44 edizioa 2009

  • 2009ko uztailaren 22tik 26ra

    Antolakuntzak, urte horretan, Jazzaldiaren ohiko iraupena egun batez murriztea erabaki zuen, sei egunetik bostera, krisi ekonomikoaren eraginez. Neurri horren bitartez, Heineken Jazzaldiaren jarraipena bermatu nahi izan zen, ikus-entzuleen urteroko erantzuna kontuan hartu eta Jazzaldiaren maila artistikoari eustearren.

    Hasiera distiratsua izan zuen Jazzaldiak Dave Douglas Brass Ecstasy, Brad Mehldau eta Micah P. Hinsonen kontzertuekin, Victoria Eugenia Antzokian eta Kursaal Auditorioan.

    Publiko gazte eta jendetsura irekitzeko Heineken Jazzaldiak eginiko apustuak erantzun ezin hobea izan zuen bigarren egunean, egundoko jendetza inguratu baitzen Zurriolako hondartzako Agertoki Berdera, Russian Red eta Vetusta Morlaren emanaldiekin gozatzera. Aldi berean, harrera gogotsua egin zioten bere jarraitzaileek Animal Collective taldeari, Kursaal Auditorioan.

    Aurretik, Jazzaldiak une hunkigarri bat bizi izan zuen, Trinitate Enparantza historikora itzuli baitzen, aurreko urtean, berritze lanak zirela-eta, erabiltzerik izan gabe geratu ondoren. Esperanza Spalding etorkizun oparako kontrabaxu jotzaile eta abeslariari egokitu zitzaion agertoki urtetsuan jarduteko ohorea. Ondoren, jazzeko egungo pianista garrantzitsuenetako bat –aitzindaria jazza musika afrikarrekin fusionatzen–, Randy Weston, igo zen agertokira, marokoar musikari talde koloretsu bat lagun zuela.

    Buena Vista Social Club orkestrak mukuru bete zuen Victoria Eugenia Antzokia bere herri musika kubatarrarekin, eta ikus-entzuleek berotasunez hartu zituzten.

    Jende asko bildu zen, egun osoan, Kursaal jauregiko terrazetan, non kolore guztietako proposamenak eskaini baitziren. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatzea bultzatzeko Zubiak 2016 programaren barruan, Norvegiako In the Country taldeak eta Poloniatik etorritako Klezmafour eta Lubliner Klezmorim bandek jo zuten.

    Heineken Jazzaldiaren hirugarren eguna, jazzaren festa ez ezik, herri festa ere izan zen. Roy Haynes alai batek –ez zirudien 84 urte betetzear zegoenik– Donostiako Jazzaldia sari entzutetsua jaso zuen. Ikus-entzulez bete zen Trinitate Enparantza, non bere ohiko sendotasunez aritu baitzen Joe Lovano, Us Five taldearen buruan.

    Musikari bat dotorea denean, dotore jotzen duenean eta laguntzaile dotorez inguratzen denean, Kursaal auditorioa gozamenez bete zuen jazzaren historiako zedarrietako bat dugu gogoan: Hank Jones, hirukotean

    Musikagile eta orkestra-zuzendari handia izan behar da big band bat denbora luzez jardunean mantentzeko. Carla Bleyk –Victoria Eugenia Antzokian entzun ahal izan zen taldea– 1971tik dauka bizirik.

    Zurriolako hondartza eta inguruak festa-leku alai bilakatu ziren egun horretan. Gazte andanak bildu ziren Agertoki Berdearen inguruan, non, lehenbizi, Nils Petter Molvaer norvegiarrak jo baitzuen eta, ondoren, Facto Delafé eta Las Flores Azules espainiarrek.

    Asteburuan, berriz, ematen zuen guztiak ados jarri zirela –hiritar eta kanpotar– Jazzaldiaren agertokiak gainezka betetzeko. Black Joe Lewis & The Honeybears taldeak hitz emana zuen hondartza guztia dantzan jarriko zuela bere soul-rockarekin, eta halaxe egin zuten. Bien bitartean, Victoria Eugenian, benetako arteak sentiarazten duen emozio berezi hori dastatu zuten entzuleek: Abdullah Ibrahim aritu baitzen pianoa jotzen. Ordu batzuk lehenago ere, hunkituta entzun zuen publikoak, Kursaal Auditorioan, Hank Jones eta Joe Lovanoren emanaldi bikaina.

    Trinitate Enparantzan, Perico Sambeat Big Band-aren flamenkoz zipriztindutako jazza gozatu zuten entzuleek; bai eta Pitingok gatz eta piper bereziz eskaini zien soulez ondutako flamenkoa ere.

