => 31826 [post_author] => 2 [post_date] => 2022-09-29 11:00:37 [post_date_gmt] => 2022-09-29 09:00:37 [post_content] =>Aniztasuna da Keler Guneko programazioaren ezaugarri nagusia Donostiako 58. Jazzaldiaren barruan. Aniztasuna estiloetan: funk, disco, reggae, Jazz, indie pop-rock eta elektronika. Aniztasuna artisten jatorrian: europarrak, afrikarrak eta amerikarrak. Eta aniztasuna belaunaldietan: talde eta artista emergenteak —Ezra Collective, Blue Lab Beats, ZETAK eta Arde Bogotá—, ospetsuak —Tiken Jah Fakoly eta Viva Suecia— eta legenda beteranoak —Fred Wesley eta Village People— izango baititugu.
Agertoki honi gure babesle nagusi KELERek ipini dio izena: KELER GUNEA. Eta, aurreko edizioetan bezala, hondartzan kokatuko da, Zurriola hondartzako morruaren kontra.
Bi kontzertu emango dira egunero, dohainik, uztailaren 21etik 24ra.
Festa eta dantza ziurtatuak daude Village Peoplerekin: pop musikaren historiako talde nagusietako bat. Milioika pertsonek ezagutzen dituzte errepika eranskorrez osatutako beren abestiak, eta belaunaldi batek baino gehiagok abestu eta dantzatu izan dituzte mundu osoan zehar.
Tronbonista estatubatuar handia, zalantzarik gabe, funkaren eta musika afroamerikarraren historiako konpositore eta moldatzaile onenetako bat da.
Bere musika garai guztietan gehien sanpleatu izan direnetako bat da eta, bere ibilbide luzean, Wesleyk musikari gailenekin egin du lan: James Brown (haren zuzendari musikala izan zen), George Clinton, Ike and Tina Turner, Ray Charles, Maceo Parker, Count Basie, Van Morrison, Earth Wind & Fire, Pee Wee Ellis, Vanessa Williams, The S.O.S. Band, Cameo, De La Soul, Curtis Mayfield, Usher,…
Ziurrenik Londresko Jazzaren bizitasun handiko eszenan nagusitzen diren sormena, freskotasuna eta sen berritzailea ondoen islatzen dituen bandetako bat. Jazzaren historiako maisulanek eta hip hoparen urrezko garaiko aitzindariek inspiratuta, NK OK eta MR DMek musika dotorea, urbanoa, modernoa, oso “coola” eta kalitate gorenekoa egiten dute.
Murtziako taldea melodia sendoengatik, letra sakonengatik eta gitarra epikoengatik bereizten da. Zuzenekoetan lortzen du Viva Sueciak bere bertute guztiak erakustea eta bere abesti guztien adierazkortasuna goren mailara eramatea. Hala, Rafa Valen ahotsak gidatuta, taldeak bere hit ugariak helarazten ditu agertokian; himnoak, beren jarraitzaileek batera abesten dituztenak, eta, inolako zalantzarik gabe, Zurriolako hondartza bete-bete egingo dutenak.
Murtziako gazte hauek gaztelaniaz egiten duten rockak milaka zale erakarri ditu darion soinu indartsu eta irmoagatik. Beren letrak edukiz beteak daude; amorrua eta lotsagabekeria transmititzen dituzte, baina sedukzioaz, maitasunaz eta beren belaunaldiaren argi-ilunez ere hitz egiten dute. Ematen dituzten zuzenekoak talentuz eta indarrez josiak daude, Antonio García buruan dela; animalia eszeniko bat, mundu guztia dantzan eta abestietako bakoitza kantatzen jartzen dituena.
Boli Kostako abeslari ikoniko, miretsi eta errespetatua da Tiken Jah Fakoly. Bere abestietan dub eta soukouss oinarriekin gurutzatzen da reggaea, eta instrumentu afrikar tradizionalak, besteak beste kora, ngonia eta balafoia berreskuratzen dira.
Letra konprometituak eta iraultzaileak dira bereak, bizitza gogorren, injustizien eta zorigaitzen historiak, baina, hala eta guztiz ere, eta kontraste moduan, erritmo alai batekin kantatzen ditu. Dantzatzeko moduko abestiak dira, hondamen guztien gainetik dirauen optimismoak blaituak.
Londresko boskote honen musika bizitzaren ospakizun bat da, energia positiboz betea eta erritmo dantzagarriez josia, non ezin konta ahala estilo eta eragin nahasten diren: Jazz, afrobeat, afrocubana, funky, salsa, grime, hip-hop, R&B, samba… Abagune ezin hobea talde honen bizitasuna, alaitasuna, magia eta sofistikazio multikulturala disfrutatu, dantzatu eta barreneraino sentitzeko, hondartzan. Gaurko Jazza!!!
2019an sortu zenetik ZETAKek, Pello Reparaz buruan, arrakasta handiko bi disko eta single ugari argitaratu ditu; milioika entzunaldi izan dituzte streamingen eta benetako hitak izan dira Euskal Herriko panorama musikalean. Izan ere, himno bihurtu dira belaunaldi oso batentzat: Zeinen Ederra Izango Den, Errepidean, Zoriontasuna… Pop elektronikoa, melodia eranskorrekin, euskaraz abestua.
[post_title] => KELER GUNEA, ANIZTASUNA ETA KALITATEA ZURRIOLA HONDARTZAN [post_excerpt] => 8 kontzertu dohainik: Village People + Fred Wesley & The New JBs + Tiken Jah Fakoly + Viva Suecia + Arde Bogotá + Ezra Collective + Blue Lab Beats + ZETAK [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => keler-gunea-aniztasuna-eta-kalitatea-zurriola-hondartzan [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2023-03-23 13:10:27 [post_modified_gmt] => 2023-03-23 12:10:27 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => https://jazzaldia.eus/?p=32881 [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) [comment_count] => 0 [current_comment] => -1 [found_posts] => 161 [max_num_pages] => 27 [max_num_comment_pages] => 0 [is_single] => [is_preview] => [is_page] => [is_archive] => 1 [is_date] => [is_year] => [is_month] => [is_day] => [is_time] => [is_author] => 1 [is_category] => [is_tag] => [is_tax] => [is_search] => [is_feed] => [is_comment_feed] => [is_trackback] => [is_home] => [is_404] => [is_comments_popup] => [is_paged] => [is_admin] => [is_attachment] => [is_singular] => [is_robots] => [is_posts_page] => [is_post_type_archive] => [query_vars_hash:WP_Query:private] => bd5cf5d9baeffde900fcef8b7fc618be [query_vars_changed:WP_Query:private] => [thumbnails_cached] => [stopwords:WP_Query:private] => )8 kontzertu dohainik: Village People + Fred Wesley & The New JBs + Tiken Jah Fakoly + Viva Suecia + Arde Bogotá + Ezra Collective + Blue Lab Beats + ZETAK
→15 kontzertu izango dira urtarriletik martxora
→Sarrerak eta abonuak salgai agertoki hauetarako: Trinitate plaza, Kursaal Auditorioa, San Telmo Museoa eta Victoria Eugenia Antzokia
→Roskow artista donostiarra da Donostiako 58 Jazzaldiaren kartelaren egilea. Kartelaren eta bandera bakoitzaren 58 kopia dagoeneko eskuragarri daude NFT formatuan erosteko.
→Incluirá nuevamente diez grupos locales mediante un proceso de selección
→Televisión Españolako La 2 kateak aurten, uztailean, egindako 57. Jazzaldian grabatutako 9 kontzertu emango ditu, abuztuaren 17tik aurrera
→