single

EUSKORLEANSEK ONGI ETORRIA EMANGO DIO JAZZALDIAREN 58. EDIZIOARI

0

Euskorleansek, euskal musika eta dantza, brass bandak eta New Orleanseko jazza uztartzen dituen proiektuak, hiriko kaleak zeharkatuko ditu uztailaren 20an, Jazzaldia hasi bezperan.

Kukai Dantzaren eta L.M. Moreno “Pirata” musikariaren arteko elkarlanetik sortutako proiektua ospakizun alai eta jai-girokoa izango da, 58. Jazzaldiari ongietorria emango dion aurrerakina.

Ibilbidea lau puntutan garatuko da: Sagueseko zabalgunea, Kursaal (aparkalekurako sarbide inguruan), Boulevardeko Kioskoa eta Nautikoa. Euskorleans Saguesetik abiatuko da 19:00etan. Ibilbideko geldialdi bakoitzean 20-25 minutu inguruko dantza-piezak egingo dira musika bandak lagunduta.

Plano WEB