single

Euskal jazzak presentzia nabarmena izango du beste behin ere Heineken Jazzaldian

0

Euskal jazzak presentzia garrantzitsua izan ohi du Heineken Jazzaldian eta horrela izango da 51. edizio honetan ere. Tokiko zenbait artista zuzenean kontratatu ditu antolakuntzak eta beste batzuk hautatze-prozesu bat igaro ondoren programatu dira.

Ohi bezala, hasteko, urtarriletik apirilera arteko hautatze-prozesutik ateratako 11 taldeak daude, 2015ean diskoa argitaratu zutelako programatutako 5 taldeak, eta Musikenek proposatutako beste 3ak.

Aipatutako hautatze-prozesuari sostengu berezia eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak. Izan ere, prozesu horren bitartez, Heineken Jazzaldiak parte hartzen du Katapulta plataforman, zeinaren xedeak honako hauek diren: Gipuzkoako talentu gazteei bultzada bat ematea musikaren eta arte eszenikoen eremuan, eta gure lurraldeko eszena-aktibitateak dinamizatzea arloko klubei eta erakundeei sostengua emanez.

Gainera, beste talde bat haren kalitatea aintzat hartuta programatu da: Rural Zombies, goraldi meteorikoa izan duen pop-rockeko taldea. Jazzaldiko agertoki nagusi batean jardungo du: Heineken Agertoki Berdean.

Guztira, bada, 20 euskal talde eta bakarlarik hartuko dute parte Jazzaldian. Programazioa itxi aurretik, DJ batzuk eta, agian, beste talderen bat ere gehituko da.

HEMEN artisten biografiak

EGITARAUA PROGRAMA_ BERTAKO TALDEAK GRUPOS LOCALES