single

Abangoardiako jazzaren erreferentzia den John Zornek jasoko du Donostiako Jazzaldia Saria

0

Zorm

John Zornek jasoko du 2019ko Donostiako Jazzaldia Saria, Heineken Jazzaldiaren eskutik, jazz garaikidean izan duen eragin sakonagatik esker onez.

John Zorn musikagilea, instrumentista eta abangoardiako eszenaren katalizatzailea izan da, non balio eta eragin ikaragarriko ehunka musikari biltzen baitira. Ez dago gaur egun New Yorken egiten den jazza imajinatzerik Zornen orbitan mugitzen den musikariren batek esku hartu gabe.

John Zorn Donostian izango dugu berriro, Heineken Jazzaldian, 2013an bere Masada Marathon ikuskizunak lortutako arrakasta itzelaren ondoren. Oraingoan, Bagatelles Marathon dakarkigu, zeina arratsaldeko bi saiotan emango baita, Kursaal auditorioan: uztailaren 27an bata eta hurrengo egunean, 28an, bestea.

Zornek uztailaren 28an, igandea, 17:00ean, jasoko du Donostiako Jazzaldia Saria, agertokian bertan, bere bigarren kontzertuari ekin aurretik.

Musika-maratoi honetan 14 taldek hartuko dute parte John Zorn-en The Bagatelles musika-liburu berri eta luzeko 50 konposizio baino gehiagoren interpretazioan. Parte hartuko duten musikarien artean daude –hogeita hamarretik gora izango dira– Mary Halvorson, Marc Ribot, Kris Davis, Julian Lage, Dave Douglas, Joey Baron, Craig Taborn, Peter Evans, John Medeski, Ikue Mori, Erik Friedlander, Mark Feldman, Sylvie Courvoisier, Kenny Wollesen, Trevor Dunn eta Zorn-en sormen-unibertsoa oso ongi ezagutzen duten beste hainbat.

 

Donostiako Jazzaldia Saria

1994: Doc Cheatham

1995: Phil Woods

1996: Hank Jones

1997: Steve Lacy

1998: Chick Corea

1999: Max Roach eta Clark Terry

2000: Kenny Barron

2001: Ray Brown

2002: Elvin Jones

2003: Bebo Valdés

2004: Shirley Horn eta Fernando Trueba

2005: Keith Jarrett eta Charles Mingus (in memoriam)

2006: Herbie Hancock

2007: Wayne Shorter

2008: Ahmad Jamal

2009: Roy Haynes

2010: Ron Carter

2011: Toots Thielemans

2012: Jimmy Cobb eta Pierre Lafont (in memoriam)

2013: Lee Konitz eta Juan Claudio Cifuentes

2014: Toshiko Akiyoshi

2015: Benny Golson

2016: Ellis Marsalis

2017: Charles Lloyd

2018: Mary Stallings eta Michel Portal