Vadim Neselovskyi piano-jotzaile ukrainarra 57 Jazzaldian arituko da, uztailaren 20 eta 21ean, bere Odessa Suite proiektua aurkezten. Bi kontzertuek ongintzazko izaera izango dute, Ukrainako herriari laguntzeko.
Lehenengo kontzertua uztailaren 20an izango da, Chillida Leku Museoan, Jazzaldiaren aurreko ekitaldi gisa. Sarrerak laster jarriko dira salgai.