36 edizioa 2001

  • 2001eko uztailaren 24tik 29ra

    Ikus-entzuleek, Jazzaldiaren jarraitzaile leialak direla erakutsiz, egunero bete zuten Trinitate Enparantza, nahiz eta pare bat alditan, antolakuntzak emandako euritarako jantziak erabili behar izan zituzten. Brecker Brothers-ek eta Frank Sinatra Jr. eta Woody Hermanen Orkestrak ireki zuten ekitaldia, uztailaren 24an.

    Hurrengo egunean, ordea, Jazzaldiko agertoki garrantzizkoena Kursaaleko Auditorio bikaina izan zen. Han, Pat Methenyk eta Charlie Hadenek kontzertu akustiko gogoangarria eskaini zuten, aretoa gainezka betetzen zuen jendeari argi erakutsiz lekua ezin egokiagoa dela gisa horretako emanaldietarako, urtebete lehenago Keith Jarrettekin gertatu zen bezalaxe.

    Ondorengo egunetan izar handiak pasa ziren Trinitate Enparantzatik: Charlie Haden, bere Quartet West laukotearekin; Joe Zawinulen Syndicate taldea, Maria Joãoren ahots leuna lagun zutela; 54. Kaleko Izarren (Chano Domínguez, Jerry González eta Bebo Valdés, nor bere taldearen buruan) jazz, flamenko eta erritmo latinoen fusio sentitua; Gato Barbieri, Enrico Rava beti interesgarriaren laguntzarekin; eta Ray Brown, bere 75. urteurreneko jiran, Hank Jones, Alvin Queen eta James Morrison lagun zituela: Brown eta bere lagunen kontzertua jazz klasiko eta dotore baten erakustaldi aparta izan zen, belaunaldi errepikaezin horretako azken ordezkariek eskainia. Amaiera, berriz, uztailaren 29an, Bobby McFerrinek eman zion, eta jendea liluraturik atera zen haren ahots-malabarismoak zirela medio.

    Aipamen berezia merezi du Kursaaleko Ganbera Aretoan, uztailaren 25ean, Ahmad Jamalek eskaini zuen saioak, Jazzaldiaren historiako kontzertu hoberenetakoa izan baitzen. Jamalek asmatu zuen jazzeko hiruko modernoa, 1950eko hamarraldian, eta berriro asmatu du, 50 urte geroago, Idris Muhammad baterian eta James Cammack baxuan dituela. Kronos Quartetek, bere proposamen bikoitzarekin (klasikoa eta jazza) eta David Mengualek (Mosaic proiektuarekin, bi formaziotan: hirukoa eta bederatzikoa) bete zuten, orobat, Ganbera Aretoa eta agertoki berean abestu zuen Lisa Ekdahl suediar abeslariak ere.

    Kursaaleko terrazetako goizaldeko joaldietara ere ikus-entzule ugari bildu zen gauero, eta gozatua hartu zuten Alexis Hightower, Soulive, Aka Moon eta Dawn Thomson eta John Nugenten boskotearekin.

  • 2001eko uztailaren 24tik 29ra

    The Brecker Brothers: The Return of the Acoustic Band
    Michael Brecker (saxo tenorra)
    Randy Brecker (tronpeta)
    Dave Kikoski (pianoa)
    Peter Washington (baxua)
    Carl Allen (bateria)

    Frank Sinatra Jr. & Woody Herman Orchestra
    Frank Sinatra Jr. (ahotsa)
    Frank Tiberi (zu, flauta, saxo tenorra, saxo sopranoa)
    Walt Johnson (tronpeta)
    Walter White (tronpeta)
    Frank Greene (tronpeta)
    Mark Lewis (tronpeta)
    Jason Carder (tronpeta)
    John Bailey (tronpeta)
    John Fedchock (tronboia)
    Paul McKee (tronboia)
    Mark Lusk (tronboia)
    Ed Morgan (tronboia)
    Mike Smith (saxoa)
    Tyrone Anthony (saxoa)
    Dave Riekenberg (saxoa)
    Pete Gallio (saxoa)
    Mike Brignola (saxoa)
    Jim Fox (gitarra)
    Chip Stephens (pianoa)
    Jeff Morrison (pianoa)
    Chuck Bergeron (baxua)
    Paul Rostock (baxua)
    Bob Chmel (bateria)

    Dawn Thomson-John Nugent Quintet
    Dawn Thomson (gitarra, ahotsa)
    John Nugent (saxo tenorra)
    Helio Alves (pianoa)
    David Weiss (baxua)
    Karriem Riggins (bateria)

