single

“JAZZEÑE2021″ ERAKUSTALDIAN PARTE HARTUKO DUTEN 8 ARTISTAK HAUTATUAK IZAN DIRA

0

Cartel Jazz Eñe 2021_BUENO deff

Ariel Bríngez Quintet, Caminero Quintet, Chano Domínguez Trío, Daniel García Trio, Smack Dab, Sumrrá, Alba Careta Group eta Manolo y Curra ditugu aukeratutako taldeak

SGAE Fundazioak, Donostiako Udalarekin, Donostia Kulturarekin eta Jazzaldiarekin lankidetzan, JazzEñeren VII. edizioa antolatu du. Ekimen honen helburua Estatu mailako Jazza nazioartekotzea da, eta uztailaren 22tik 25era burutuko da, Donostian, 56. Jazzaldiaren esparru paregabean.

Lau jardunalditan zehar showcase formatuko 45 minutuko zortzi kontzertu hartuko ditu guztira, alegia, gaur egun genero honetako talde garrantzitsuenetako batzuekin: Ariel Bríngez Quintet, Caminero Quintet, Chano Domínguez Trío, Daniel García Trío, Smack Dab, Sumrrá, Alba Careta Group eta Manolo y Curra.

Talde hauek guztiak aurkeztutako 252 eskabideetatik aukeratu dira, eta SGAE Fundazioak Iberoamerikako bazkideei zuzendutako deialdi orokor baten bidez jasotakoak ditugu. Jose Miguel Carmona SGAE Fundazioko musika zuzendari instituzionala, Javier Estrella JazzEñeko zuzendaria, Miguel Martín Jazzaldiko zuzendaria, Jose Francisco Tapiz Tomajazzeko zuzendaria eta Lara Vizuete JazzEñe2018an parte hartu zuen Jazz abeslari eta egilea izan dira zortzi proposamen artistikoak aukeratu dituzten batzordearen integratzaileak.

Bertan izango diren ikusleekin batera, JazzEñe2021ek Europako hainbat emanaldi eta festibaletako ordezkari eta Jazz-sustatzaileak bilduko ditu, guztiak SGAE Fundazioak gonbidatuta, nonbait, Espainian generoak bizi duen errealitatea ezagutu nahian. Kontzertuen osagarri gisa, talde parte-hartzaileek beren proposamenak nazioarteko gonbidatuekin azaldu eta eztabaidatzeko aukera izango dute, beren lana gure mugetatik haratago zabaltzea ahalbidetuko dieten nazioarteko lankidetza-akordioak lortu nahian.

Zortzi kontzertu lau egunetan, goizeko saiotan

JazzEñe2021ek 8 kontzertu eskainiko ditu, eguerdiko 12:30tan hasiko diren 4 saio bikoitzetan banatuak. Kontzertuok Victoria Eugenia Antzokian izango dira eta sarrerak datozen asteetan jarriko dira salgai.

Uztailaren 22an inauguratuko da erakustaldia, 12:30ean, Ariel Brínguez Quintet boskotearen eskutik, Nostalgia Cubana diskaren aurkezpenarekin, alegia, 50eko hamarkadako Kubako soinu girora egindako bidaia, besteak beste, Bola de Nieve, José Antonio Mendez, Eliseo Grenet, Cachaíto López eta Juanito Márquez artista handiek landu izan zituzten formei omenaldia egiteko. Ordubete geroago, bigarren saioan, Caminero Quintet arituko da, Jazza eta flamenkoa uztartzen dituen Pablo Martin Caminero buru duen taldea. Azken lanarekin, Bost, JazzEñe2021en lurreratuko da, non flamenkoaren haize tradizionalak berrikusiz, granaina, segiriya, buleria edo soleá bezalako erak uztartuko dituen, jakina, bere ikuspegi berezitik abiapuntuta.

Hurrengo egunean, uztailaren 23an, igandean, Daniel García Tríok bere azken lan kementsua interpretatuko du, Europako eszenatoki garrantzitsuenetakoetatik eraman dituena: Travesuras. Daniel García Diego, Reinier “el Negrón” eta Michael Olivera Jazz europarraren hirukote indartsu eta originalenetako bat dira. 13:30ean itxiko du Chano Domínguez Trioren zuzenekoak jardunaldia, Chumbulum diskoa interpretatuz, non inoiz grabatu gabeko konposizioak berreskuratzen eta konfinamenduan sortutako pieza originalak eskaintzen dituen. Horacio Fumero kontrabaxu argentinarrak osatzen du hirukoa, askotan Tete Montoliu eta Gato Barbierirekin oholtzaratu den berak, David Xirgu bateria polifazetikoarekin batera hain zuzen ere, eta espainiar Jazz nahasketa ukaezin honen edertasuna eta xarma transmititzeko kartel ezin hobea betetzeari ekingo diote zalantzarik gabe.

Kataluniako Jazz eszenako proiekturik sendoenetako bat bihurtu da, bestalde, Smack Dab. JazzEñe2021aren hirugarren jardunaldiari hasiera emango dio, uztailaren 24an. Joan Casaresek, Oriol Vallesek, Lluc Casaresek, Jöel Gonzalezek eta Pau Salak osatutako boskoteak Jazzaren tradizioaren eta musika afroamerikarraren arteko ibilbideak berrikusteko gune bat eraiki du, askatasunetik eta inprobisazio kolektibotik abiatuta. Sumrrá hirukote galiziarraren proposamenak agurtuko du eguna, 21 urteko ibilbidearen ostean, estudioko zazpigarren diskoa aurkeztera datorrela: Sumrrá 7 Visións. Bertan, Manuel Gutierrez piano-jotzaileak, Xacobe Martinez Antelo kontrabaxu-jotzaileak eta L.A.R. Legido bateria-jotzaileak gaur egungo momentuari buruz hausnartzen dute, nondik gatozen eta nora goazen akaso jazzaren bitartez itaunduz.

Uztailaren 25ean azken bi taldeak taularatuko dira: Alba Careta Group eta Javier Galiana eta María “La Mónica” burutzen duten bikotea, hots, Manolo y Curra. Alba Careta Group Kataluniako Jazz-eszenako talderik oparoenetako bat da. Alades lelopeko bigarren lan diskografikoarekin Amsterdamen tronpeta ikasten eman dituen azken urteetako bizipenak erakustera dator, nonbait bere burua sotiltasunez eta hizkuntza organiko eta emozionalez baieztatuz, ziur asko, egungo Jazz estatalaren proiekzio handiena duen argindarra bezala. Manolo y Curra, Javier Galiana piano-jotzailearen eta María “La Mónica” abeslari chiclaneraren arte eszenikoaren uztarketatik sortutako proeiktua da. Bikote honek JazzEñearen zazpigarren edizioa itxiko du. Ia antzezlan gisa sortu den ekimen musikala dugu, xehetasunik txikieneraino planifikatutako inprobisazioan etengabe diharduena.

 

logo fundación sgae