single

Mundu osoko hamar programatzailek bat egingo dute Jazzaldian

0

Collage Jazzeñe Bordes

JazzEñe emanaldiaren aparteko programazioari eusteko Alemania, Bosnia eta Herzegovina, Hego Korea, Eslovenia, Frantzia, Israel, Herbehereak, Polonia edo eta Turkiako hamar programatzaile gonbidatu ditu SGAE Fundazioak

Bigarren urtez jarraian Jazzaldiaren baitan txertatu da JazzEne, uztailaren 21etik 24ra Victoria Eugenia Antzokian emango diren zortzi kontzertu aurkeztuz, guztira, Estatu mailako jazzgintzaren erakusle direnak

Sarrerak salgai dira sesio bakoitzeko 5 eurotan. Antzokian bertan eros daitezke baita Jazzaldiaren web atarian ere

SGAE Fundazioak, Donostiako Udala, Donostia Kultura eta Jazzaldiarekin elkarlanean, JazzEñeren VIII. edizioa aurkeztu du gaur prentsaurrekoan. JazzEñe uztailaren 21etik 24ra Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egingo den Jazz espainiarraren erakusketa dugu eta bigarren urtez jarraian txertatu da Donostiako 57 Jazzaldian. Zortzi kontzertu eskaintzeko gune esklusiboa izango da, gure Jazzgintzaren erakusle diren talderekin.

Aurkezpenean Miguel Martín Jazzaldiko zuzendaria, Javier Estrella JazzEñeko zuzendaria eta Joseba Palacios SGAE Euskadiko zuzendaria ageri dira. Ekitaldian “Moisés Sánchez”en zuzeneko emanaldia izan da, alegia, JazzEñen gozatu ahal izango dugunaren aurrerapen labur bat.

Zortzi talde hautatu dira 223 eskabideren artean

JazzEñe2022k 45 minutuko zortzi kontzertu eskainiko ditu lau egunez Victoria Eugenia Antzokian. Hala, 2022ko uztailaren 21etik 24ra, 12:30etik aurrera eta saio bikoitzean, honako kontzertu hauek oholtzaratuko zaizkigu: Oreka TX eta Chico Pérez (uztailaren 21ean), Verónica Ferreiro & Javier Sánchez eta Carlos Sarduy Quartet (uztailaren 22an); Moises Sánchez eta Daahoud Salim Quintet (uztailaren 23an); eta Berta Moreno zein Ernán Lopez-Nussa (uztailaren 24an).

Taldeei buruzko informazio gehiago

Sarrerak salgai dira jada 5 euroren truke Jazzaldiaren webgunean, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eta Donostia Kulturaren webgunean. Gainera, kontzertuak streaming bidez transmitituko dira Youtubeko Jazzaldia Live kanalaren bitartez.

Talde horiek 223 eskaeratatik aukeratu dira. SGAE Fundazioak jaso ditu bere garaian SGAEko bazkide guztiei irekitako deialdi bat tarteko. Batzorde hautatzailea honako hauek osatu dute: Javier Estrella, JazzEñeko zuzendaria; Miguel Martín, Jazzaldiko zuzendaria; Matthew Lee Simon, egile eta tronpeta jotzailea, SGAEren jazz lantaldeko kide duguna; Alba Careta, Jazz-egile eta abeslaria, JazzEñe2021en parte hartu zuen bera; eta Miryam Latrece, Jazz-egile eta abeslaria, JazzEñe 2019ko programazioaren kide izandakoa.

Nazioarteko hamar programatzaile bertoko Jazza zabaltzeko

JazzEñerekin Espainian egiten den Jazzaren nazioartekotzea du helburu SGAE Fundazioak. Horretarako, mundu osoko Jazzaldien eta Jazz-aretoen sustatzaile eta programatzaileak gonbidatzen ditu erakundeak, zuzeneko kontzertuez goza dezaten, eta hautatutako artistekin edo haien managerrekin bilerak egin ditzaten, etorkizunean elkarrekin lan egiteko eta beren lana gure mugetatik harago hedatzeko aukera izan dezaten.

JazzEñe jaialdiaren zortzigarren edizio honetan hamar dira nazioarteko jaialdi gonbidatuak: Uli Fild Concertbüro (Alemania), Jazzfest Sarajevo (Bosnia eta Herzegovina), Jarasum Jazz Festival (Hego Korea), Jazz Festival Ljubljana (Eslovenia), Le Rocher de Palmer (Frantzia), Tel Aviv Jazz Festival (Israel), Beaux Jazz & Sound of Europe Festival (Hego Korea) eta Flamenco Biënale (Herbehereak), Katowice JazzArt Festival (Polonia) eta Selin Celik Productions – Akra Jazz Festival (Turkia).

‘JazzEñe’ri buruz

JazzEñe SGAE Fundazioaren programa bat dugu, alegia, Espainian egiten den Jazza nazioartean zabaltzeko, Estatu mailako Jazz-taldeek jaialdietan parte har dezaten sustatzeko, SGAEko bazkideentzako nazioarteko birak bultzatzeko eta sektoreko profesionalen (egileak, artistak, managerrak, programatzaileak, jaialdietako zuzendariak, diskoetxeak…) arteko topaketak eta esperientzien zein ezagutzaren trukea jorratzeko sortua.

2014an Madrilen ospatu zen lehen edizioaren ondoren, ekimenak Valentziara jo zuen, eta ordutik Zaragoza eta Malagatik ere igaro da. Orain, zazpigarren edizioan, Europako jaialdietako zuzendarien eta ikusleen aurrean Espainiako Jazzaren errealitatea aurkeztuko duen erakusketa hau Donostiako Jazzaldiaren testuingurura lekualdatu da, aurten bigarrenez eta jarraian; izan ere, goi mailako edizio paregabe honek 57 edizio betetzen ditu eta Jazzaren gotorleku handienetako bat da gurean dagoeneko, baina baita Europan eta munduko gainerako hainbat lekutan ere.

Urteotan, artista askok Europa osoko jaialdietan interpretatu dituzte beren errepertorioak, SGAE Fundazioaren Eñe programei esker. Chicuelo & Mezquida artistak, Zaragozako ediziotik aterata, Tokyo Jazz Festival delakora ailegatu ziren. Aipamen berezia merezi du 2017an Nazioarteko Amersfoort Jazzaldian (Herbehereak) parte hartu zuten lau taldeak JazzEñetik pasatutakoak izatea: Camerata Flamenco Project, Nono Garcia Trío, Alexey Leon Trío eta Marco Mezquida Solo. Bide batez, SGAE Fundazioak 2018an aurkeztu zituen JazzEñen Antonio Lizana, Rycardo Moreno eta Pedro el Granaíno artistak, Flamenkoaren Gau Zuria Biënnale deritzon proiektuaren testuinguruan, Amsterdamen eta Rotterdamen. Gainera, lehenengoak eta JazzEñeri esker, Flamenco Festival dekakoan egin du debuta, Londresen eta Los Angelesen jotzeko aukera izan duela, ondorioz. Turkiako Akra Jazz Festival Antalya Jaialdian ere zuzenean entzun ahal izan dugu.

Azken urteotan, pandemia gorabehera, Daniel García Trio Flamenco Biënale Jaialdian eta Cankarjev dom Liublianako Jaialdian izan da bere talentua erakutsiz; Marco Mezquida Jazz Plus concerts Jaialdian, bestalde 2021ean, eta Álvaro Martinete Brnoko Jaialdi Iberikoan aritu da, hain zuzen ere, ekainean bertan (Txekiar Errepublika).

Logos-patrocinadores-jazzeñe