single

Irudi eta soinu ederrak jaialdia hasteko

0

Poem of a Cell x900

Zurriola hondartza kaleko zinema bihurtu zen atzo, 26 metro luze eta 6 metroko altuera zuen pantaila ikusgarri batekin. Poem of a Cell-en mundu mailako estreinaldia izan zen, Stefan Winter-ek zuzendutako irudi eta soinu ikuskizunarena. Winter ekoizle bezala ezaguna da, Winter & Winter zigiluarekin jazz disko apartak ekoitzi ditu.

Aldi berean proiektatutako hiru filmerekin osatutako pelikula da ikuskizuna, 40 musikarik baino gehiagok zuzenean lagunduta, guztiak ere jazz-eko, musika klasikoko, etnikoko eta koraleko figura nabarmenak: Uri Caine, Mark Helias, Clarence Penn, Barbara Walker, Joachim Badenhorst, Fumio Yasuda, Rajab Suleiman, Saada Nassor, Fanny Winter, Kettwiger Bach Ensemble talde bokala eta Forma Antiqva ganbera-musika taldea.

Hiru mila pertsona inguru gerturatu ziren Poem of a Cell ikustera. Bukaera aldera intentsitatea irabazi zuen ikuskizunak, Zanzibarko taarab musikarekin, Rajab Suleiman eta Saada Nassor-en ukitu exotikoarekin, eta bereziki, artista guztiek batera abestutako gospelarekin.