single

DONOSTIAKO JAZZALDIAK ‘JAZZEÑE’REN ZAZPIGARREN EDIZIOA HARTUKO DU UZTAILEAN

0

JazzEñe web 900x500© Tato Baeza / Fundación SGAE

Eskaerak aurkezteko epea SGAEren musikagile bazkide orori zabaltzen zaie 2021eko otsailaren 8tik martxoaren 8ra

SGAE Fundazioak, Donostiako Udalarekin, Donostia Kulturarekin eta Donostiako Jazzaldiarekin lankidetzan, JazzEñeren zazpigarren edizioa jarri du abian. Abagune hau nazioarteko programatzaileentzako espainiar jazzaren erakusketa da, eta uztailaren 22tik 25era egingo da Donostian, 56. Jazzaldiaren baitan.

Ekimen honen helburua SGAEko kide diren egileen jazza nazioartekotzea da. Horregatik, SGAE Fundazioak deialdi publiko bat ireki du honako hauentzat:

• Musikaren sektorean parte hartzen duten SGAEko bazkide diren egile guztiak.

• SGAEko bazkide den egilerik ez izan arren, SGAEn erregistratutako errepertorioa erabiltzen duten jazz-taldeak. Gehienez bost osagai dituzten formazioak baino ez dira onartuko.

Parte hartu nahi duten egileek edo taldeek 2021eko martxoaren 8ra arte bidal dezakete eskabidea. Eskabideak gaztelaniaz egin beharko dira, SGAE Fundazioaren webgunean horretarako prestatutako online sistemaren bidez, oinarrietan ezarritako dokumentazioarekin. Ebaluazio Batzorde bat, SGAE Fundazioak izendatua eta jazzean espezializatutako musika-sektoreko profesionalek, programatzailek, erakundeetako ordezkariek eta kultura-kudeaketako profesionalek osatua, JazzEñeren VII. edizio honetan parte hartuko duten egileak eta/edo taldeak ebaluatzeaz eta hautatzeaz arduratuko da. Ebazpena 2021eko apirilean argitaratuko da.

Hiru egunetan zehar, aukeratutako jazz-taldeek eta egileek kontzertuak eskainiko dituzte showcase formatuan, eta bertan izango dira mundu osoko jaialdietako zuzendari eta programatzaileak, alegia, Estatu mailako jazzaren errealitatea ezagutu nahi dutenak. Gainera, topaketak antolatuko dira nazioarteko jazz-zuzendari eta programatzaile horien zein egileen eta taldeen managerren artean, SGAE Fundazioak gonbidatuta beti ere, sinergiak sortzeko, ezagutzak trukatzeko eta lankidetza-hitzarmenak ixteko.

‘JazzEñe’ri buruz

JazzEñe ,SGAE Fundazioaren programa bat da, Espainian egiten den jazza nazioartean zabaltzeko pentsatua, Estatu mailako jazz-taldeek jaialdietan parte har dezaten sustatzeko, SGAEko bazkideentzako nazioarteko birak sustatzeko, topaketak bultzatzeko, sinergiak sortzeko eta sektoreko profesionalen artean (egileak, artistak, managerrak, programatzaileak, jaialdietako zuzendariak, diskoetxeak, etab.) esperientziak eta ezagutza trukatzeko sortua.

2014an Madrilen ospatu zen estreineko edizioaren ondoren, Valentzia hirira, Zaragozako auditoriumera eta Malagako Echegaray Antzokira zabaldu zen. Orain, Donostiako Jazzaldiak geure jazzaren errealitatea mundu osoko programatzaileetara hurbilduko du, berorri egokituko baitzaio, aurten, aukera.

Urte hauetan zehar, artista askok Europa osoko jaialdietan errepertorioak interpretatu dituzte SGAE Fundazioaren Eñe programei esker: Chicuelo & Mezquida artistek Tokyo Jazz Festival jaialdian parte hartu zuten, Zaragozara V. edizioan gonbidatutako bisitarietako bat izan zirela. Era berean, SGAE Fundazioak 2018an honako Eñe artista hauek aditzera eman zituen: Antonio Lizana, Rycardo Moreno eta Pedro el Granaíno, La noche Blanca de la Flamenco Biënnale lelopeko emanaldiaren baitan, Amsterdamen eta Rotterdamen. Bide batez, aipamen berezia merezi dute 2017an Nazioarteko Amersfoort Jazzaldian (Herbehereak) parte hartutako taldeek: Camerata Flamenco Project, Nono Garcia Trío, Alexey Leon Trío eta Marco Mezquida Solo.

Info gehiago SGAEren webgunean

Izen emate orria- SGAE

Oinarriak – JazzEñe SGAE

 

logo fundación sgae

 

cabecera-2021-jazzaldia