single

Trinitate Plazako eta San Telmo Museoko kontzertuetarako sarrerak eta abonuak uztailaren 2an jarriko dira salgai.

0

1.IMAGEN PRINCIPAL

jazzaldia.eus helbidean eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan erosi ahalko dira 11:30etatik aurrera

Jazzaldiaren historiako agertoki sinbolikoena, Trinitate Plaza, izango da aurten ere Jazzaldiko agertoki nagusia. Ekainaren 18an salgai jarritako abonu kolektiboak behin salduta direnean, orain banakako sarrerak eta abonuak ipiniko dira salmentan. Uztailaren 22tik 26ra bitartean, bost saio bikoitz eskainiko dira, maila kontrastatuko hainbat artistaren eskutik: Chano Dominguez, Jorge Pardo, Michel Portal, Carles Benavent, Perico Sambeat, Mariza, Bugge Wesseltoft, eta abar.

Era berean, San Telmo Museoan emango diren piano kontzertuetarako sarrerak ere salgai ipiniko dira. Bojan Z., Paul San Martin eta Mikel Azpirozen emanaldiak uztailaren 23tik 25era izango dira, goizeko 11: 00etan, Museoko kalostran.

Gogoan izan musukoa/maskara nahitaezkoa izango dela bi esparruotan, Trinitate Plazan, eta San Telmo Museoan.

Sarrerak uztailaren 2an jarriko dira salgai, 11: 30etik aurrera, jazzaldia.eus eta donostiakultura.eus/sarrerak helbideetan eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.

Trinitate Plaza, abonua 107,20€

Uztailak 22, 21:00 – 24€

   - Colina, Carmona, Serrano, Barrueta: Veinte veinte

   – Chano Domínguez Trío

Uztailak 23, 21:00 – 28€

   - Oreka TX: Koklea

   – Michel Portal New Quintet

Uztailak 24, 21:00 – 24€

   - Perico Sambeat Plays Zappa

   – Benavent, di Geraldo, Pardo

Uztailak 25, 21:00 – 30€

   – Carles Benavent Trío

   – Mariza Canta a Amália

Uztailak 26, 20:00 – 28€

  – Marco Mezquida: Beethoven Collage

  – Rymden: Bugge Wesseltoft – Dan Berglund –           Magnus Öström

San Telmo Museoa, abonua 17,60€

Uztailak 23, 11:00 – 12€

   Bojan Z., piano solo

Uztailak 24, 11:00 – 5€

   Paul San Martín, piano solo

Uztailak 25, 11:00 – 5€

  Mikel Azpiroz, piano solo