    Eta heldu zen azkeneko eguna. Trinitate Enparantza goraino beteta zegoen eta entzuleriak gogotsu hartzen zuen parte Jamie Cullum bikain baten ikuskizunean, agertokitik jaitsi eta jendearen artean abestu baitzuen. Mélissa Laveaux-ek aldez aurretik eskaini zien emanaldi hunkigarriak irribarrea loratu zien aurpegian ikus-entzuleei.

    James Taylor, azken hamarraldiotan lorratz sakonenetakoa utzi duen abeslarietako bat, izen eskatuenetako bat zen aurtengo jazz-jaialdi zirkuituan. Donostiak programatua zeukan eta kontzertu zoragarria eskaini zuen Auditorioan.

    Fantasia musikala gainezka dute The Bad Plus taldekoek. Edozer gauza bururatzen zaie eta musika bihurtzen dute berehala. Zuten onena eman zuten Victoria Eugenia antzokian.

    Eduardo Chillida donostiar eskultore handiak Chillida Leku imajinatu zuenean, eta bere lanak han kokatu zituenean, beharbada ez zitzaion burutik pasatu musika entzuteko ere leku aparta izan zitekeenik. Bada, halaxe da. Arild Andersen buru zuen hirukotearen emanaldi zirraragarria gozatu ahal izan zen, zuhaitz artean, jendea soropilean eserita zela, udako eguerdi eguzkitsu batean… Egia esan, ez dago holako zerbait eskain dezakeen hiri eta jaialdi askorik.

  • 2009ko uztailaren 22tik 26ra

    Ácido C
    Julen Izarra (saxoa)
    Iker Martín (saxoa)
    Mikel Ramírez (tronpeta)
    Iñaki Ilzarbe (gitarra)
    Mikel Iribarren (baxua)
    Xabier Navarro (bateria)
    Ixak Oiartzabal (perkusioa)
    Pablo Rodríguez (ahotsa)

    Altx6
    Abraham Román Arcos (saxo tenorra)
    Luis Verde (saxo altua)
    Roberto Lorenzo Elekes (tronboia)
    Xan Campos (pianoa)
    Horacio García (baxua)
    Iago Fernández Camaño (bateria)

    Animal Collective
    Avey Tare (David Portner) (ahotsa, gitarra, teklatuak, perkusioa, sampler)
    Geologist (Brian Weitz) (ahotsa, elektronika, sampler)
    Panda Bear (Noah Lennox) (ahotsa, gitarra, perkusioa, sampler)
    Deakin-ek (Josh Dibb) (gitarra, ahotsa) atsedena hartu zuen

    Arild Andersen
    Arild Andersen (baxua)
    Tommy Smith (saxoa)
    Paolo Vinaccia (bateria)

    The Bad Plus joined by Wendy Lewis
    Ethan Iverson (pianoa)
    Reid Anderson (baxua)
    Dave King (bateria)
    Wendy Lewis (ahotsa)

    Flor Begue + Cristina Montull Trio
    Flor Begue (ahotsa)
    Cristina Montull (pianoa)
    Horacio García (baxua)
    Fede Marini (bateria)

    Mikel Bikandi Quartet
    Mikel Bikandi (gitarra)
    Rubén González (saxo altua)
    Carlos Gracia (baxua)
    Iñaki Jaio (bateria)

    Bikini Machine
    Fred Gransard (ahotsa, bateria, teklatuak)
    Pat Sourimant (ahotsa, baxua)
    Mik Prima (gitarra, bateria, teklatuak)
    Sam Michel (ahotsa, teklatuak, baxua)
    Franck Hamel (ahotsa, gitarra)

    The Billie Jeans
    Gustavo González (bateria)
    Karlos Nguema (ahotsa)
    Sergio Villar (gitarra, ahotsa)
    James Morris (baxua, ahotsa)
    Roberto Lorenzo (tronboia) (gonbidatua)
    Abraham Román (saxoa) (gonbidatua)

    The Carla Bley Big Band “Appearing Nightly”
    Carla Bley (pianoa)
    Andy Sheppard (saxo tenorra, saxo sopranoa)
    Wolfgang Puschnig (saxo altua, flauta)
    Roger Jannotta (saxo altua, saxo sopranoa)
    Christophe Panzani (saxo tenorra)
    Helga Plankensteiner (saxo baritonoa)
    Lew Soloff (tronpeta)
    Claude Deppa (tronpeta)
    Earl Gardner (tronpeta)
    Gianpaolo Casati (tronpeta)
    Gary Valente (tronboia)
    Gigi Grata (tronboia)
    Giusepe Calamosca (tronboia)
    Richard Henry (tronboi baxua)
    Steve Swallow (baxua)
    Karen Mantler (organoa)
    Bill Drummond (bateria)

