2024 uztailak 26 • 22:30

Fnac Gunea

Óscar Garrido (tronpeta, fiskornoa), Miguel Parrondo (saxo tenorra), Nico Alvear (gitarra), Jorge Luengo (baxu elektrikoa), Eneko Arbea (bateria)

Taldea Musikenen sortu zen eta kide guztiak ikasle dira bertan gaur egun ere, Óscar Garrido izan ezik, aurreko ikasturtean graduatu baitzen. Izan ere, boskote hau Óscarrek berak eskainitako karrera amaierako emanaldiaren ondorioz sortu zen. Beren errepertorioan 60ko hamarkadako Jazza da nagusi, baina baita beren konposizio batzuk ere.