51. Heineken Jazzaldian, BertsoJazzaren bigarren edizioa estreinatuko da uztailaren 24ean Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 22:00etan. Lehenengoak, 2008an ospatu zenak, ikusleen eta komunikabideen aldetik harrera bikaina izan zuen.
Parte-hartzaileak
Bertsolariak: Andoni Egaña, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi eta Jon Maia.
Gai-jartzailea: Unai Elizasu.
Musikariak: Bixente Martinez (gitarra), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua), Hasier Oleaga (bateria), Julen Izarra (saxoa) eta Xabier Zeberio (biolina)