single

Heineken Jazzaldia Rising Stars Jazz Award sarirako lankide izango da

0

noticia-award

Saritutako jazzeko artistak Europako zazpi jaialdi garrantzitsuenetako programan jotzeko aukera izango du

Rising Stars Jazz Award lehiaketaren helburua europar jazzeko talentu berri bat aurkitzea eta nazioarteko karrerari ekiteko behar dituen bitartekoak eskaintzea da.

Horretarako, lehiaketa irabazten duen banakako musikaria edo taldea Europako prestigio handieneko zazpi jazz-jaialditako programazioan sartuko da. Heineken Jazzaldiaz gainera, hona beste jaialdien zerrenda:

Nice Jazz Festival (Frantzia)
Kongsberg Jazz Festival (Norvegia)
JazzOpen (Stuttgart, Alemania)
North Sea Jazz Festival (Herbehereak)
Leopolis Jazz Festival (Lviv, Ukraina)
Cheltenham Jazz Festival (Erresuma Batua)

Ez da baztertzen Europako jazz-jaialdi gehiago gehitzea.

Heineken Jazzaldiak lehiaketaren antolakuntzan edota irabazlearen hautaketan parte hartzen ez badu ere –aurtengo azaroaren 7an emango da jakitera irabazlearen izena–, lankide izango da, aldiz, Rising Stars Jazz Award saria irabazten duen musikaria edo taldea bere programazioan jasoko duen neurrian.
Parte hartzeko interesa dutenek informazio gehiago eskura dezakete lehiaketaren www.l1risingstarsjazzaward.com webgunean, non aurkituko baitute izena emateko orria ere.

Formularioa bete eta eskatzen den materiala (biografia, argazkiak, bideo bat eta hiru musika-pieza) bidaltzeko azken eguna aurtengo urriaren 28a izango da.

Rising Stars Jazz Award irabazten duenaren nazioarteko lehen bultzada bermatuta dago Air Artist Agency artista-agentziaren sostenguari esker, zeinaren zuzendariak –Burkhard Hopper– esperientzia luzea baitu izar berrien aurkikuntzan. Bederatzi urtez, Rising Stars kontzertuak antolatu zituen, maila ukaezineko hainbat artistaren –Diana Krall, Brad Mehldau, Nicholas Payton, Jane Monheit, Esbjörn Svensson,…– karreraren zimenduak ezartzen zituela.