45 edizioa 2010

  • 2010eko uztailaren 21etik 25era

    Hasiera ezin hobea izan zuen Jazzaldiak. Patti Smithek abestu zuen Agertoki Berdean, lasai eta gozatuz: bazekien urte horretako jirako kontzertu onenetakoa ari zela eskaintzen. Hondartza jendez betea zegoen. Euri apur bat egin zuen, dirudienez, Patti abesten ari zen bitartean, baina inor ez zen jabetu, edo ez zitzaien axola izan. Ondoren, Shibusa Shirazu Orchestra japoniarraren ikuskizun eldarniozkoa etorri zen: musika biziki indartsua eta kolorez blaitutako show ikusgarria.

    45. Heineken Jazzaldia inauguratu zuen Jazz Band Ball-ak, dena den, beste une nabarmen asko eskaini zituen: Broken Brothers Brass Band talde ibiltariaren martxa alaia; Heineken Karpa lehertzear, Terje Rypdal, Miroslav Vitous eta Gerald Cleaver-en emanaldiekin; ELEW-ren piano txundigarria Frigo Gunean; Norvegiako Mari Boine laponiarra bere abesti misteriotsuekin; Supersilent-en –norvegiarrak hauek ere– proposamen elektronikoa… gustu eta joera guztietarako musika, alegia.

    1.800 pertsona inguruk izan zuten, Jazzaldiaren bigarren egunean, Trinitate Enparantzara Ron Carter entzutera joateko zoria edo begi zorrotza. Jazzaren munduko benetako jaun honek, Donostiako Jazzaldia Saria jaso ondoren, kontzertu ahaztezin bat eskaini zuen, bere esker onaren erakusgarri, leialtasun kontrastatuko bi musikari lagun zituela: Russell Malone gitarra jotzailea eta Mulgrew Miller pianista. Aldez aurretik, Christian Scott tronpeta jotzaile gazteak argi utzi zuen etorkizuna ez dela bere egungo egoerari dagokion hitza, baizik eta bere tokia eginda daukala jada jazzaren orainaldian.

    Ez zuten suerte txarragoa izan Victoria Eugenia Klubean bildu ziren ikus-entzuleek. Lehenengo Kontzertu Sekretua zen. Gizarte sareetan adi ibili zirelako izan zuten kontzertuaren berri, eta jazzale amorratuak zirelako, Jazzaldi honi izateko arrazoia eta zentzua ematen dioten horietakoak. Urte gutxi batzuk barru, Vijay Iyer pianista izar handi bilakatzen denean, kontatu ahal izango dute hiru metrora ikusi zutela eta baldintza ezin hobeetan entzun zutela haren musikaren ederra.

    Eta suertedun izan ziren, orobat, Victoria Eugenia Antzokian Arturo Sandoval ikusi zutenak, bere karrerako momentu onenean, arbaso donostiarrak dituen Ed Calle saxofonista lagun zuela; eta Agertoki Berdean The Morning Benders eta These New Puritans taldeak txaloka hartu zituzten gaztetxoak; eta The Funk On Me talde hispano-britaniarrarekin Frigo Gunean dantza egin zuten guztiak; eta tokiko jazz taldeen kalitatea dastatu zutenak, Heineken Karparen barruan.

    Hirugarren egunean, Pepe Habichuelak –katedraduna gitarra flamenkoan– eta Dave Holland-ek –kontrabaxuan doktore– ikasgai paregabea eman zuten Trinitate Enparantzan: nola uztartu eta konbinatu sentimenduan eta inprobisazioan oinarritzen diren bi musika, flamenkoa eta jazza. Ondoren, beste maisu handi baten emanaldia, kontrabaxu jotzailea kasu honetan, Stanley Clarke, japoniar gazte eta berritsu bat (pianoarekin hitz egiten duen moduagatik) aldean zuela: Hiromi.

    Hondartzan, Mayer Hawthorne-ren soul berria, eta The Very Best taldearen festa afrikarra. Victoria Eugenia Antzokian, Wadada Leo Smith-ek argi utzi zuen abangoardiako jazza indarrean dagoela oraindik, eta Portico Quartet-ek bide berriak ireki zizkion mugarik gabeko jazzari.

