34 edizioa 1999

  • 1999ko uztailaren 22tik 27ra

    Jazzaldia hasi baino egun bat lehenago, aurreko urteko ekitaldi osoan baino sarrera eta abonu gehiago zeuden salduta. Tamaina horretako eskaria ulertzeko bi gertaera hartu behar dira kontuan: Van Morrisonek piztutako ikusmin handia, eta Kursaal Zentro estreinatu berria ezagutzeko zegoen irrika, izan ere, Jazzaldia, hiriak eskaintzen dituen agertoki bikainenez baliatzeko duen joerari jarraiki, eraikin berriko terrazetara eta Areto Ganbarara eraman baitzen. Ikus-entzuleen emana Jazzaldi osoan nabaritu zen: Chano Domínguez-Iñaki Salvador-ek Udaletxeko Batzar Aretoan eman zuten kontzerturako sarrerak bi egun aurretik agortu ziren, eta Trinitate enparantza gainezka egon zen (2.000 pertsonatik gora) Branford Marsalis eta Herbie Hancock-en emanaldietan.

    Jazzaldiko lehen bi saioetan –Gazztejazz eta Jazz Band Ball–, jende ilara atergabeak pasa ziren Kursaaletik eta, interes horri erantzunez bezala, sekulako kontzertuak eman zituzten hala Steve Coleman-ek nola Ravi Coltrane-k. Baina izan ziren gauza aipagarri gehiago ere bi gau horietan: Cotton Club Revue-k, esate baterako, Duke Ellingtonen musika lanen ikuspegi guztiz egokia eskaini zuen, orkestra zuzendari handiaren jaiotzaren urteurrena zela-eta; Sedajazz Big Banden emanaldia ere bikaina izan zen, Soledad Giménez abeslari zuela eta ez dira ahaztuta uztekoak Ray Gelato Giants su-piztaileak ere.

    Trinitate enparantzako lehen saioan Branford Marsalis oparoa, Max Roach dotore eta jakintsua eta Randy Weston karismatikoa aritu ziren. Hurrengo gaueko izarra Herbie Hancock izan zen, Gershwin-i eskaini zion omenaldiarekin. Hirugarren gaueko emanaldian egundoko euri-zaparrada egin zuen John McLaughlin “Remember Shakti” izeneko kontzertua ematen ari zela, baina ikus-entzuleek, antolakundeak banatutako euri-jantziez babesturik, joaldi miresgarria gozatu ahal izan zuten: Zakir Hussainek taulan eskaini zuen soloa ez da urteetan ahaztuko.

    Eta heldu zen, azkenean, hainbeste desiratutako eguna. Van Morrisonek, bere zakar fama guztiak gora-behera, kontzertu bikaina eman zuen. Aurretik, Clark Terry adintsuak ikus-entzuleen gogoa irabazten jakin izan zuen bere standard errepertorioari eta izaera atseginari esker. Amaitzeko, 1999ko Donostiako Jazzaldia Saria Clark Terryri eta Max Roach-i eman zitzaien, bi musikarien bizitza osoko ibilbide paregabearen aitormen gisa.

  • 1999ko uztailaren 22tik 27ra

    Steve Coleman & The Council of Balance
    Steve Coleman (saxo altua)
    Gary Thomas (saxo tenorra)
    Shane Endsley (tronpeta)
    James Zollar (tronpeta)
    Tim Albright (tronboia)
    Valerie Coleman (flauta)
    Toyin Spellman (oboe)
    Mariam Adam (klarinetea)
    Marshall Sealy (tronpa)
    Vijay Iyer (pianoa)
    Anthony Tidd (baxua)
    Sean “The Rick” Rickman (bateria)

    Kyle Eastwood Quintet
    Kyle Eastwood (baxua)
    Jim Rotondi (tronpeta)
    Craig Handy (saxo tenorra)
    Jon Regen (pianoa)
    Yoron Israel (bateria)

    Ñaco Goñi + Malcolm Scarpa + Tapia eta Leturia
    Ñaco Goñi (harmonika)
    Malcolm Scarpa (gitarra, ahotsa)
    Joseba Tapia (trikitixa)
    Xabier Leturia (panderoa)
    Armando Marcé (bateria)
    Fernan Leiza (bateria)
    Justo “Phineas” Sánchez (baxua)
    Mikel Artieda (baxua)

    Petit Vodo
    Petit Vodo (gitarra, harmonika, bateria)

    Broun Fellinis
    David Boyce (saxo tenorra, teklatuak, ahotsa)
    Kirk Peterson (baxua)
    Kevin Carnes (bateria)

    Cotton Club Revue – The Music of Duke Ellington
    The Smithsonian Jazz Masterworks Orchestra
    Chester Whitmore & The Los Angeles Dance Troupe
    David Baker (zuzendaria)
    James Zimmerman (ekoizlea)
    Joe Wilder (tronpeta)
    Lenny Foy (tronpeta)
    Tommy Williams (tronpeta)
    Larry Wiseman (tronpeta)
    Sam Burtis (tronboia)
    Brent Wallarab (tronboia)
    Britta Lanjone (tronboia)
    Charlie Young (saxoa)
    Jay Brandford (saxoa)
    Jimmy Carroll (saxoa)
    Loren Schoenberg (saxoa)
    Scott Robinson (saxoa)
    James Cirillo (gitarra)
    Russell Wilson (pianoa)
    James King (baxua)
    Chuck Reid (bateria)
    Chester Whitmore (dantza, koreografia)
    Maurice Jones (dantza)
    Steve McLain (dantza)
    Angela Billingsley (dantza)
    Billie Freeman (dantza)
    Wanda Kincy (dantza)

    Sedajazz Big Band (Gonbidatua: Soledad Giménez)
    Perico Sambeat (saxo altua)
    José Luis Granell (saxo altua)
    Kiko Berenguer (saxo tenorra)
    Vicente Macián (saxo tenorra)
    Francisco Blanco “Latino” (saxo baritonoa, zuzendaria)
    David Pastor (tronpeta)
    Dennis Hernández (tronpeta)
    Paco Mifsud (tronpeta)
    Pascual Piqueras (tronpeta)
    Carlos Martín (tronboia)
    Toni Belenguer (tronboia)
    Agustín Ferrer (tronboia)
    Julio Montalbán (tronboia)
    Pascual Picot (tuba)
    Vicente Ibáñez (tinbalak)
    Paco Bernal (kongak)
    Luis Dulzaides (bongoak)
    Manuel Hammerlink (gitarra)
    Albert Sanz (pianoa)
    Santi Navalón (pianoa)
    Sergio Riera (pianoa) (gonbidatua)
    José Luis Porras (baxua)
    Felip Santandreu (bateria)
    Soledad Giménez (abeslari gonbidatua)

    Swing & Lindy Hop: Tuxedo Big Band + Charmin Michelle + The Happy Swingers
    Charmin Michelle (ahotsa)
    Dominique Rieux (tronpeta)
    Eric Robert (tronpeta)
    Jacques Sallent (tronpeta)
    Phillipe Laudet (tronpeta)
    Didier Pascal (tronboia)
    Laurent Hotta (tronboia)
    Jean-François Duprat (tronboia)
    Paul Cheron (saxoa, zuzendaria)
    Stéphane Lourties (saxoa)
    Michel Pastre (saxoa)
    Gérard Batbie (saxoa)
    Guy Robert (saxoa)
    Henri Cheron (gitarra)
    Thierry Olle (pianoa)
    Pierre-Luc Puig (baxua)
    Jean-Luc Guiraud (bateria, ahotsa)
    The Happy Swingers (dantzariak)

    Ravi Coltrane Quartet
    Ravi Coltrane (saxoa)
    Andy Milne (pianoa)
    Darryl Hall (baxua)
    Steve Hass (bateria)

    The Ray Gelato Giants
    Ray Gelato (saxo tenorra, ahotsa)
    Alex Garnett (saxo tenorra, saxo altua)
    Enrico Tomasso (tronpeta)
    Andy Baker (tronboia)
    Richard Busiakiewicz (pianoa)
    Clark Kent (baxua)
    Steve Rushton (bateria)

    Carme Canela-Iñaki Salvador Quintet
    Carme Canela (ahotsa)
    Perico Sambeat (saxo altua)
    Iñaki Salvador (pianoa)
    Gonzalo Tejada (baxua)
    David Xirgu (bateria)

    Chano Domínguez-Iñaki Salvador
    Chano Domínguez (pianoa)
    Iñaki Salvador (pianoa)

    Nova Dixieland Band
    José Estela (ahotsa)
    Ester Andújar (ahotsa)
    David Pastor (tronpeta)
    Francisco Blanco “Latino” (saxo tenorra)
    Kiko Berenguer (saxo sopranoa)
    Carlos Martín (tronboia)
    Narso Domingo (bateria)
    Vicente Domingo (tuba)
    Oscar Cuchillo (banjoa)

    Banana Jazz
    Paul Cheron (saxoa, klarinetea)
    Laurent Hotta (tronboia)
    Henri Cheron (banjoa)
    Pierre-Luc Puig (baxua)
    Ivan Capelle (bateria)

    Branford Marsalis Quartet
    Branford Marsalis (saxoa)
    Joey Calderazzo (pianoa)
    James Genus (baxua)
    Jeff “Tain” Watts (bateria)

    Max Roach & Randy Weston
    Max Roach (bateria)
    Randy Weston (pianoa)

    Paraula de Jazz
    Joan Margarit (olerkiak)
    Pere Rovira (olerkiak)
    Perico Sambeat (saxo altua)
    Xavier Monge (pianoa)
    David Mengual (baxua)
    Josep Ramón Jové (zuzendaria)

    Shaftesbury Big Band
    Simon Harris (saxo altua)
    Megan Stoakley (saxo altua)
    Tina Crocker (saxo altua)
    Adam Guy (saxo altua)
    Robert Hinchcliffe (saxo altua)
    Jack Tynan (saxo tenorra)
    Diana Harris (saxo tenorra)
    David Grierson (saxo baritonoa)
    Luke Thorne (tronpeta)
    Helen Davies (tronpeta)
    George Laycock (tronpeta)
    Tony Frost (tronpeta)
    Justin Shearn (tronboia)
    Robbie Farrow (tronboia)
    David Lucas (tronboia)
    Duncan Sears (tronboia)
    Joe South (gitarra)
    Andy Baulch (ahotsa)
    Anna Rodney (ahotsa)
    Alistair Hume (pianoa, zuzendaria)
    David Botterill (baxua)
    Oliver Rudd (baxua)
    Andy Bennett (bateria)

    Niels Pedersen Trio
    Niels Pedersen (baxua)
    Ulf Wakenius (gitarra)
    Jonas Johansen (bateria)

    Herbie Hancock: Gershwin’s World (Abeslari gonbidatua: Soledad Giménez)
    Herbie Hancock (pianoa)
    Eddie Henderson (tronpeta)
    Eli Degibri (saxoa)
    Cyro Baptista (perkusioa)
    Ira Coleman (baxua)
    Terri Lyne Carrington (bateria)
    Soledad Giménez (abeslari gonbidatua)

    Franck Avitabile Trio
    Franck Avitabile (pianoa)
    Louis Petrucciani (baxua)
    Laurent Sarrien (bateria)

    Marc Ribot & Los Cubanos Postizos
    Marc Ribot (gitarra)
    Anthony Coleman (teklatuak)
    Brad Jones (baxua)
    E.J. Rodríguez (perkusioa)
    Roberto Rodríguez (bateria)

    John McLaughlin: Remember Shakti
    John McLaughlin (gitarra)
    Zakir Hussain (tabla)
    V. Selvaganesh (ghatam)
    U. Shrinivas (mandolina)

    Anthony Coleman
    Anthony Coleman (pianoa, organoa)

    Ernst Reijseger
    Ernst Reijseger (biolontxeloa)

    Clark Terry Quintet
    Clark Terry (tronpeta)
    Dave Glasser (saxo altua)
    Don Friedman (pianoa)
    Marcus McLaurine (baxua)
    Silvia Cuenca (bateria)

    Van Morrison
    Van Morrison (ahotsa)
    John Scott (gitarra)
    Mike Green (gitarra)
    Alec Dankworth (baxua)
    Richie Buckley (saxoa)
    Matt Holland (tronpeta)
    Bobby Irwin (bateria)
    Geraint Watkins (pianoa, Hammond B3 organoa)

  • CARTEL-34