2024 uztailak 27 • 20:00

Frigo gunea

Dr.Thelonious (ahotsa, teklatuak), Rev.Cleofus (baxua), Charlie Chaston Jr. (bateria), Elwood P. (gitarra), Jammin' Jason (saxo tenorra), Jeffrey Jackson (tronpeta), John-John Bones (tronboia), Jumpin' Jodie (saxo baritonoa), Dina (ahotsa, koruak), Daisy (koruak), Diane (koruak)

Gregario de Luxek, Iruñeko soul eta R’n’B taldeak, hogei urte betetzen ditu 2024an eta, ospatzeko, bosgarren diskoa grabatu eta kontzertu sorta bat egingo dute Estatu osoan zehar.

Nafarroako superbanda honek, Blues Brothersen eragina jasota, Detroiten, Memphisen edo Philadelphian 1960eko urteetan sortutako musika beltzean ─Sam Cooke, Aretha Franklin, Otis Redding, Etta James, Stevie Wonder, The Supremes, The Temptations…─ murgilduz aukeratu zuen bere bidea.

11 musikariek soinu klasikoa darien kantu propioak sortzen jarraitzen dute, himno handien berrikuspen sendoak eginez, baita beren eremura eramandako pop edo rock kantuen bertsioak ere: berealdiko zuzenekoak, energia kutsakorra, eta ikuskizunaren parte bihurtutako publikoa, hori da herrialdeko areto eta jaialdi nagusietako batzuetan aritzera eraman duten formula.