    George Benson 1986an izan zen, orain hurrena, Donostiako Jazzaldian. Hogeita lau urteren ostean, lehenean segitzen zuen: talde sendo bat atzean, lider karismadun bat aurrean. Zertarako aldatu. Archie Shepp, aldiz, berritzaile handia izan zen bere garaian. Leku nabarmena irabazi zuen jazzaren historian, free jazzaren loratzean jokatu zuen paperagatik. Jazzaldiak 1983an ekarri zuen Donostiara, hain zuzen ere, Shepp etapa horretan zegoela. Orain, bluesean, baladetan eta bopean babestu da, jazza hilezkor bihurtu duten genero horietan.

    The Claudia Quintet-ek musika jotzen du eta ez da arduratzen egiten duen lanari etiketa jartzeaz. Hala ere, nabari zaie oraindik New Yorkeko Knitting Factoryren eragin ukaezina. Trinitate Enparantzako entzuleak berehala identifikatu ziren boskotearekin.

    The Divine Comedy, Neil Hannon dotorearen asmakizuna, eta The Pains of Being Pure at Heart izan ziren Agertoki Berdeko azken garaiotako kontzertu arrakastatsuenetako protagonistak, gazte andanak erakarri baitzituzten beren emanaldietara.

    Urrezko amaiera izan zuen 45. Heineken Jazzaldiak: Jessye Norman, operako prima donna bikaina; Kris Kristofferson, countryko elezaharra eta musika guztietako jenio eta maisu den Elvis Costello arduratu ziren horretaz. Jessye Normanek jazz musika kantatu zuen Kursaal Auditorioan. Trinitate Enparantza mukuru bete zuten ikus-entzuleek, berriz, une zoragarriak bizi izan zituzten Costellok eta Kristoffersonen hiru abesti elkarrekin abestu zituztenean.

    Publikoaren bost egunetako erantzun gartsua garbi islatu zen estatistiketan: Jazzaldiaren 45. ediziora 106.000 ikus-entzule bildu ziren, ordaindutako eta doako emanaldiak kontuan hartuta.

  • 2010eko uztailaren 21etik 25era

    Mari Boine
    Mari Boine (ahotsa)
    Åge Gunnar Augland (bateria)
    Kjetil Dalland (baxua)
    Roger Ludvigsen (gitarra)
    Gunnar Halle (tronpeta)

    The Claudia Quintet
    John Hollenbeck (bateria)
    Chris Speed (klarinetea, saxo tenorra)
    Matt Moran (bibrafonoa, perkusioa)
    Ted Reichman (eskusoinua)
    Trevor Dann (baxua)

    Elvis Costello and The Sugarcanes
    Elvis Costello (ahotsa, gitarra)
    Jerry Douglas (dobro)
    Jim Lauderdale (gitarra, koruak)
    Dennis Crouch (baxua)
    Mike Compton (mandolina)
    Stuart Duncan (biolina)
    Jeff Taylor (eskusoinua)

    Christian Scott
    Christian Scott (tronpeta)
    Matthew Stevens (gitarra)
    Milton Fletcher (pianoa)
    Christopher Funn (baxua)
    Jamire Williams (bateria)

    Stanley Clarke Band feat. Hiromi
    Stanley Clarke (baxua)
    Hiromi (pianoa)
    Ruslan Sirota (teklatuak)
    Ronald Bruner Jr. (bateria)

    Dave Holland & Pepe Habichuela
    Dave Holland (baxua)
    Pepe Habichuela (gitarra)
    Josemi Carmona (gitarra)
    Bandolero (perkusioa)
    Juan Carmona (perkusioa)

    Archie Shepp + Mina Agossi
    Archie Shepp (saxoa, ahotsa)
    Mina Agossi (ahotsa)
    Tom McClung (pianoa)
    Michel Benita (baxua)
    Steve McCraven (bateria)

    Ron Carter Golden Striker Trio
    Ron Carter (baxua)
    Russell Malone (gitarra)
    Mulgrew Miller (pianoa)

    The Pains Of Being Pure At Heart
    Alex Naidus (baxua)
    Kip Berman (gitarra, ahotsa)
    Kurt Feldman (bateria)
    Peggy Wang (teklatuak, ahotsa)
    Christoph Hocheim (gitarra)

    The Very Best
    Johan Mikael Karlberg (DJ)
    Esau Makata Mwamwaya (ahotsa)
    Ntshepe Tsekere Bopape (ahotsa)
    Annette Aboiralor (dantza)
    Samantha Sealey (dantza)

    Mayer Hawthorne & The County
    Mayer Hawthorne (ahotsa)

    Jessye Norman. In Tribute to the Greats!
    Jessye Norman (soprano)
    Mark Markham (pianoa)
    Trevor Ware (baxua)
    Clayton Cameron (perkusioa)
    Mike Lovatt (tronpeta)
    Martin Williams (saxoa, klarinetea)

