single

55. Heineken Jazzaldirako hautatze-prozesuan parte hartzen duten tokiko taldeen emanaldien egutegia

0

Swingtronics

2020ko uztailaren 22tik 26ra artean garatuko den 55. Heineken Jazzaldian joko duten tokiko hamar taldeak hautatzeko prozesuak aurrera segitzen du behin betiko zerrenda osatzeko balioko duten ikus-entzuleen aurreko emanaldien hasierarekin.

Hautatze-prozesu honi sostengu berezia ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barruan, zeinaren xedea Gipuzkoako talentu gazteei bultzada ematea baita musikaren eta arte eszenikoen esparruan, eta Gipuzkoako eszena dinamizatzea, klubei eta antolatzaileei sostengua emanez.

Emanaldiak Forum FNAC-en, Kutxa Kultur Klubean (Tabakaleran) eta Victoria Eugenia Clubean eskainiko dira, sarrera doan delarik (Victoria Eugenia Clubaren kasuan, gonbidapenak kontzertuaren egun berean jaso beharko dira Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan, 17:00etatik aurrera.

 

DATA TOKIA ORDUA TALDEA
URTARRILA 9 og VICTORIA EUGENIA CLUB 20:00 Horda
URTARRILA 15 az VICTORIA EUGENIA CLUB 20:00 The Herman Family Singers
URTARRILA 27 al KUTXA KULTUR KLUBA 20:00 Swingtronics
URTARRILA 28 ar FORUM FNAC 19:30 Dos
URTARRILA 29 az VICTORIA EUGENIA CLUB 20:00 No More Blues
OTSAILA 4 ar KUTXA KULTUR KLUBA 20:00 Mojo Hand
OTSAILA 5 az FORUM FNAC 19:30 Origen
OTSAILA 18 ar KUTXA KULTUR KLUBA 20:00 Asier Ardaiz & Friends
OTSAILA 19 az FORUM FNAC 19:30 Los Juanes
OTSAILA 24 al VICTORIA EUGENIA CLUB 20:00 Hutsun Txalaparta-J.E.L. Trio
MARTXOA 2 al KUTXA KULTUR KLUBA 20:00 Oblivion
MARTXOA 3 ar FORUM FNAC 19:30 Monk’s Sphere
MARTXOA 16 al VICTORIA EUGENIA CLUB 20:00 No More Jazz Brassband
MARTXOA 17 ar KUTXA KULTUR KLUBA 20:00 Les Fous
MARTXOA 18 az FORUM FNAC 19:30 De2En Blues Band
MARTXOA 18 Ir VICTORIA EUGENIA CLUB 20:00 Txikijazz Combo

Aurten aurkeztu diren 74 proposamenetatik, eta taldeek ekarritako grabazioetan oinarrituta, Heineken Jazzaldiaren antolakuntzak 16 banda hautatu ditu, urtarriletik martxora artean Donostian jo dezaten. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, antolakuntzak, taldearen kalitate artistikoa eta ikus-entzuleen erreakzioa aintzat harturik, azkenean 55. Heineken Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu.