27 edizioa 1992

  • 1992ko uztailaren 18tik 21era

    Donostiako Udalak, 1988ra arte arduratu zen Batzordearen esku utzi zuen berriro Jazzaldiaren antolakuntza. Honek zenbait aldaketa garrantzitsu sartu zituen. Trinitate Enparantzara eraman ziren berriro kontzertuak eta Jazzaldiaren jai-izaera indartu egin zuen, jazza hiri osora hedatuz. Klubetako gauetako emanaldiak bultzatu ziren, marching band-en ibilaldi musikalak ohizkoak bihurtu eta Udaletxea eszenatoki bat gehiago izatera pasa zen.

    Udaletxeak, hiriaren erdi-erdian eta hondartzaren ondoan kokatua, bi biltoki bikain eskaintzen ditu: bata kanpoan, Terrazan, eta bestea barruan, Areto Nagusi dotorean. Jazz Band Ball batekin hasten da Jazzaldia ordutik hona: estilo desberdinetako sei talde gutxienez Areto Nagusian eta Terrazan txandakatzen ziren, horrela jendeak toki batera edo bestera jo zezakeen une bakoitzean entzun nahi zuenaren arabera.

    Jazz Band Ball-ak arrakasta handia izan du hasieratik, horregatik jarraitu du gaur arte, Kursaalen kokatuta, Jazzaldiaren ezaugarrietako bat bihurtu eta Donostiako udako benetako gertakari bilakatu delarik.

    Programazioari zegokionean berriz, aurreko urteko arinkeriak alde batera utzi eta jazzeko pertsonai gailenetan zentratu ziren, hala nola, Lester Bowie, Phil Woods eta McCoy Tyner. Lau klubetan eman ziren gaueko kontzertuak eta zenbait taldek inguruko herri batzuetan ere jo zuten. Argazki-erakusketak eta disko-azokak osatu zuten ekitaldi hartako eskaintza.

    Jazzaldiak bere betiko bideari ekin zion berriro, zehazgabetasun-aldi baten ondoren.

    • 1992ko uztailaren 18tik 21era

      Hank Jones Trio
      Hank Jones (pianoa)
      Michael Moore (baxua)
      Alvin Queen (bateria)

      Jazz Futures II
      Nicholas Payton (tronpeta)
      Herb Harris (saxo tenorra)
      Ronald Westray (tronboia)
      Peter Martin (pianoa)
      Chris Thomas (baxua)
      Brian Blade (bateria)

      Ray Gelato’s Giants of Jive
      Ray Gelato (saxoa, ahotsa)
      Martin Winning (saxo altua)
      Tony Hepworth (tronpeta)
      Mark Seymour (tronboia)
      Mark Adelman (pianoa)
      Clark Kent (baxua)
      John Piper (bateria)

      Paris Barcelona Swing Connection
      Oriol Bordas (bibrafonoa, saxo altua)
      Ramón Fossati (gitarra)
      Gilles Berthenet (tronpeta)
      Thierry Lhiver (tronboia)
      Dominique Vernes (saxo tenorra)
      Philippe Chagne (saxo altua, saxo tenorra)
      Philippe Duchemin (pianoa)
      Patricia Lebeugle (baxua)
      Stéphan Roger (bateria)

      Papa Joe’s Rambling Band
      Víctor Vergés (tronpeta)
      Jaume Maristany (saxo sopranoa)
      Xavier Boixader (tronboia)
      Gorka Benítez (saxo tenorra)
      Toni González (gitarra, banjoa)
      Carles Almeua (tuba)
      Jordi Casanovas (kaxa)
      Pep Figueras (dunbaia)

      Hotlanta Dixieland Jazz
      Don Erdman (klarinetea)
      Greg McLean (turuta)
      Neal McElroy (tronboia)
      Steve Dwiggins (banjoa, ahotsa)
      L. A. Tuten (tuba)
      Ray Trant (bateria)

      New York Jazz Giants
      Tom Harrell (tronpeta)
      Jon Faddis (tronpeta)
      Bobby Watson (saxo altua)
      Lew Tabackin (saxo tenorra, flauta)
      Mulgrew Miller (pianoa)
      Ray Drummond (baxua)
      Carl Allen (bateria)

      Lester Bowie New York Organ Ensemble
      Lester Bowie (tronpeta)
      James Carter (saxo tenorra)
      Julian Priester (tronboia)
      Amina Claudine Myers (organoa)
      Kelvyn Bell (gitarra)
      Famoudou Don Moye (bateria)

      T. S. Monk
      T. S. Monk (bateria)
      Scott Colley (baxua)
      Ron Mathews (pianoa)
      Bobby Porcelli (saxo altua)
      Willie Williams (saxo tenorra)
      Don Sickler (tronpeta)

      Phil Woods Quintet
      Phil Woods (saxo altua, klarinetea)
      Brian Lynch (tronpeta)
      Jim McNeely (pianoa)
      Steve Gilmore (baxua)
      Bill Goodwin (bateria)

      Ranee Lee Sextet
      Ranee Lee (ahotsa)
      Harry Allen (saxo tenorra)
      Richard Ring (gitarra)
      Hervé Sellin (pianoa)
      Reggie Johnson (baxua)
      Douglas Sides (bateria)

      McCoy Tyner Big Band
      McCoy Tyner (pianoa)
      Avery Sharpe (baxua)
      Aaron Scott (bateria)
      Howard Johnson (tuba)
      John Clark (tronpa, turuta)
      Frank Lacy (tronboia)
      Steve Turre (tronboia)
      Earl Gardner (tronpeta)
      Virgil Jones (tronpeta)
      Eddie Henderson (tronpeta)
      Billy Harper (saxo tenorra)
      John Stubblefield (saxo tenorra)
      Joe Ford (saxo altua, saxo sopranoa, flauta)
      Doug Harris (saxo altua, saxo tenorra, flauta)
      Jerry González (perkusioa, tronpeta)

      Herb Geller + Oliver Jones Trio
      Herb Geller (saxo altua)
      Oliver Jones (pianoa)
      Pierre Boussaguet (baxua)
      Alvin Queen (bateria)

      Banana Jazz
      Paul Chéron (saxoa, klarinetea)
      Henri Chéron (banjoa)
      Philippe Renault (tronboia)
      Roger Olio (tuba)

      David Murray + Dave Burrell
      David Murray (saxo tenorra, saxo sopranoa, flauta, klarinetea)
      Dave Burrell (pianoa)

      KLUBETAKO EMANALDIAK

      Banana Jazz
      Mulgrew Miller Trio
      Santi Ibarretxe Grupo
      Hotlanta Dixieland Jazz
      Jazz Futures II
      Hervé Sellin Trio

    • CARTEL-27