single

Jorge Pardo, Chano Domínguez eta Iñaki Salvador izango dira Donostiako Jazzaldiaren saridunak

0

CHANO DOMÍNGUEZ IÑAKI SALVADOR DUO

Donostiako Jazzaldiak sari bana emango die Espainiako musikari gailenetako hiruri edizio berezi honetan.

Ukaezina da ematen diren sari hauen egokitasuna, kontuan izanda Pardok, Salvadorrek et Domínguezek ibilbide bikaina egina dutela musikaren eremuan, eta kontinenteko Jazz musikari gailenen artean daudela.

Sari hauek Jazzaren arloan ibilbide bikaina duten musikariei ematen zaie eta, besteren artean, hauek jaso izan dute: Keith Jarrett, John Zorn, Herbie Hancock, Chick Corea, Hank Jones, Max Roach, Elvin Jones, Clark Terry, Bebo Valdés eta Wayne Shorter.

https://jazzaldia.eus/donostiako-jazzaldia-saria/

Jorge Pardo

Jorge Pardo flauta eta saxofoi jotzaile aparta da, inork ez du Espainiako jazza berak baino hobeto interpretatzen. Besteak beste, honako musikari hauekin lan egin izan du: Chick Corea, Paco de Lucía, Wagner Tiso, Camarón, Tete Montoliu, Alex Acuña, Gil Goldstein, Peter Erskine, Chano Domínguez, Javier Colina,…eta Europako jazzaren ahotsik sendoenetako bat eta musikari flamenkoen artean berritzaileena dela esan daiteke.

Chano Domínguez

Chano Domínguezek bere kalitatea aitortu duten sari ugari eta nazioarteko aitorpena jaso ditu. Beti gustura utzi izan zituen Donostiako Jazzaldian egin zituen saioetako ikus-entzuleak (1995, 1996, 1999, 2001, 2003, 2006 eta 2017). Besteak beste, Enrique Morente, Paco de Lucía eta Martirio, Herbie Hancock, Jack DeJohnette, Wynton Marsalis eta Stefano Bollani artistekin lan egin du.

Iñaki Salvador

Iñaki Salvador nazioartean proiekziorik handienetako bat duen jazzeko euskal musikarietako bat da. Zinemarako, telebistarako eta antzerkirako soinu-bandak egin ditu, hainbat disko argitaratu ditu bai bere izenean bai beste batzuekin lankidetzan, Donostiako Jazzaldiaren aurreko edizioetan arrakasta handia izan duten hainbat proiektu sortu ditu eta jazzeko euskal talde garrantzitsuenetako kidea izan da. Besteak beste, musikari hauekin lan egin izan du: Mikel Laboa, Perico Sambeat, Allan Skidmore, Pedro Iturralde, Jean Toussaint, Javier Colina, Jesse Davis, David Xirgu, David Gómez, Mario Rossy, Jorge Rossy, Charles Tolliver, Raynald Colom, Mikel Andueza, Gonzalo Tejada, Joaquín Chacón, Alvin Queen,…

 

Informazio gehiago:

https://jazzaldia.eus/

https://jazzaldia.eus/prensa/