single

TOKIKO 10 TALDE, DISKOA DUTEN 5 TALDE ETA KATAPULTA TOURREKO 4 TALDE JAZZALDIAREN 56. EDIZIORAKO PROGRAMATUAK

0

Swingtronics

Argazkia: Swingtronics

Euskal Jazzak presentzia zabala izan ohi du Jazzaldian eta horrela izango da 56. edizioan ere. Gutxienez 19 euskal talde konfirmatu ditugu programazioan.

Tokiko 10 talde:

Euskal Jazz taldeen artean hautaketa prozesu bat egiteko ekimena 2006an hasi zen eta ordutik hala egiten jarraitu da arrakasta handiarekin. Aurtengo edizioan, hautatutako 10 taldeak 2020an hasitako, pandemiak bertan behera utzitako eta, azkenik, 2021ean amaitutako prozesutik datoz. Hauek dira tokiko 10 taldeak:

Asier Ardaiz & Friends
De 2 En Blues Band
DOS
Horda
Hutsun Txalaparta – J.E.L. Trío
Les Fous
Mojo Hand
Monk’s Sphere
No More Jazz Brass Band
Swingtronics

Diskoa duten 5 talde:

2019an edo 2020an Jazz disko bat argitaratu zutenen artean aukeratutako euskal taldeak:

Alberto Arteta
Ghost Number
Paul San Martín
Sara Mansilla
The Machetazo

Katapulta Tourreko 4 talde:

Katapulta Tour Gipuzkoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola Departamentuak eta Kutxa Kulturrek sustatutako zirkuitua da, Gipuzkoako talentu gazteei musikaren eta arte eszenikoen arloan bultzada emateko asmoz. Aurten zirkuituan parte hartzen duten 10 musika taldeetatik Donostiako Jazzaldiak 4 aukeratu ditu bere 56. edizioan parte hartzeko:

Antía Muíño
Blanquita Carraquela
Sara Azurza
Yo Ciervo

 Logotipo txikia_Katapulta Tour Gipuzkoa

Spotify zerrenda