single

53. Heineken Jazzaldirako hautaketa prozesuan parte hartuko duten tokiko taldeen emanaldien egutegia

0

Reunion-Big-Band

2018ko uztailaren 25etik 29ra ospatuko den 53. Heineken Jazzaldian joko duten tokiko hamar taldeak hautatzeko prozesuaren barruan, berehala dira hastekoak behin betiko zerrenda erabakitzeko balioko duten ikus-entzuleen aurreko emanaldiak.

Hautatze-prozesuak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren sostengu berezia izango du, Katapulta plataforma bitartez, haien iritziz Heineken Jazzaldiaren proiektu honek bat egiten baitu guztiz Foru Aldundia Gipuzkoan eta musikaren esparruan talentu berrien alde egiten ari den sustapen lanarekin.

Joaldiak Forum FNAC-en, Kutxa Kultur Klubean (Tabakaleran kokatuta) eta Victoria Eugenia Klubean izango dira, sarrera doan dela (Victoria Eugenia Klubaren kasuan, aldez aurretik, Victoria Eugenia Antzokiaren leihatiletan hartu beharko dira gonbidapenak), ondorengo egutegiaren arabera:

DATA LEKUA ORDUA TALDEA
URTARRILA 18 og VICTORIA EUGENIA KLUBA 20:00 Double Drums Quartet
URTARRILA 30 ar VICTORIA EUGENIA KLUBA 20:00 Ana Bejerano Concept
URTARRILA 7 az KUTXA KULTUR KLUBA 20:00 Reunion Big Band
OTSAILA 8 og az FORUM FNAC 19:30 Les Fous
OTSAILA 13 ar VICTORIA EUGENIA KLUBA 20:00 The Farra Marching Band
OTSAILA 14 az VICTORIA EUGENIA KLUBA 20:00 Ulrich Calvo Jazz Quartet
OTSAILA 21 az KUTXA KULTUR KLUBA 20:00 No More Blues
OTSAILA 22 ar FORUM FNAC 19:30 Albericola
MARTXOA 1 og KUTXA KULTUR KLUBA 20:00 Ispirit
MARTXOA 2 ol FORUM FNAC 19:30 David Cid Trio
MARTXOA 14 az FORUM FNAC 19:30 Kike Mora Evolución Natural
MARTXOA 15 og KUTXA KULTUR KLUBA 20:00 ZigJazzUnit
MARTXOA 20 ar KUTXA KULTUR KLUBA 20:00 Big Band Donostiako Musika Eskola
MARTXOA 21 az FORUM FNAC 19:30 The Disappointments
MARTXOA 23 ol VICTORIA EUGENIA KLUBA 20:00 K3

Aurten aurkeztu diren 50 proposamenetatik, parte-hartzaileek ekarritako grabazioetan oinarrituta, 53. Heineken Jazzaldiko antolakuntzak 15 talde hautatu ditu, Donostiako hainbat agertokitan jo dezaten urtarriletik martxora bitartean. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, Batzordeak, kalitate artistikoa eta ikus-entzuleen erreakzioa aintzat harturik, 53. Heineken Jazzaldiaren programazioan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu.

logo-katapulta