Donostiako 55. Jazzaldiak zuzenean streaming bidez eskainiko ditu 12:30eko kontzertu guztiak eta Trinitate Plazako gaueko kontzertuak
Uztailaren 22tik 26ra, egunero, zuzenean eskainiko dira 12:30eko 5 kontzertuak eta Trinitate Plazan gauetan egingo diren emanaldi bikoitzak. Guztiak streaming bidez, YouTubeko gure “DonostiaJazz” kanalean.
Jazzaldiak kontzertuak streaming bidez ematen dituen lehenengo aldia izango da. Horien artean izango dira aurtengo Donostiako Jazzaldia saria jasoko duten hiru artistak: Jorge Pardo, Chano Domínguez eta Iñaki Salvador.
Era horretara, Jazzaldiaz bi modutara gozatu ahal izango da: aurrez aurre eta etxetik, kontzertuetara joan ezin diren pertsonek kontzertuak ikusteko eta entzuteko aukera izan dezaten.
(streaming bidez emango diren bideoen zerrenda)
Uztailak 22
12.30 Victoria Eugenia Antzokia
Jazz at Massey Hall: Charlie Parker Tribute
21:00 Trinitate Plaza
Colina, Carmona, Serrano, Barrueta: Veinte veinte
Chano Domínguez Trío (22:30 aldera)
Uztailak 23
12.30 Victoria Eugenia Antzokia
Anja Lechner & François Couturier
21:00 Trinitate Plaza
Michel Portal New Quintet (22:30 aldera)
Uztailak 24
12:30 Kursaal Auditorioa
21:00 Trinitate Plaza
Benavent, di Geraldo, Pardo (22:30 aldera)
Uztailak 25
12.30 Victoria Eugenia Antzokia
Jorge Pardo – Iñaki Salvador Quartet
21:00 Trinitate Plaza
Mariza Canta a Amália (22:30 aldera)
Uztailak 26
12.30 Victoria Eugenia Antzokia
20:00 Trinitate Plaza
Marco Mezquida: Beethoven Collage
Rymden: Bugge Wesseltoft – Dan Berglund – Magnus Öström
(21:30 aldera)