single

MOMENTU AHAZTEZINEZ BETETAKO EGUNA ETA DONOSTIAKO JAZZALDIA SARIA MULATU ASTATKERI

0

Mulatu Astatkek jaso zuen Donostiako Jazzaldia saria, eta kontzertu bikain bat eman zuen hondartzan bildutako milaka pertsonaren aurrean (8.000), Keler Gunean:

Keler Guneko atzoko kontzertuen programazioa Curtis Hardingek itxi zuen, 7.000 pertsonen aurrean.

Kursaal Auditorioan aurten izango ditugun 5 kontzertuetatik lehena Calexicorena izan zen. Taldeak bere azken diskoa aurkeztu eta bere aurreko abestietako asko interpretatu zituen publikoaren gozamenerako (1.710).

Calexico_25 © Lolo VascoSlider

Bestalde, atzo hasi zen JazzEñeren zortzigarren edizioa FCC Victoria Eugenia Antzokian, Oreka TXen eta Chico Pérezen emanaldiekin. 581 pertsona gerturatu ziren.

Piano solo kontzertuen zikloari Vadim Neselovskyik eman zion hasiera Škoda San Telmo Museoan (69). Kontzertu honetatik lortutako irabaziak Chernobil Elkartearentzat izango dira, ukrainarrei laguntzeko.

Vadim Neselovskyi_158 Web© Lolo Vasco

10. Txikijazzi ere eman zitzaion hasiera. The International Classic Jazz All Stars, Kutxa Kulturen, eta Arima Soul, Garberan. Tailerrak eta jarduerak ere egin ziren. (150)

The International Classic Jazz All Starts_38 Web© Lolo Vasco

Frigo Gunean eta Fnac Gunean, Kursaaleko Terrazetan, aukera izan genuen gozatzeko Sharon Clark, Atrisma, The international Classic Jazz All Stars eta Carla Sevilla 5tet-ez. (4.200)

Sharon Clarck_19 Web© Lolo Vasco Carla Sevilla 5tet_14 Web© Lolo Vasco

Garberan, Broken Brothers Brass Bandek, berealdiko energia erakutsiz, giroa berotu eta mundu guztia jarri zuen dantzan:

BROKEN BROTHERS BRASS BAND GARBERA Web @IÑAKI LUIS 7

Denera 21.710 pertsona disfrutatu zuten Jazzaldiaz atzoko egunean.