    Soulive
    Eric Krasno (gitarra)
    Neal Evans (organoa, pianoa)
    Alan Evans (bateria)

    Aka Moon + DJ Grazzhoppa
    Michel Hatzigeorgiou (baxua)
    Stephane Galland (bateria)
    Fabrizio Cassol (saxoa)
    DJ Grazzhoppa (DJ)

    Ahmad Jamal
    Ahmad Jamal (pianoa)
    James Cammack (baxua)
    Idris Muhammad (bateria)

    Charlie Haden / Pat Metheny: The Missouri Sky Duets
    Charlie Haden (baxua)
    Pat Metheny (gitarra)

    Kronos Quartet
    David Harrington (biolina)
    John Sherba (biolina)
    Hank Dutt (biola)
    Jennifer Culp (biolontxeloa)

    Charlie Haden Quartet West
    Charlie Haden (baxua)
    Ernie Watts (saxo tenorra)
    Alan Broadbent (pianoa)
    Larance Marable (bateria)

    Joe Zawinul Syndicate + Maria João
    Joe Zawinul (teklatuak)
    Amit Chatterjee (gitarra)
    Etienne M’Bappe (baxua)
    Nathaniel Townsley (bateria)
    Manolo Badrena (perkusioa, ahotsa)
    Maria João (ahotsa)

    Satchmo Jazz-ek aurkeztua: David Mengual Trío
    David Mengual (baxua)
    Víctor de Diego (saxo tenorra, saxo altua, saxo sopranoa)
    Dani Pérez (gitarra)

    Satchmo Jazz-ek aurkeztua : David Mengual Noneto
    David Mengual (baxua)
    Joan Díaz (pianoa)
    David Xirgu (bateria)
    Víctor de Diego (saxo tenorra, saxo altua, saxo sopranoa)
    Gorka Benítez (saxo tenorra, flauta)
    Benet Palet (tronpeta)
    Ove Larsson (tronboia)
    Dani Pérez (gitarra)
    Antonio Serrano (harmonika)
    Javier Feierstein (konponketak)

    Las Estrellas de la Calle 54
    Bebo Valdés (pianoa)
    Patato Valdés (kongak)
    Enrique Fernández (flauta)
    Rickard Valdés (tinbalak)
    José Santiago (baxua)
    Jerry González (tronpeta, kongak, fliskornoa)
    “El Niño” Josele (gitarra flamenkoa)
    Javier Limón (gitarra flamenkoa)
    Israel Sandoval (gitarra elektrikoa)
    Israel Suárez “El Piraña” (perkusioa)
    Alex Fernández (baxua)
    Diego “El Cigala” (cantaor)
    Chano Domínguez (pianoa)
    Javier Colina (baxua)
    Guillermo McGill (bateria)
    Blas Córdoba “Kejío” (cantaor)
    Tomás Moreno “Tomasito” (dantza, txaloak)
    Israel Suárez “El Piraña” (perkusioa)

    Cuadernos de Jazz-ek aurkeztua: Gato Barbieri Complete Reunion
    Gato Barbieri (saxo tenorra)
    Enrico Rava (tronpeta)
    Stefano Bollani (pianoa)
    Rosario Bonaccorso (baxua)
    Aldo Romano (bateria)

    Ray Brown 75th Birthday Celebration & Friends (Hank Jones, Alvin Queen, James Morrison)
    Ray Brown (baxua)
    Hank Jones (pianoa)
    Alvin Queen (bateria)
    James Morrison (tronpeta)

    Lisa Ekdahl Sings The Songs of Salvadore Poe
    Lisa Ekdahl (ahotsa)
    Salvadore Poe (gitarra, ahotsa)
    Magnus Lindgren (saxoa, flauta)
    Matthias Algotsson (pianoa)
    Backa Hans Eriksson (baxua)
    Jonas Holgersson (bateria)

    Alexis Hightower
    Alexis Hightower (ahotsa)
    Melanie Swift (biolina, ahotsa)
    Danny Osorio (gitarra, ahotsa)
    George Farmer (baxua)
    Ramsey (William Rainey) Jones (bateria, ahotsa)
    Mark Ledford (abeslari gonbidatua)

    Bobby McFerrin (Gil Goldstein, Richard Bona, Omar Hakim)
    Bobby McFerrin (ahotsa)
    Gil Goldstein (eskusoinua)
    Richard Bona (baxua)
    Omar Hakim (bateria)

  • CARTEL-36

36 edizioa, 2001