single

51. Heineken Jazzaldia: Dave Douglas Heineken Jazzaldiaren programan. John Nemeth-ek Heineken Agertoki Berdean joko du Zapp-en ordez.

0

Dave Douglas tronpetari ezaguna, jazz garaikideko izar nagusietako bat, 51. Heineken Jazzaldiaren programara gehitu da, uztailaren 21ean, 19:30ean, Frigo Gunean eskainiko duen kontzertuarekin.

Bestalde, John Nemeth & The Blue Dreamers Heineken Agertoki Berdean ariko dira uztailaren 21ean, 24:00etan. Zapp-ek utzitako hutsunea beteko dute, hark laburtu egin baitu Europan egitekoa duen bira. Zurriolako hondartzako agertoki printzipalean emango duen kontzertu honetarako, taldeak bi haize-instrumenturen laguntza gehigarria izango du. John Nemeth amerikar soul-blueseko izen ospetsuenetakoa da.

HEMEN Informazio gehiago