2024 uztailak 24 • 22:15

Frigo gunea

Eddie Henderson (tronpeta), Steve Davis (tronboia), Will Barry (pianoa), Mark Hodgson (kontrabaxua), Stephen Keogh (bateria)

Eddie Henderson & Steve Davis Quintetek, musikari handiez osatutako boskote honek, Hard Boparen urrezko arora bidaiatzeko aukera eskaintzen digute; izan ere, kideen artean urte haietako musikaren benetako protagonistak daude. Mugimendu honek suposatu zuenaren isla dira, garaiko klasikoak eta hard bopper bat izan zen eta izaten jarraitzen duen Hendersonen konposizio propioak biltzen dituen errepertorioarekin.

Eddie Henderson Jazz tronpetista originalenetakoa da. 80 urte baino gehiagorekin, bere talentu musikalaren gailurrean mantentzen da, eta Jazzaren historiako tronpetista onenen mailan jarraitzen du musika ekoizten. 70eko hamarkadaren hasieran zabaldu zen bere ospea mundu mailan, Herbie Hancocken Mwandishi taldearekin egindako lanarekin. Harrezkero, hainbat musikarirekin jo du, tartean Art Blakey, Elvin Jones, Johnny Griffin, Slide Hampton, McCoy Tyner, Benny Golson, Max Roach, Jackie McClean, Dexter Gordon, Roy Haynes eta Joe Hendersonekin.

Henderson New Yorken jaio zen 1940an. Charioteersekin abesten zuen aitak, eta amak, berriz, Harlemgo Cotton Cluben dantzatzen zuen. Louis Armstrongek 9 urterekin eman zizkion Eddieri aurreneko tronpeta klaseak. 1956an, Miles Davis Henderson familiaren etxean zen Black Hawk Jazz Clubean ari zenean Eddie. Milesek, bere "Sketches of Spain" ospetsuak interpretatzeko Eddiek erakutsitako trebetasunaren aurrean txundituta, berezkoa zuen originaltasuna bilatzera animatu zuen.

Steve Davis, "Stevie-D" izenez ere ezaguna ─Jackie McLean zenduak jarri zion goitizena─ 1967an jaio zen Worcesterren (Massachusetts), Binghamtonen (New York) hazi zen, eta 1989an Hartt School-eko Jackie McLean Institutuan graduatu zen. McLeanen orientazio eta gomendioei esker, Art Blakeyrekin New Yorken bere lehen emanaldi bikaina egitea lortu zuen Davisek. 1998an, Stevek TDWR (Rising Star) irabazi zuen eta ondoren The JJAk Urteko Tronboi Jotzaile izendatu zuen (2010-2013). Tronboiaren egungo ordezkari nagusietakoen artean kokatua, bere estilo liriko eta gogorragatik nabarmentzen da.

Davisek 20 disko argitaratu ditu, tartean, Think Ahead (2017), Say When (2015), For Real & Gettin' It Done (2014), bere betiko musikari lagun Larry Willis, Nat Reeves eta Billy Williamsekin; Abraham Burton eta Mike DiRubbo saxofonistekin; Josh Bruneau tronpetistarekin…

Tronbonista handi honek 100 grabazio baino gehiagotan parte hartu du musikari gailenekin: Chick Corea, Freddie Hubbard, Horace Silver, Cedar Walton, Hank Jones…

Will Barry londrestar pianista gazte eta sarituak nazioarteko proiektu ugaritan parte hartzen du. Nabarmentzekoa da Phronesis-eko Jasper Høiby baxuaren 'Fellow Creatures' taldearekin egin duen bira Turkia, Belgika, Alemania, Suitza, Austria, Danimarka, Holanda eta Erresuma Batuetatik.

Musicians Company “Jazz Young Musician Award” sari ospetsuaren irabazlea, North Sea, Love Supreme, Green Hours eta Umbria Jazz Festivals jaialdietan aritu da, eta Madison McFerrin eta Perico Sambeat musikariekin batera lan egin du, baita Julio Montalvo, Yoel Paez eta Issac Delgado Jr. kubatar musikariekin ere.

"Will Barryren ukitua sentibera eta jariakorra da... soinu ederra" - Chucho Valdes.

Mark Hodgsonek kontrabaxua, konposizioa eta pianoa ikasi zituen Guildhall School of Music and Drama-n. Guildhall utzi zuenetik, Mark eskari gehien jasotzen duten kontrabaxuetako bat da Europako eszenan; izan ere, artista hauekin jo eta grabatu du: Randy Brecker, Cedar Walton, Eddie Henderson, Larry Coryell, Bobby Watson, Greg Osby, Bill Charlap, Sonny Fortune, Scott Hamilton, James Williams, Louis Stewart, Bruce Barth, Joe Temperley, Gary Smulyan, Gordon Beck, Jean Toussaint, Ingrid Jensen, Tommy Smith, Rick Margitza, Peter King, Georgie Fame, Jon Gordon, Tim Garland, Roger Kellaway eta Gregory Hutchinsonekin, besteak beste.

Stephen Keoghek Irlandako Orkestra Sinfoniko Nazionalean perkusionista gisa jo zuen 80ko hamarkadan, Louis Stewart gitarrista irlandar mitikoarekin birak eta grabazioak egiten zituen bitartean. Hamarkada haren amaieran Irlanda utzi zuen Peter King kontralto handiaren bandarekin elkartzeko. Hala, gogokoen zuten bateria izatera iritsi zen Europa bisitatzen zuten artista askorentzat, tartean Charles McPherson, Art Farmer eta Harold Landentzat. Urteetan zehar Jazzaren izen handien zerrenda ikusgarri batekin jo eta grabatu du: Eddie Lockjaw Davis, Jimmy Witherspoon, Harry Sweets Edison, Johnny Griffin eta Benny Carter, eta geroago Brad Mehldau, Bill Charlap, Mark Turner, Larry Willis, Jeremy Pelt, Rene Marie, Edward Simon, Peter Bernstein...

Azken urteetan birak eta grabazioak egin ditu Bruce Barth Trio, Jerry Bergonzi, Dick Oatts, Charles McPherson Quartet eta beste batzuekin.

Global Music Foundation (GMF) erakundearen sortzaile eta zuzendaria da; mundu osoko jendea musikaz gozatzera eta ikastera animatu eta kalitate handiko musika-sorkuntza esperimentatzea da erakundearen helburua. Horretarako, mintegiak, Jazz eta munduko musika ikastaroak, tailerrak eta emanaldiak antolatzen ditu nazioartean. 2005az geroztik GMFk 60 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu Italian, Erresuma Batuan, Irlandan, Txinan, Kroazian, Alemanian, New Yorken eta Espainian.