single

Donostiako Jazzaldia izango da uztailerako egitaraua aurkezten duen lehenengo nazioarteko Jaialdia. Trinitate plazak kontzertuen agertoki nagusia izaten jarraituko du.

0

AA CART con logos JAZZALDIA 2020

55. Jazzaldiaren programazioan, lehendik jakitera emandako izenei, Europako izen ezagunak batuko zaizkie: Bugge Wesseltoft, Mariza, Lina_Raül Refree, Michel Portal, Salvador Sobral, Bojan Z.

Jorge Pardo, Sílvia Pérez Cruz, Chano Domínguez, Marco Mezquida, Joachim Kühn, Oreka TX, Iñaki Salvador, Carles Benavent, Javier Colina, Perico Sambeat musikariek eta aurretik jakitera emandako guztiek jada egiaztatu dituzte euren kontzertuak.

 

Donostiako 55. Jazzaldiak osatu eta berretsi du ordaindutako kontzertuen programazioa. Lehen aurreratu zen bezala, bertako musikari asko izango dira bertan, baina, datozen asteotan mugak ireki daitezkeela ikusita, programari Europako musikari erakargarriak batu ahal izango zaizkio.

Lehenbizi, hiru kantari portugaldar, Mariza, Salvador Sobral eta Lina.

Mariza, fadoaren berritzaileetako bat eta musika portugaldarraren izar handietako bat da, eta Amalia Rodrigues miresgarriaren errepertorioaren interpretazio hunkigarri eta dotorea eskainiko digu. Trinitate plazan emango duen kontzertua 55. Jazzaldiko desiratuenetako bat izango da.

Linak eta Raül Refreek azkena argitaratu duten diskoa 4 hilabetez jarraian egon da Europako irratietako Top 10#ean eta munduko musika-zerrenda nagusietan, aldizkarietan eta espezialitateko webguneetan. Gainera, New Yorkeko film laburren One Screen jaialdiko bideo onenaren sarirako eta Musikaren Egunean banatzen diren Frantziako Les Victoires du Jazz sarietarako disko onenaren kategoriarako izendatuta daude Cuidei que Tinha morrido singlearekin. Fadoaren klasikoen euren interpretazio liriko eta goibelak arrakasta handia izan du Europa osoan.

Salvador Sobralek lehen ere bereganatu zituen ikus-entzuleak Trinitate plazan eskaini zuen saio zirraragarrian, eta oraingoan beste proiektu batekin itzuliko da: Alma nuestra. Gaztelaniaz interpretatutako bolero-bilduma honetan bere bi pasio musikalak elkartzen dira: jazza eta musika kubatarra.

Iñaki Salvador, gure piano-jotzaileak bi kontzertu emango ditu: bat duoan Chano Domínguezekin –Iñaki eta Chano, Espainiako jazz-pianoaren goi-mailako bi musikari– eta bestea laukotean Jorge Pardo saxofoi eta flauta jotzailearekin.

Jaialdiak musikaren historian apartak eta erabakigarriak izan diren bi musikari omenduko ditu. Balearretako Marco Mezquida piano-jotzaileak Beethovenen lanen interpretazio ezaguna aurkeztuko du, eta horri batuko zaio –hain zuzen ere, inaugurazioko saioa izango da– boskote bikain batek, kasu hartan Charlie Parker buru zuenak –jaio zeneko 100. urteurrena izango da aurten–, emandako kontzertuetako bateko errepertorioa ekarriko digun saioa: Jazz At Massey Hall: Charlie Parker Tribute.

Piano soloaren hiru kontzertu izango dira San Telmo Museoko Klaustroan:  Bojan Z piano-jotzaile serbiar bikaina eta bertako Mikel Azpiroz eta Paul San Martín izango dira protagonistak. Piano soloan izango dugu Joachim Kühn ere Victoria Eugenia antzokian.

Jazzaren, ekialdeko musikaren eta musika klasikoaren artean daude sentsibilitate eta adimen musikal aparta duten Europako bi musikarik,  Anja Lechner biolontxelo-jotzaile alemaniarrak eta François Couturier piano-jotzaile frantziarrak, emango dituzten saioak, eta euren proiektu berria aurkeztuko digute: Momento.

Michel Portal baionarrak Donostiako Jazzaldia saria jaso zuen 2018an, eta jazzeko euskal musikaririk ezagunenetako bat da, zalantzarik gabe. Orain dela bi urte Frantziako beste bi musikarirekin batera entzun ahal izan genuen. Orain boskote berriarekin entzun ahal izango dugu Trinitate plazan.

