single

Terence Blanchard-ek Abdullah Ibrahim-ekin joko du

0

Hugh Masekelak bira bertan behera utzi behar izan du, eroriko baten ondorioz

Terence Blanchard tronpetista estatubatuarrak Hugh Masekela hegoafrikarraren tokia hartuko du Abdullah Ibrahimen kontzertuan, uztailaren 25ean 20:00etan, Trinitate plazan.

New Orleansko eskolaren erakusle adierazgarrienetakoa da Blanchard: sentsibilitate artistiko handiko eta perfekzio tekniko izugarriko tronpetista.

Hugh Masekelak eroriko bat izan berri du eta sorbaldan hartu du mina. Ondorioz, epe luze batez ezingo du tronpeta jo.

Hemen informazio gehiago.