
53. Heineken Jazzaldiak bederatzi kontzertu programatuko ditu Alderdi Ederren kokatutako Skoda Gunean, hau da, kontzertu gehiago bat eskainiko da agertoki horretan, iazko programazioarekin alderatuta. Horrela, aurrera egingo du Skodaren –Heineken Jazzaldiko auto ofiziala– eta Jazzaldiaren arteko lankidetza emankorrak.
Doako sarrera izango duten kontzertu horietan artista nabarmenak igoko dira oholtzara, hala bertakoak (Víctor de Diego, Old School Funky Family, Sara Mansilla, Voltaia, The Disappointments, Albericola) nola nazioartekoak (Dick Oatts, Julian Lage, Derek Brown, Trojan Sound System), guztiak ere “Jazzetik Soulera” lemapean.
Bereziki aipagarria da Dennis Alcapone eta Dawn Penn-ek Trojan Sounds System-ekin batera emango duten kontzertua: jamaikar kantagintzako arrakasta historikoen errepasoa egingo dute eta kontuan izan agertoki honetan soilik gozatu ahalko dela ikuskizun horretaz. Gauza bera esan daiteke Old School Funky Family, ikus-entzuleak dantzan jartzen dituen Iparraldeko talde jostagarriari buruz.
Jazzak ordezkapen bikaina izango du Dick Oatts & Víctor de Diego Quintet, Julian Lage Trio, The Disappointments eta Albericola taldeekin, azken hori bere kubatar ukituarekin.
Derek Brown da aintzat hartu beharreko beste izen bat, saxoa jotzeko duen modu bitxiagatik, zeinari Beatbox Sax deitu baitio Brownek berak.
Euskal talentu gazteak ere bi ordezkari on izango ditu, Sara Mansilla eta Voltaia.
Honako hau da Skoda Gunearen programazio osoa:
Uztailak 25
19:30. Old School Funky Family
22:00. Dick Oatts & Víctor de Diego Quintet
Uztailak 26
19:30. Derek Brown: Beatbox Sax
22:00. Julian Lage Trio
Uztailak 27
19:30-23:30. Trojan Sound System ft. Dennis Alcapone & Dawn Penn
Uztailak 28
19:30. The Disappointments
22:00. Albericola
Uztailak 29
18:30. Voltaia
21:00. Sara Mansilla