2024 uztailak 26 • 20:00

Frigo gunea

Iñar Sastre (pianoa)

Iñar Sastrek, Parisko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean ikasketak amaitu ondoren, herri musika, jazza eta musika klasikoa lantzen ditu. New Yorkeko Carnegie Hallen eta Berlingo Filarmonikan aritua da.

Pianista sortzaile gisa arte eszenikoetan lan egiten du maiz, eta ikus-entzunezkoetarako ere egiten ditu konposizioak. Jaso dituen sarien artean aipatzekoak dira Laboa Katedra edo Musika Bulegoa. Orain, Musikeneko irakasle lanean ere dihardu.