single

51. Heineken Jazzaldia: Inoiz baino musika gehiago. 132 emanaldi, horietatik 84 dohainik, 20 agertokitan

0

Iragarritako izar guztiek berretsi dute etorriko direla

51. Heineken Jazzaldiko egitarauak ospe handiko izarrak bilduko ditu: Diana Krall, Gloria Gaynor, Jan Garbarek, John Scofield, Brad Mehldau, Ellis Marsalis, Branford Marsalis Kurt Elling-ekin, Snarky Puppy, Ibrahim Maalouf, Jack DeJohnette, Dave Douglas, Steve Coleman eta beste asko.
Bada, gainera, beste berritasun interesgarri bat: Jerry Bergonzi saxofoilari entzutetsuak beste kontzertu bat emango du, uztailaren 24an, 12:30ean, Victoria Eugenia Klubean, uztailaren 23rako, 12:30ean, San Telmo Museoan emateko programatuta zeukanaz gainera, azken emanaldi honetarako sarrerak agortuta baitaude.
Sarreren salmenta erritmo onean doa. Agortuta daude jada Josemi Carmonak eta Javier Colinak, San Telmon, uztailaren 25ean emango duten kontzerturako sarrerak eta Kursaal Auditorioko abonuak ere.

Inoiz baino musika gehiago: 132 emanaldi 20 agertokitan

51. Heineken Jazzaldiak marka berri bat jarriko du emanaldi kopuruari eta erabilitako agertokiei dagokienez, hiri guztian eta inguruetan sakabanatuko baitira. 132 emanaldi daude programatuta, horietatik 84 dohainik, 20 agertokitan.

HEMEN egitarau osoa