Beste euskaldun batek, Joseba Irazoki nafarrak, intentsitatea eta birtuosismoa ekarriko dizkigu.

Rymden hirukote nordikoa Europako musika-proiekturik indartsu, kreatzaile eta konplexuenetako bat izan da azken urtean. Bugge Wesseltoft teklista apartari E.S.T hirukote mitikoko bi kide elkartu zaizkio. Dan Berglund eta Magnus Óström dira Rymden taldeko beste bi kideak, eta talde bikain horrek emango dio amaiera Jazzaldiari Trinitate plazan.

Une hauetan Jazzaldia hainbat kontzertu programatzeko ari da lanean, bertan behera geratutako doako saioetako batzuk ordezkatzeko, eta bertako talde ugari izango dira horietan. Laster emango dira jakitera talde horien izenak eta kontzertuen formatuak.

 

Sarrerak:

Victoria Eugenia antzokirako eta Kursaal Auditoriorako sarrerak ekainaren 18an jarriko dira salgai.

Trinitate plazako kontzertuei dagokienez, egun horretan (ekainaren 18an) taldeko abonamenduak bakarrik jarriko dira salgai (segidako esertokien 4ko eta 6ko paketeak, % 30eko eta % 40ko deskontuarekin) eta, ondoren (uztailaren 2an) jarriko dira salgai sarrera solteak eta bakarkako abonamenduak.

San Telmo Museoko kontzertuetarako sarrerak ere uztailaren 2an jarriko dira salgai.

www.jazzaldia.eus – www.donostiakultura.eus/sarrerak

EGITARAUA

Uztailak 22

12:30 Victoria Eugenia Antzokia – 12€

   Jazz at Massey Hall: Charlie Parker Tribute

18:00 Victoria Eugenia Antzokia – 12€

   Lina_Raül Refree

21:00 Trinitate plaza – 24€

   - Colina, Carmona, Serrano, Barrueta: Veinte veinte

   – Chano Domínguez Trío

Uztailak 23

11:00 San Telmo Museoa – 12€

   Bojan Z., piano solo

12:30 Victoria Eugenia Antzokia – 12€

   Anja Lechner & François Couturier

18:00 Kursaal Auditorioa- 20€

   Chano Domínguez – Iñaki Salvador Dúo

21:00 Trinitate plaza – 28€

   - Oreka TX: Koklea

   - Michel Portal New Quintet

Uztailak 24

11:00 San Telmo Museoa – 5€

       Paul San Martín, piano solo

12:30 Kursaal Auditorioa – 24€

       Salvador Sobral: Alma nuestra

18:00 Victoria Eugenia Antzokia – 18€

       Chicuelo & Mezquida Trío: No hay dos sin tres

21:00 Trinitate plaza – 24€

       - Perico Sambeat Plays Zappa

      - Benavent, di Geraldo, Pardo

Uztailak 25

11:00 San Telmo Museoa – 5€

       Mikel Azpiroz, piano solo

12:30 Victoria Eugenia Antzokia – 18€

       Jorge Pardo – Iñaki Salvador Quartet

18:00 Kursaal Auditorioa – 30€

       Sílvia Pérez Cruz – Marco Mezquida: MA

21:00 Trinitate plaza – 30€

- Carles Benavent Trío

- Mariza Canta a Amália

Uztailak 26

12:30 Victoria Eugenia Antzokia – 20€

       Joachim Kühn, piano solo

17:30 Victoria Eugenia Antzokia – 12€

       Joseba Irazoki eta Lagunak

20:00 Trinitate plaza – 28€

       - Marco Mezquida: Beethoven Collage

      - Rymden: Bugge Wesseltoft – Dan Berglund –                        Magnus Öström

Abonamenduak :

Ekainaren 18tik aurrera

Victoria Eugenia Antzokia:

                 – 7 kontzertu: 73,60€

Kursaal Auditorioa:

                 – 3 kontzertu: 59,20€

Trinitate plaza, talde abonamenduak 5 gau:

         – 4 pertsonentzako abonamendua: 375,20€ (93,80€ pertsonako)        

         – 6 pertsonentzako abonamendua: 482,40€ (80,40€ pertsonako)        

Uztailaren 2tik aurrera

Banakako Trinitate plazarako abonamenduak 5 gau:

                 – 107,20€ pertsonako

San Telmo Museoa:

- 3 kontzertu, 17,60€

Abonamenduak: www.jazzaldia.euswww.donostiakultura.eus/sarrerak