    Patti Smith and Her Band
    Patti Smith (ahotsa, gitarra)
    Lenny Kaye (gitarra)
    Tony Shanahan (baxua, teklatuak)
    Jay Dee Daugherty (bateria)
    Anthony Petruzzelli (gitarra)

    Arturo Sandoval Quintet
    Arturo Sandoval (tronpeta)
    Philbert Armenteros (perkusioa)
    Ed Calle (saxoa)
    Manuel Valera (pianoa)
    Dennis Marks (baxua)

    George Benson
    George Benson (gitarra, ahotsa)
    David Garfield (pianoa, teklatuak)
    Michael O’Neill (gitarra, ahotsa)
    John Roberts (perkusioa)
    Stanley Banks (baxua)
    Thom Hall (teklatuak)

    Wadada Leo Smith’s Golden Quartet
    Wadada Leo Smith (tronpeta)
    Vijay Iyer (pianoa, teklatuak)
    John Lindberg (baxua)
    Pheeroan akLaff (bateria)

    Kris Kristofferson
    Kris Kristofferson (gitarra, ahotsa)

    Terje Rypdal / Miroslav Vitous / Gerald Cleaver
    Terje Rypdal (gitarra)
    Miroslav Vitous (baxua)
    Gerald Cleaver (bateria)

    Portico Quartet
    Duncan Bellamy (bateria)
    Milo Fitzpatrick (baxua)
    Nick Mulvey (hang drum)
    Jack Wyllie (saxo tenorra, saxo sopranoa)

    Shibusa Shirazu Orchestra

    Supersilent
    Helge Sten (audio virus)
    Ståle Storløkken (teklatuak, sintetizadoreak)
    Johan Berntzen (soinu-injinerua)

    The Funk On Me
    Ferni Cordoba (ahotsa)
    Genevieve Sylva (ahotsa)
    Ricky Ahir (gitarra)
    Reuben Butler (teklatuak)
    Jamie Little (bateria)
    Lu Gotti (saxo altua)
    Rubén Morán (saxo tenorra)
    Raúl Marcos (tronpeta)
    Víctor Correa (tronboia)

    ELEW
    Eric Lewis (pianoa)

    The Divine Comedy
    Neil Hannon (ahotsa, pianoa, gitarra)

    The Morning Benders
    Christopher Chu (ahotsa, gitarra)
    Julian Harmon (bateria)
    Timothy Or (baxua)
    Jonathan Chu (gitarra, teklatuak)

    New Project Swing Orchestra
    Renzo De Rossi (zuzendaria, pianoa)
    Stefano Menato (saxo altua)
    Enrico Dellantonio (saxo altua)
    Fiorenzo Zeni (saxo tenorra)
    Giorgio Beberi (saxo baritonoa)
    Paolo Trettel (tronpeta)
    Emiliano Tamanini (tronpeta)
    Christian Stanchina (tronpeta)
    Luigi Grata (tronboia)
    Hannes Mock (tronboia)
    Hannes Petermair (tronboia)
    Giuliana Beberi (ahotsa, saxo tenorra)
    Luca Merlini (ahotsa)
    Roberto Dellantonio (baxua)
    Bernhard Stauder (bateria)
    Richard Moya Caballero (perkusioa)
    Roberto Gorgazzini (organoa)

    Bifunk
    Stefano Menato (saxo altua)
    Fiorenzo Zeni (saxo tenorra)
    Giorgio Beberi (saxo baritonoa)
    Marco Pisoni (saxo baritonoa)
    Emiliano Tamanini (tronpeta)
    Christian Stanchina (tronpeta)
    Luigi Grata (tronboia)
    Hannes Mock (tronboia)
    Hannes Petermair (sousafonoa)
    Luca Merlini (perkusioa)
    Bernhard Stauder (perkusioa)
    Richard Moya Caballero (perkusioa)

    Olga Mitroshina Quartet
    Olga Mitroshina (ahotsa, pianoa)
    Hervé Saint-Guirons (organoa)
    Frederic Borey (saxo tenorra, saxo altua)
    Stefano Lucchini (bateria)

    Frederic Borey Quartet
    Frederic Borey (saxoa)
    Franck Amsallem (pianoa)
    Laurent Chavoit (baxua)
    Stefano Lucchini (bateria)

