
Euskal jazzak presentzia garrantzitsua izan ohi du Heineken Jazzaldian eta horrela izango da 53. edizioan ere.
Zehatzago esanda, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze-prozesutik datozen 10 taldek joko dute; beste 5 talde 2017an diskoa argitaratu zutelako programatu dira; 4 Katapulta Tour Gipuzkoa 2018ri dagozkionak dira; beste 3 talde Musikenek proposatutakoak; eta 6 antolakuntzak zuzenean aukeratuak (Iñaki Salvador, Michel Portal, Víctor de Diego, Mikel Erentxun, Izaro eta Amateur). Horiei guztiei Nauticool-en –aurrerago iragarriko da agertoki horretako programazio osoa– jardungo duten 6 euskal DJak gehitu behar zaizkie.
Horrek esan nahi du, guztira, 34 euskal taldek eta bakarlarik hartuko dutela parte 53. Heineken Jazzaldiaren programazioan.
Jazzaldiak, bigarren urtez segidan, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituko lau talde programatu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuarekin sinatutako hitzarmen bati esker, musikaren alorrean nabarmentzen ari diren Gipuzkoako talentu berriak sustatzeko xedearekin.
Antolakuntzak zuzenean programatuak
Iñaki Salvador: Mikel Laboa oroimenez
Michel Portal, Vincent Peirani, Émile Parisien
Dick Oatts & Víctor de Diego Quintet
Mikel Erentxun
Izaro
Amateur
Hautatze-prozesutik datozen taldeak
Double Drums Quartet
Ana Bejerano Concept
Reunion Big Band
Ulrich Calvo Jazz Quartet
Albericola
David Cid Trio
ZigJazzUnit
Big Band Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola
The Disappointments
K3
2017an diskoa argitaratu zuten taldeak
Kike Mora Evolución Natural
Beñat eta Julen Achiary & Joseba Irazoki: Bas(h)oan
Trizak
The Machetazo
Old School Funky Family
Katapulta Tour Gipuzkoa 2018ko taldeak
Oso Fan
Nerabe
Voltaia
Sara Mansilla
Musikenek proposatutako taldeak
Traffic Quintet
Furia Txistulari
Noname Band
Euskal DJak Nauticoolen
DJ Julie March & DJ Paul Abbey
DJ Ibon Errazkin
Mambo Fango DJs
DJ On & On
DJ David Navascués
DJ Ishma Sustraivibez