13 edizioa 1978

  • 1978ko uztailaren 20tik 25era

    Arrazoi zuten superstiziosoek: 13. ekitaldiak suerte txarra ekarri zion Jazzaldiari. Oro har, ona izan zen, baina hobea izan zitekeen antolakuntzarekin zerikusirik ez zuten gertakari batzuk izan ez balira.

    Giro politikoa oso nahastuta zegoen egun haietan eta sarri izaten ziren indarkeriazko manifestazioak. Atzerrian eman zen Euskal Herriaren irudiarekin desanimatuta, McCoy Tyner eta Bill Evans ez ziren etorri kontratatuak egon arren. McCoyrenak hiru urte beranduago izan zuen konponbidea, baina Jazzaldiko jarraitzaileek ez zuten izan Evans gehiago ikusteko aukerarik.

    Hori gutxi balitz, arazoak izan zituzten “jazza bai, negozioa ez!” oihukatuz doan sartzen saiatu ziren pertsona batzuekin eta, Shivananda talde suitzarra jotzen ari zela, neska bat oholtzara igo eta larrugorrian jarri zen. Musikariak hura ikustean jaitsi egin ziren oholtzatik eta neska handik kenarazteko eskatu zuten eszenatokira igo aurretik.

    Horrek guztiak ordea, ez zuen lortu giroa hondatzerik eta oroimenean jasoak geratu dira Sonny Rollins eta Lee Konitz-en kontzertu bikainak. Gainera, hiri osora hedatu zen jazza: Trinitate Enparantza eta Polikiroldegiko emanaldiez gain, jam-saioak eman ziren Pasealeku Berrian eta, Boulevardeko kioskoa arratsaldeko kontzertuetarako erabili zen. Urte horretan ere eman ziren jazzarekin zerikusia zuten filmeak, horietako zenbait Henryk Slaboszowski-ren pianoaz lagunduak.

    • 1978ko uztailaren 20tik 25era

      AFIZIONATUAK

      Alemania
      Tagore
      Noctett

      Austria
      Neighbours

      Britainia Handia
      New Orleans Nappers
      The Jazztette
      Joe Douglas Trio

      Danimarka
      Tante Tillies Fordvarmere

      Espainia
      Catalonia Jazz Grup
      Casaquemada Jazz

      Frantzia
      Michel Klotchkoff Trio

      Polonia
      Gold Washboard

      Suitza
      Over Town Kids

      Txekoslovakia
      Prague Big Band Combo

      Lehen saria (jazz tradizionala): Tante Tillies Fordvarmere
      Lehen saria (jazz modernoa): Michel Klotchkoff Trio
      Bigarren saria (jazz modernoa): Prague Big Band Combo
      Bakarlaririk onenaren saria: Hans Peter Hotz, Over Town Kids-eko banjojolea; A. Laurence, Joe Douglas Trio-ko bateriajolea; y Antonio Peral, Catalonia Jazz Grup-eko saxo tenorjolea

      PROFESIONALAK

      Pasadena Roof Orchestra
      Johnny Arthy (zuzendaria)
      John “Pazz” Parry (ahotsa)
      Bob Renvoize (tronboia)
      Andy Pummell (saxo altua, saxo sopranoa, klarinetea)
      Frank White (saxo altua, saxo sopranoa, klarinetea)
      Mac White (saxo altua, saxo sopranoa, klarinetea)
      Clive Baker (tronpeta)
      Peter Durrent (pianoa)
      John Barron (banjoa)

      Shivananda
      Kurt Baebi (teklatuak)
      Robert Biagini (saxoa)
      Carlo Milan (gitarra, perkusioa)
      Peter Keiser (baxua)
      Walter Keiser (bateria)
      René Hablas (gitarra)

      Juan Carlos Calderón Jazz-Tet
      Juan Carlos Calderón (pianoa)
      Eduardo Medina (baxua)
      Pepe Sánchez (bateria)
      José Luis Medrano (tronpeta)
      Juan Cano (tronpeta)
      Jim Kashishian (tronboia)
      Vlady Bas (saxo altua, saxo tenorra, flauta)
      Ernesto Duarte (saxo baritonoa)
      José Vicente Sosa (gitarra)

      Lee Konitz (saxo altua)
      Clark Terry (tronpeta)
      Jimmy Rowles (pianoa)
      Alby Culaz (baxua)
      Al Levitt (bateria)

      Crash
      Zbigniew Czwojda (tronpeta)
      Wladyslaw Kwasnicki (saxo altua)
      Stanislaw Zybowski (gitarra)
      Juliusz Mazur (pianoa)
      Andrzej Pluszez (baxua)
      Zbigniew Lewandowski (bateria)

      Sonny Rollins
      Sonny Rollins (saxo tenorra)
      Mardoqueo Figueroa (kongak)
      Mark Soskin (pianoa)
      Jerome Harris (baxua)
      Al Foster (bateria)

    • CARTEL-13