single

Jazzaldia 50, Donostiako Jazzaldiaren (Heineken Jazzaldia) historiako bost hamarraldi dokumentatzen dituen liburua, salgai dago jada

0

Heineken Jazzaldiak Jazzaldia 50 liburua argitaratu du, non Donostiako Jazzaldiaren bost hamarraldiak dokumentatzen baitira. Estatuko jazz-jaialdi guztietatik antzinakoena da, alde handiz, eta Europako urtetsuenetako bat.

Jazzaldia 50 liburuan, berrogeita hamar edizioetako kronikak, kartelak eta artistak daude jasota, kalitate handiko argazki ugariz horniturik: Trinitate Enparantzako lehen urteetako irudi erdiragarriak, gaur egungoekin kontrastea eginez; Jazzaldiaren agertokitzat erabili diren hogei leku baino gehiago; Zurriolako hondartzako eta Kursaaleko terrazetako jendetza ikusgarriak, ikus-entzuleek gogo beroz erantzun baitiete beti Jazzaldiaren proposamenei; eta, batez ere, parte hartu duten musikariak.

HEMEN informazioa gehiago.

HEMEN liburua kontsultatu dezakezu.

portada libro JAZZALDIA 50