    The Jouby’s
    Jonathan Joubert (gitarra, ahotsa)
    Quentin Imola (ahotsa)
    Guillaume Pailhère (ahotsa)
    Eric Delsaux (teklatuak)
    Cédric Verdier (baxua)
    Stéphane Garcia (bateria)

    Ajavares
    Mingo Rajandi (baxua)
    Jesús Pazos (bateria)
    Oskar Lakunza (saxo tenorra)
    Marcos Salcines (pianoa)

    Broken Brothers Brass Band
    Alfonso Areta (helikoia)
    Txarly Otsoa de Azpuru (tronboia, ahotsa)
    Alberto Arteta (saxo tenorra)
    Iñaki Rodríguez (saxo sopranoa)
    Ion Celestino (tronpeta, ahotsa)
    Roberto Sanz (tronpeta)
    Ion Uribeetxebarria (perkusioa)
    Gorka Gaztanbide (bateria)

    Dynamic Trio
    Alfredo Peláez (organoa)
    Mikel Romero (gitarra)
    Juan Manuel Urriza (bateria)

    Gabacho Connection
    Vincent Thomas (bateria)
    Eric Oxandaburru (baxua)
    Guillermo (Willy) Muñoz (pianoa)
    Charley Rose (saxoa)
    Baptiste Techer (tronboia)

    Gregario De Luxe
    Diego Izco (ahotsa, teklatuak)
    José Mari Iribarren (baxua)
    Miguel Moncada (gitarra)
    Nacho Otaola (gitarra)
    Javier Taberna (bateria)
    Kristian Kujaw (saxoa)
    Javier García (tronpeta)
    Juan Castillo (tronboia)
    Elena Vitrián (ahotsa, koruak)
    María Etxeberria (koruak)
    Itxaso Moriones (koruak)
    Carolina Moncada (koruak)
    Ainara Roda (koruak)

    Lakuntza Brothers
    Juan Gabriel Lakuntza (tronboia)
    Oskar Lakuntza (saxo tenorra)
    Daniel Cano (tronpeta)
    Jesús Pazos (bateria)
    Marcos Salcines (pianoa)
    Juan Manuel Estévez (baxua)

    Los Wachisneis
    Carlos Trujillo (pianoa)
    Charley Rose (saxoa)
    Luis Verde (saxoa)
    Juanlu Puelles (klarinetea)
    Jorge Abadías (gitarra)
    Aritz Luzuriaga (baxua)
    Hasier Oleaga (bateria)

    R.S. Factor
    Rubén Salvador (tronpeta, flugelhorn)
    Julen Izarra (saxo tenorra, saxo sopranoa)
    Alejandro “Satxa” Soriazu (pianoa)
    Javier Mayor (baxua)
    Hasier Oleaga (bateria)

    Stay Blues
    Alvaro Fernández (harmonika, gitarra)
    Paul San Martín (pianoa, ahotsa)
    Fernando Neira (baxua)
    Karlos Aranzegi (bateria)

    The Hot Wok + DJ Parrucho
    Raúl Romo (saxoa)
    Gonzalo Fernández de Larrinoa (tronboia)
    Jon Ander Sánchez Rexach (tuba)
    Periko Ráez (bateria)
    DJ Parrucho (DJ)

    Alfons Enjuanes Quartet
    Alfons Enjuanes (gitarra)
    Albert Bover (pianoa)
    Horacio Fumero (baxua)
    Joan Terol (bateria)

    Xavier Monge Trio
    Xavier Monge (pianoa)
    Ignasi Gonzalez (baxua)
    Xavi Maureta (bateria)

    Antoni Tolmos Trio: Patio de Luces
    Antoni Tolmos (pianoa)
    Miquel Torà (baxua)
    Joan Andreu (bateria)

    Pixie Dixie
    Wifred Terrades (tronpeta)
    Carles Juste “Beethoven” (saxo altua)
    Sebastià Corbella (gitarra)
    Miquel Torà (baxua)
    Joan Andreu (bateria)

    These New Puritans
    Jack Barnett (ahotsa, gitarra)
    George Barnett (bateria)
    Thomas Hein (teklatuak)
    Nicholas Ellis (klarinetea)
    Stuart Eminson (klarinetea)

    Vijay Iyer (Ezusteko kontzertua)
    Vijay Iyer (pianoa)

    Giorgio Bassmatti (Ezusteko kontzertua)

    Pájaro Sunrise (Ezusteko kontzertua)

    Sweet Billy Pilgrim (Ezusteko kontzertua)

  • CARTEL-45