    Broken Brothers Brass Band
    Alfonso Areta (tuba)
    Carlos Otxoa (tronboia)
    Alberto Arteta (saxo tenorra)
    Jon Celestino (tronpeta)
    Roberto Sanz (tronpeta)
    Alberto Palacios (gitarra)
    Ion Uribeetxeberria (perkusioa)
    Gorka Gaztanbide (bateria)

    Calame
    Maurice Fari (bateria)
    Sébastien Charrieras (baxua)
    Guillaume Thévenin (teklatuak, perkusioa, ahotsa)
    Jonathan Ducasse (gitarra, ahotsa)
    Ato Futur (gitarra, ahotsa)
    Clémence de la Taille (ahotsa)

    Calc
    Julien Pras (gitarra, ahotsa)
    Hugo Berrouet (bateria)
    Mathieu Le Gall (teklatuak)
    David Lespes (baxua)

    Chronology Quartet
    Pablo Pérez (baxua)
    Seir Caneda (pianoa)
    Javier Pereiro (tronpeta)
    Jesús Pazos (bateria)

    Conexion 4tet
    José Gallardo (saxo tenorra)
    Marco Martínez (gitarra)
    Ander García (baxua)
    Diego Hernando (bateria)

    Eva Cortés
    Eva Cortés (ahotsa)
    Pepe Rivero (pianoa)
    Manuel Machado (tronpeta, flugelhorn)
    Toño Miguel (baxua)
    Georvis Pico Milián (bateria)
    Antonio Serrano (harmonika)

    Jamie Cullum
    Jamie Cullum (pianoa, ahotsa, gitarra)
    Brad Webb (bateria)
    Chris Hill (baxua)
    Rory Simmons (tronpeta)
    Tom Richards (saxoa)

    Dave Douglas & Brass Ecstasy
    Dave Douglas (tronpeta)
    Vincent Chancey (tronpa)
    Luis Bonilla (tronboia)
    Marcus Rojas (tuba)
    Nasheet Waits (bateria)

    Ensemble Denada
    Helge Sunde (zuzendaria, tronboia, konposaketak)
    Frode Nymo (saxo sopranoa)
    Børge Are Halvorsen (saxo altua, flauta)
    Atle Nymo (saxo tenorra, klarinete baxua)
    Nils Jansen (saxo baxua, tuba, flauta)
    Frank Brodahl (tronpeta, flugelhorn)
    Marius Haltli (tronpeta, flugelhorn)
    Anders Eriksson (tronpeta, flugelhorn)
    Even Kruse Skatrud (tronboia)
    Erik Johannessen (tronboia)
    Olga Konkova (pianoa)
    Jens Thoresen (gitarra)
    Per Mathisen (baxua)
    Håkon Mjåset Johansen (bateria)

    Facto Delafé y Las Flores Azules
    Marc Barrachina (Facto) (koruak, ekoizketa)
    Oscar Daniello (Delafé) (ahotsa, hitzak)
    Helena Miquel (Las Flores Azules) (ahotsa, koruak)

    Gregario De Luxe
    Diego Izco (ahotsa, teklatuak)
    José Mari Iribarren (baxua)
    Miguel Moncada (gitarra)
    Nacho Otaola (gitarra)
    Javier Taberna (bateria)
    Kristian Kujaw (saxoa)
    Javier García (tronpeta)
    Juan Castillo (tronboia)
    Elena Vitrián (ahotsa, koruak)
    María Etxeberria (koruak)
    Nerea Castellot (koruak)
    Ainara Rada (koruak)

    José Luis Gutiérrez: Un Siglo de Música
    José Luis Gutiérrez (saxoa, flauta, teklatuak)
    Charlie Crespo (gitarra)
    Gerardo Ramos (baxua)
    Antolín Olea (bateria, perkusioa)

    Roy Haynes Trio featuring Danilo Pérez & John Patitucci
    Roy Haynes (bateria)
    Danilo Pérez (pianoa)
    John Patitucci (baxua)

    Micah P. Hinson
    Micah P. Hinson (ahotsa, gitarra)
    Justin Cope (baxua)
    Nick Phelps (bateria)

    Abdullah Ibrahim “Ekaya”
    Abdullah Ibrahim (pianoa)
    Belden Bullock (baxua)
    George Gray (bateria)
    Cleave Guyton (saxo altua)
    Keith Loftis (saxo tenorra)
    Jason Marshall (saxo baritonoa)
    Andrae Murchison (tronboia)

