2 edizioa 1967

  • 1967ko uztailaren 21etik 23ra

    Profesionalen emanaldirako bi instrumentista handi ekarri ziren, esperientzia handikoak biak: Hal Singer saxofoijolea eta Bill Coleman tronpetajolea. Trinitate Enparantza entzulez beteta zegoen, horrek erakusten zuen Jazzaldia hasita zegoela hirian barneratzen.

    Amateurren lehiaketak lau herrialdetatik etorritako lauzpabost talde bildu zituen eta antolatzaileek musika kalera ateratzea erabaki zuten. Lunds Jazzkapell-eko suediarrek furgoneta baten atoitik jo zuten euren jazz tradizionala, zalaparta handia sortaraziz, kronikek jasotzen zutenez: “Etorbidea erabat aztoratu zen musikariak pasatu ahala. Neska gazteak mila iruzkin eginez ateratzen ziren kafetegietatik”.

    Julia de Cristobal, La Voz de Guipúzcoa-ko esatariak egin zuen musikarien aurkezpena. Aurkezpen-lan hauetan irrati eta telebistako profesional asko ibiliko ziren urteetan zehar, hala nola Pepe Palau, Esther Remiro, Ismael González Pellicer, Marisol González, Rafa Beloki, Txaro Arteaga, Ramón Trecet eta Argi Dorronsoro.

  • 1967ko uztailaren 21etik 23ra

    AFIZIONATUAK

    Belgika
    Ghent University New Orleans Jazz Band

    Espainia
    Taldea Jazz
    Psicos Jazz Grup

    Frantzia
    Middle Brothers
    Old Time Jazz Band
    The Original Dixielanders
    Christian Morin Quartet

    Suedia
    Lunds Jazzkapell

    Lehen saria: Christian Morin Quartet
    Bigarren saria: Ghent University New Orleans Jazz Band
    Bakarlaririk onenaren saria: François Biensan (Christian Morin Quartet-eko bateriajolea)
    Publikoaren saria: Lunds Jazzkapell

    PROFESIONALAK

    Georges Arvanitas Trio + Hal Singer
    Georges Arvanitas (pianoa)
    Hal Singer (saxo tenorra)

    Bill Coleman Quartet + Stuff Smith
    Bill Coleman (tronpeta)
    Stuff Smith (biolina)

  • CARTEL-02