single

54. Heineken Jazzaldirako hautatze-prozesuan parte hartzen duten tokiko taldeen emanaldien egutegia

0

Hot-Potato-Blues

2019ko uztailaren 24tik 28ra artean garatuko den 54. Heineken Jazzaldian joko duten tokiko hamar taldeak hautatzeko prozesuak aurrera segitzen du behin betiko zerrenda osatzeko balioko duten ikus-entzuleen aurreko emanaldien hasierarekin.

Hautatze-prozesu honi sostengu berezia ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barruan, zeinaren xedea Gipuzkoako talentu gazteei bultzada ematea baita musikaren eta arte eszenikoen esparruan, eta Gipuzkoako eszena dinamizatzea, klubei eta antolatzaileei sostengua emanez.

Emanaldiak Forum FNAC-en, Kutxa Kultur Klubean (Tabakaleran) eta Victoria Eugenia Klubean eskainiko dira, sarrera doan delarik (Victoria Eugenia Klubaren kasuan, gonbidapenak aldez aurretik jaso beharko dira Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan), ondoko egutegiaren arabera:

DATA TOKIA ORDUA TALDEA
URTARRILA 14 al VICTORIA EUGENIA CLUB 20:00 Reunion Big Band
URTARRILA 15 ar FORUM FNAC 19:30 Hot Potato Blues Band
URTARRILA 16 az KUTXA KULTUR KLUBA 20:00 The Upper Room
URTARRILA 24 og FORUM FNAC 19:30 Noguel Quartet
URTARRILA 29 ar VICTORIA EUGENIA CLUB 20:00 Xahu
OTSAILA 4 al VICTORIA EUGENIA CLUB 20:00 Organizing
OTSAILA 7 og KUTXA KULTUR KLUBA 20:00 Amaika Rude Sound
OTSAILA 11 al VICTORIA EUGENIA CLUB 20:00 Fredi Peláez Trio
OTSAILA 18 al FORUM FNAC 19:30 Rrucculla
OTSAILA 25 al KUTXA KULTUR KLUBA 20:00 Dr. Maha’s Miracle Tonic
MARTXOA 1 ol FORUM FNAC 19:30 Diablues & Bluecifer
MARTXOA 18 al KUTXA KULTUR KLUBA 20:00 Nacho Soto: Experiment 64
MARTXOA 20 az FORUM FNAC 19:30 No-Land Trio
MARTXOA 21 og KUTXA KULTUR KLUBA 20:00 Ekhilore Quintet
MARTXOA 25 al VICTORIA EUGENIA CLUB 20:00 Juan José Cabillas with Strings

Aurten aurkeztu diren 48 proposamenetatik, eta taldeek ekarritako grabazioetan oinarrituta, Heineken Jazzaldiaren antolakuntzak 15 banda hautatu ditu, urtarriletik martxora artean Donostian jo dezaten. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, antolakuntzak, taldearen kalitate artistikoa eta ikus-entzuleen erreakzioa aintzat harturik, azkenean 54. Heineken Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu.