JazzEñek hirugarren eguna egin du FCC Victoria Eugenia Antzokian. Smack Dab katalanekin hasi zen, eta Sumrrá galiziarrekin jarraitu zuen.
Smack Dab:
Sumrrá:
Trinitate Plaza Kelerren, musikak mugarik ez duela frogatzen den gau horietako bat bizi ahal izan genuen. Lehendabizi, Naïsam Jalal, siriar gurasoak dituen paristarra, Ekialdeko eta Mendebaldeko musika-arimak ezkontzen. Gero, Noa kantari israeldarra, “Afterallogy” aurkezten, gitarra-jole lanetan Gil Dor laguntzaile duela, eta Iñaki Salvador gonbidatu gisa pianoan. Dena hemen ikus dezakezu:
Naïssam Jalal & Rythms of Resistance:
Noa & Gil Dor + Iñaki Salvador: