single

JazzEñe 2023an joko duten taldeak aurkeztu dituzte SGAE Fundazioak eta Donostiako Jazzaldiak

0

JazzEñeren bederatzigarren edizioa donostiako 58. Jazzaldiaren baitan garatuko da, uztailaren 22tik 25era

Sarrerak dagoeneko salgai daude (8 € kontzertuko), Jazzaldiaren web orrian nahiz Victoria Eugenia Antzokiko txarteldegietan
Kontzertuak Youtube Jazzaldia Live delako plataforman ikusgai izango dira, streamingean

JazzEñe 2023 jaialdiak zortzi kontzertu eskainiko ditu uztailaren 22tik 25era, lau sesio bikoitzetan banatuak. JazzEñeren IX. edizioa izango da aurtengoa, Donostiako Jazzaldiak jarraian programatuko duen hirugarrena, Donostiako Udalaren eta Donostia Kulturaren laguntzarekin.
Estatuko 8 talde izan dira hautatuak, guztiak garapenean dauden eta Espainiako Jazzaren adierazgarri diren taldeak, 12:30ean Victoria Eugenia Antzokian:

Uztailaren 22 (12:30):

Lucía Rey Trío

MOVE

Uztailaren 23 (12:30):

- Carles Margarit Quinteto

NGBM Cuarteto

Uztailaren 24 (12:30):

Alto For Two

- Niño Josele

Uztailaren 25 (12:30):

Bandolero Quarteto

Gonzalo del Val

 

Sarrerak dagoeneko salgai eta kontzertuak streamingean

Sarrerak salgai dira jada (8€ kontzertuko), baita abonamenduak ere (25€). Jazzaldiaren web gunean bertan eros daitezke, eta baita Donostia Kultura webgunearen bitartez edo eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan ere.
Kontzertuetako gehinezko aforoa 840 eserlekukoa izango da eta emanaldi guztiak streamingez zabalduko dira Youtubeko Jazzaldia Live plataformari esker, aurreko bi edizioetan, arrakasta handiz, egin zen bezala.

JazzEñe-ri buruz

JazzEñe SGAE Fundazioaren programa bat da, alegia, Espainian egiten den Jazza nazioartean zabaltzeko, Estatu mailako Jazz-taldeek jaialdietan parte har dezaten sustatzeko, SGAEko bazkideentzako nazioarteko birak bultzatzeko eta sektoreko profesionalen (egileak, artistak, managerrak, programatzaileak, jaialdietako zuzendariak, diskoetxeak…) arteko topaketak eta esperientzien zein ezagutzaren trukea jorratzeko sortua.
2014an Madrilen ospatutako lehen edizioaren ondoren, ekimenak Valentziara jo zuen, eta ordutik Zaragoza eta Malagatik ere igaro da. Orain, bederatzigarren edizioan, Europako jaialdietako zuzendarien eta ikusleen aurrean Espainiako Jazzaren errealitatea aurkeztuko duen erakusketa hau Donostiako Jazzaldiaren testuingurura egokitu da, aurten hirugarrenez eta jarraian; izan ere, goi mailako jaialdi paregabe honek, Donostiako Jazzaldiak, 58. edizioa ospatuko uztailean, Jazzaren gotorleku handienetako bat gurean, Europan eta munduko gainerako hainbat lekutan ere.

SGAE Fundazioaren Eñe programei esker artista askok beraien errepertorioak Europako jaialdietan aurkezteko aukera izan dute. Chicuelo & Mezquida artistak, esaterako, Zaragozako ediziotik aterata, Tokyo Jazz Festival delakoan jo zuen. Aipamen berezia merezi du 2017an Nazioarteko Amersfoort Jazzaldian (Herbehereak) parte hartu zuten lau taldeak JazzEñetik pasatutakoak izateak: Camerata Flamenco Project, Nono Garcia Trío, Alexey Leon Trío eta Marco Mezquida Solo. 2022an JazzEñek euskal musika taldeei ireki zizkien ateak, hala, Oreka TXeko kideak aritu ziren bere txalapartekin.