4 edizioa 1969
-
1969ko uztailaren 24tik 27ra
Talde amateurren lehiaketan partaidetza-marka guztiak hautsi ziren: 28 alajaina, bederatzi herrialdetakoak. Hainbeste talde desberdinen aurrean aldaketa batzuk sartu ziren araudian. 20.000 pezetako lehen sari bakar baten ordez, 15.000 pezetako bi ezarri ziren, bat klasikoan eta bestea modernoan. Be-bopa eta ondorengo joerak hartzen ziren “modernotzat”.
Gainerako sariek berdin jarraitzen zuten: 10.000 pezetako bigarren saria, 5.000 pezetako arrakasta-saria, entzuleek bozkatua, eta bakarlari onenarena.
Prentsak Trinitate Enparantzako giro alaia azpimarratzen zuen: “Gazte asko botila-ardoa eta urdaiazpiko-otartekoarekin”. Ordaindu nahi ez zutenek Urgull mendiaren hegietatik entzuten zituzten kontzertuak.
Profesionalen emanaldietan bluesa izan zen nagusi, John Lee Hooker, estilo honetako erraldoietako bat, eta Eddie Taylor Blues Band-arekin. Jazz klasikoena, Milt Buckner buru zuen boskote batek eskaini zuen, Buddy Tate saxofoijole handia eta Jo Jones bateria ere barne zirela, azkeneko hau Donostiako jazzaldietan ohizko bihurtuko zelarik.
-
1969ko uztailaren 24tik 27ra
AFIZIONATUAK
Alemania
Alfred Haurand Trio
Modern Jazz Quintet Karlsruhe
Rudiger Schulz TrioBelgika
Nicole Van den Plas Trio
U.M.G. Djes-5-TetBritainia Handia
Dave Brown QuintetEspainia
Agaros F. & J. n° 3
Quinteto Vasco de Jazz
Aula 2 Jazz Grup
Play Hot Jazz
José Alfonso Cortés Trio
Jazz Group JJ.MM. de Tarrasa
Canal Street JazzbandFrantzia
Bottom Stompers
Insolite Formation
Contemporary Sound
Jack Labrunie
Marc Alibert
Blusii Jazz Quartet
Swing Jazz Group
Les Quatre
Free Jazz Workshop du Hot Club de Lyon
Francis PinguetPolonia
ParadoksSuedia
Kurt Jarnberg T.B.V. Big BandSuitza
Black Bottom StompersTxekoslovakia
Jazz Fiddlers
Jazz Q-PrahaLehen saria (jazz klasikoa): Marc Alibert
Lehen saria (jazz modernoa): Jazz Q-Praha
Bigarren saria: Canal Street Jazzband
Bakarlaririk onenaren saria: Kurt Jarnberg, Kurt Jarnberg T.B.V. Big Band-eko tronpeta eta tronboijolea
Publikoaren saria: ParadoksPROFESIONALAK
Milt Buckner Quintet
Milt Buckner (pianoa, organoa)
Jo Jones (bateria)
Dany Doritz (baxua)
Buddy Tate (saxoa, klarinetea)
Chris Ibáñez (gitarra)John Lee Hooker
John Lee Hooker (gitarra, ahotsa)Eddie Taylor Blues Band
-