Baldintzak

SALMENTA-BALDINTZAK
• Hauek dira sarreren salmenta-kanal ofizial bakarrak: JAZZALDIA, DONOSTIA KULTURA/SARRERAK, KURSAAL/SARRERAK y CHILLIDA LEKU/ENTRADAS*. Garrantzizkoa da segurtatzea webgune ofizial horien bidez egiten dela erosketa. Jazzaldia ez da inoiz erantzule izango birsalmentarako Internet erabiltzen duten enpresek egindako abusuen aurrean. Sarrerak leihatiletan ere eros daitezke**.
• Abonuaren edo sarreraren eramaileak ezin izango ditu grabatu, grabatzen lagundu, ezta erreproduzitu ere, ikuskizunaren soinuak eta/edo irudiak.
• Ageriko segurtasun-arrazoiengatik, kontrolak edo erregistroak egin ahal izango dira aretoetarako sarbideetan, eta debekatuta dago haietan edozein objektu sartzea arriskutsua izanez gero (beirazkoak eta abar) ikuskizuna oztoporik gabe garatzeko.
• Sarrera erosi eta gero, ez da aldatuko -ez eta dirua itzuliko ere-, salbu eta Antolatzaileak programazioa aldatu edo bertan behera uzten badu.
• Abonamenduek % 15eko DESKONTUA dute: Jazzaldiaren barruan, abonamenduak erosten dituztenek % 15eko deskontua izango dute sarrera bakoitzaren prezioan. Deskontu hori ez zaio gehitzen Donostia Kulturako kideen deskontuari, ez eta 30 urtetik beherakoek, pentsiodunek, 65 urtetik gorakoek eta langabeek dituzten deskontuei ere.
• Ordaintzekoa den edozein ikuskizunetan, hiru urtetik gorako (adin hori barne) haurren kasuan, ordaindu egin behar da sarreraren prezioa.
• Donostiako Jazzaldiaren leku guztiak, aire zabalean daudenak ere, kerik gabeko guneak izango dira.
• Kontzertu baten edo batzuen programan izandako edozein aldaketak ez du eskubiderik ematen abonuaren zenbatekoaren itzulketa osoa edo partziala jasotzeko. Kontzertua emango ez bada, 2024ko abuztuaren 22a baino lehen itzuliko da sarreraren zenbatekoa, edo abonuen kasuan, eman ez den kontzertuari dagokion zati proportzionala, sarrera erosi zen salmenta-gune edo -sistema berean.
• Egoera txarrean dagoen sarrera edo abonu oro baliogabetuta geratzen da.
• Esparrutik egindako edozein irtenaldi behin betikotzat hartuko da.
• Jazzaldiaren sarrera edo abonu baten eramaileak baimena ematen die antolatzaileei bere irudia ikuskizunaren edozein bideotan edo erreprodukziotan erabiltzeko.
• Esparru guztietan aurrez esleituko dira eserlekuak. Ezin izango da zutik egon musika-emanaldietan.
• Trinitate Plazako kontzertuak ez dira euriagatik eman gabe utziko, arrisku bat ez bada behintzat, musikarientzat edo ikusleentzat.
• Kursaal Auditorioan ez da baimenduko aretoan sartzea ikuskizuna hasita dagoenean. Esparru horietara ezin da janaririk edo edaririk sartu.
• Jazzaldian, ordaintzekoak diren kontzertuetako lekuen edukiera kontrolatu eta errespetatu egin behar denez gero, esparru batera sartzen den pertsona orok eduki behar du sarrera bat, bere adina edozein izanda ere edo eserleku bat hartzen ez badu ere.
• Kontzertuetara bertaratzen direnak behartuta daude antolatzaileek argitaratutako eta indarrean dagoen protokolo sanitarioa betetzera.
• Txakurrentzako baldintzak ikusteko sakatu hemen.

*Chillida Lekuko baldintza espezifikoak, hemen.

**Leihatilak:
• Victoria Eugenia Antzokia:
11:30-13:30 / 17:00-20:00
T. 943 48 18 18
dksarrerak@donostia.eus
• Antzoki Zaharra:
Jarduerarik ez dagoenean: astelehenetik ostiralera, 11:30-13:30
Jarduerak daudenean: 11:30-13:30 / 17:00-20:00
T. 943 48 19 70
dksarrerak@donostia.eus
• Kursaal Auditorioa:
Jarduerarik ez dagoenean: astelehenetik ostiralera, 11:30-13:30
Kontzertu-egunetan irekitzen da arratsaldez.
T. 943 003 039
tickets@kursaal.eus
• Chillida Leku:
Ostegunetik astelehenera 10:00etatik 18:00etara.
T. 943 33 59 59
reservas@museochillidaleku.com
• Trinitate Plaza :
Uztailak 22, 23, 24 eta 25: 19:00etatik 23:00etara
• San Telmo Museoa:
Uztailak 21, 22, 23, 24 eta 25: 10:00-12:00