single

55. Heineken Jazzaldiak Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 zirkuituko lau talde programatuko ditu zuzenean

0

55. Heineken Jazzaldiak bere programazioan sartuko ditu Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 zirkuituko lau talde, zehazki, Matilda, Voodoo Charms, Idoia Asurmendi eta Lemy River.

Lau talde horien programazioa Jazzaldiak tokiko talentuaren alde egiten duen apustuaren parte da. Hala, hainbat bide eskaintzen dira 55. Heineken Jazzaldian –Donostian ospatuko da 2020ko uztailaren 22tik 26ra bitartean– parte hartzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, duela urte batzuetatik hona, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitua mantentzen du, zeinaren xedea Gipuzkoako talentu gazteei bultzada ematea baita musikaren eta arte eszenikoen esparruan, eta Gipuzkoako eszena dinamizatzea, klubei eta antolatzaileei sostengua emanez. Heineken Jazzaldiak lehen unetik kolaboratu du ekimen horretan eta hala jarraitzen du.

Adibidez, Heineken Jazzaldiak beste hamar emanaldi gordetzen ditu tokiko taldeentzako hautespen-prozesu batean –une honetan abian dagoena– hautatutako taldeentzat, zeina Gipuzkoako Foru Aldundiak ere sostengatzen duen, Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 zirkuituaren bitartez.

Gainera, Jazzaldiak bost emanaldi erreserbatuko ditu 2019an diskoa argitaratu duten tokiko artistentzat.