single

Ni Neu eta Topa jatetxeek osatuko dute 54. Heineken Jazzaldiko eskaintza gastronomikoa

0

Jazzaldia-web

Ni Neu eta Topa jatetxeak Kursaaleko Terrazetan egongo dira 54. Heineken Jazzaldian, eskaintza gastronomiko interesgarri batekin.

Ni Neu jatetxeak Jambalaya arroz eusko-kreola proposatuko du: Mikel Gallo sukaldariak egokitutako Jambalaya, New Orleanseko (jazzaren sehaska) plater tipikoa. Arroza, barazkiak eta haragia daramatza, ukitu mingar batekin. Hautatutako osagaiz egindako ogi-tarteko aukera zabala ere eskainiko dute, urtero bezala.

Topari dagokionez, Jordi Brossek eta bere taldeak 3 motatako tako-taloak prestatuko dituzte: Pelaio txipiroiak molerekin, txerri-txiki-pibil, eta musker iberikoa huankaina saltsarekin. Tako-talo mix bat ere eskuratu ahal izango da, prezio berezian, 3 tako-taloak dastatu ahal izateko.

Ohiko Michelada klasikoak ere eskainiko dituzte: garagardoz eta limaz osatutako koktelak, mingar punttu batekin.