single

GARBERAK HARTUKO DITU 57 JAZZALDIAREN 10 KONTZERTU

0

UralWeb

Garberan, uztailaren 21etik 25era, bi kontzertu egunean: Monophonics, Ural Thomas & The Pain, Bruce Bath Trio, Lucia Fumero, Arima Soul, Broken Brothers Brass Band, Sara Mansilla, Carla Sevilla 5tet, Swingtronics, Les Fous

Donostiako 57 Jazzaldiak doako 10 kontzerturekin zabaldu du bere programazioa. Garbera merkataritza-gunean eskainiko dira, eta bi agertoki izango dira bertan, bata barnealdean eta bestea aire zabalean. Egun bakoitzean, 12:30ean, Txikijazz kontzertu bat eskainiko da familia osoarentzat. Arratsaldez, 20:00etan, beste emanaldi bat eskainiko da egunero, eta horrela gozatu ahal izango dugu Donostiako 57 Jazzaldiaren programazioa zabaldu duten 5 taldeez.

Nabarmentzekoak dira aire zabaleko agertokian izango diren emanaldiak: Ural Thomas & The Pain, uztailaren 22an, eta Monophonics, uztailaren 23an. Monophonics Estatu Batuetako soul banda onenetako bat da zuzenekoetan; bere soinua atenporala da, soul, funk eta rock psikodelikoa uztartzen dituena. Ural Thomas soularen aroko jarduneko abeslari onena da; artista gailen ugariekin aritua, James Brown, Stevie Wonder, Otis Redding eta Etta Jamesekin, besteak beste, mito honek generoaren urrezko garaira eramango gaitu.

Garbera, une honetan, bete-betean dago murgildua transformazio eta eboluzio fase batean, eta aurrera egin nahi du bere helburuan: komunitatean gero eta integratuagoa egotea eta hirian garatzen diren ekitaldien parte aktibo izatea.

Garberako gerente Nuria Vegasen hitzetan: “Garberan apustu egiten ari gara jarduera kultural gehiago ekartzeko, betiere dagoeneko hirian egiten den horretan parte hartuz, uste baitugu hemen ekitaldi ugari egiten direla, izen handiko profesionalekin, esaterako Jazzaldiarekin, bikain antolatuak”.

Uztailak 21:
12:30 – Arima Soul (Txikijazz)
20:00 – Broken Brothers Brass Band

Uztailak 22:
12:30 – Carla Sevilla 5tet (Txikijazz)
20:00 – Ural Thomas & The Pain

Uztailak 23:
12:30 – Swingtronics (Txikijazz)
20:00 – Monophonics

Uztailak 24:
12:30 – Lucia Fumero (Txikijazz)
20:00 – Sara Mansilla

Uztailak 25:
12:30 – Les Fous (Txikijazz)
20:00 – Bruce Barth Trio

WEB Garbera

logo_garbera_horiz_quadri_neg_cs6WEB