single

51. Heineken Jazzaldiak aurreikuspen guztiak gainditu ditu

0

175.000 entzule inguru izan ditu guztira jaialdiak eta giro ezinhobea izan da hirian

51. Heineken Jazzaldiak aurreikuspen guztiak gainditu ditu, bai ikusle kopuruari bai artisten mailari dagokienez. 175.000 entzule inguru izan ditu guztira jaialdiak; horietatik 19.075 ordainpeko kontzertuetan eta gainerakoak doakoako kontzertuetan.

Trinitate Plazako, Kursaal Auditorioko, San Telmo Museoko eta Victoria Eugenia Antzokiko hainbat emanalditan sarrerak agortu dira. Giro ederra izan da egunotan Donostian, bisitariz gainezka zegoen hiria, eta jaialdiaren egitarau oparoak harrera ezinhobea izan du.

Inoiz baino agertoki gehiago izan ditu aurtengo jaialdiak, 20 guztira. Hiriko toki enblematikoenetako bat, Konstituzio plaza, Heineken Jazzaldiaren agertokia izan da estreinakoz. 132 kontzertu izan dira, horietako 84 doakoak. Gainera, hiriko establezimendu ugarik jazz emanaldiak izan dituzte euren terrazetan, jazza hiriko doinu bihurtuta.

Hemen: informazio gehiago