single

Kursaaleko terrazetan izango diren 21 kontzertu eta Txikijazzeko beste lau gehitu dira Donostiako 55. Jazzaldiaren programaziora

0

 

ENTRADA NI NEU Programación terrazas Vinilo sobre panel 2000 x 2000

Kontzertu gehientsuenak bertako taldeek eskainiko dituzte eta  Frigo Gunean eta Zurriola Terrazan izango dira, uztailaren 21etik 26ra bitartean, arratsaldeko 17:30etik 23:00etara

Kontzertu horien bidez azken urte hauetan agertoki horietan egon diren bertako talde talentudunak ezagutarazi nahi dira. Osasun-krisialdiak ez du zapuztu Jazzaldiak bertako jazz eszena berriarekin hartuta duen konpromisoa.

COVID-19ren mehatxuaren aurrean arduraz eta arretaz jardun beharrak eragin handia izan du kontzertu horiek aurkeztuko diren formatuan.

Alde batetik, eta ikuspegi artistikotik, 55. Jazzaldiak musikariei eta taldeei eskatu die ahalegin bat egin dezatela euren musika “ganberakoa” dei genezakeen formatuan aurkezteko: perkusiorik gabe eta agertokian hiru pertsona baino gehiago egon gabe. Hala, jendea eserita egotera gonbidatzen duen giroa sortu nahi izan dugu.

Antolaketaren ikuspegitik, Kursaalgo terrazak taberna–jatetxe terraza bihurtuko dira, eremu mugatua hartuko dute eta edukiera ere mugatua izango da. Mahaien arteko tartea bermatuko da, jendea mahaien inguruan eseriko da eta bertan zerbitzatuko zaizkio edariak eta jakiak.

Egitarau osoa:

https://jazzaldia.eus

https://jazzaldia.eus/prensa/

eta informazio gehiago laister webgunean.

 

  1. TXIKIJAZZA

Donostiako Jazzaldiak sortutako Txikijazz egitarauak zortzigarren edizioa izango du aurtengoa. Uztailaren 23tik 26ra egingo da eta egungo egoerara egokitutako egitaraua izango du. Musika izango da protagonista nagusia, eta osasun neurriak direla-eta ez da haurrentzako jarduera paralelorik antolatuko.

Familian gozatzeko 4 kontzertu eskainiko ditugu, guztiak agintariek emandako babes eta higiene araudiak betez. Maskara derrigorrezkoa izango da 6 urtetik aurrera, eserlekuak esleitu egingo dira eta uneoro bete beharko dira antolakuntzaren jarraibideak.

Bi kontzertu Tabakalerako Kutxa Kultur Terrazan izango dira. Edukiera 74 pertsonakoa izango da eta 3 euro kobratuko dira pertsonako:

– The Binilo’s: uztailaren 23an, 20:30ean

– Los Juanes: uztailaren 24an, 20:30ean

Beste bi kontzertuak Kursaalgo Terrazan eskainiko dira, doan, eta sarrera mugatua izango da adingabeekin doazen familientzat (300 lagun guztira):

– The Binilo’s: uztailaren 25ean, 12:00etan

– Sara Mansilla eta Los Juanes: uztailaren 26an, 12:00etan

Txikijazzek Kutxa Fundazioa, SGAE Fundazioa, Gipuzkoako Aldundia eta Lacunza izango ditu babesle zortzigarren edizio honetan.

Informazio gehiago:

https://jazzaldia.eus

https://txikijazz.com

Kutxa Kultur Terrazako kontzetuetarako sarrerak:

https://www.kutxakultur.eus/eu/agenda/