    In The Country
    Morten Qvenild (pianoa)
    Roger Arntzen (baxua)
    Paal Hausken (bateria)

    Hank Jones Trio
    Hank Jones (pianoa)
    George Mraz (baxua)
    Willie Jones III (bateria)

    Hank Jones & Joe Lovano
    Hank Jones (pianoa)
    Joe Lovano (saxo tenorra)

    Klezmafour
    Andrzej Czaplinski (ahotsa, biolina)
    Wojtek Czaplinski (klarinetea)
    Rafal Grzaka (eskusoinua)
    Gabriel Tomczuk (baxua)
    Tomasz Waldowski (bateria, perkusioa)

    Mélissa Laveaux
    Mélissa Laveaux (gitarra, ahotsa, ukelele)
    Mano (baxua, ahotsa)
    Sébastien Lété (bateria, perkusioa)

    Black Joe Lewis and The Honeybears
    Joe Lewis (gitarra, ahotsa)
    Zach Ernst (gitarra)
    Bill Stevenson (baxua)
    Matthew Strmiska (bateria)
    Ian Varley (teklatuak)
    Darren Sluyter (tronpeta)
    David McKnight (saxo tenorra)

    Joe Lovano Us Five
    Joe Lovano (saxoa)
    James Weidman (pianoa)
    Esperanza Spalding (baxua)
    Francisco Mela (bateria)
    Otis Brown (bateria)

    Lubliner Klezmorim
    Tomasz Czaplinski (biolina)
    Dariusz Sribniak (klarinetea)
    Pawel Sójka (eskusoinua)
    Wlodek Wargocki (baxua)
    Elzbieta Czaplinska (ahotsa)

    Brad Mehldau
    Brad Mehldau (pianoa)

    Nils Petter Molvaer
    Nils Petter Molvaer (tronpeta)
    Eivind Aarset (gitarra)
    Audun Kleive (bateria)

    New Jazz Voices
    Mikel Gaztelurrutia (pianoa)
    Marcelo Escrich (baxua)
    Vincent Thomas (bateria)
    María Jesús Abaigar (sopranoa)
    Terela Gradín (mezzoa)
    Andoni Arcilla (tenorra)
    Asier Arcilla (baritonoa)

    New Mood Trio
    Javier López Jaso (eskusoinua)
    Marcelo Escrich (baxua)
    Tommy Caggiani (bateria)

    Organik’s
    Julen Izarra (saxo tenorra)
    José Gallardo (saxo altua)
    Mikel Romero (gitarra)
    Alfredo Peláez (Hammond organoa)
    Juan Manuel Urriza (bateria)

    Orquesta Buena Vista Social Club®
    Guajiro Mirabal (tronpeta)
    Pedro Pablo (baxua)
    Manuel Galbán (gitarra)
    Jesús Aguaje Ramos (tronboia, ahotsa, zuzendaria)
    Barbarito Torres (lauta)
    La Noche (bongoak)
    Idania Valdés (ahotsa, perkusioa)
    Rolando Luna (pianoa)
    Filiberto Sánchez (tinbalak)
    Angel Terry (kongak)
    Carlos Calunga (ahotsa)
    Luis Alemany (tronpeta)
    Raúl Nacianceno (klarinetea, flauta, saxoa)

    Pitingo con Soulería y Juan Carmona
    Antonio Manuel Álvarez Vélez (Pitingo) (cantaor)
    Juan Carmona Amaya (Camborio) (gitarra)
    Missy (gospel-korua)
    Trevor Francis (gospel-korua)
    Chantal Francis (gospel-korua)
    Tere Bautista (flamenko-korua)
    Ángela Bautista (flamenko-korua)
    José Antonio Camacho (gitarra, txaloak)
    Fernando Soto (koruak, txaloak)
    Benjamín Santiago Román (Benji) (perkusioa)
    Jorge Fernández del Castillo (bateria)
    Víctor José Alonso (teklatuak)
    Javier Gómez (baxua)

    Russian Red
    Lourdes Hernández (gitarra, ahotsa)
    Manuel Cabezalí (gitarra, koruak)
    Carlos Bautista (teklatuak, perkusioa, koruak)
    Alberto Rodrigo (baxua, koruak)
    Pablo Serrano (bateria)

    Perico Sambeat Flamenco Big Band
    Perico Sambeat (saxoa, zuzendaria, konposaketak)
    Javier Colina (baxua)
    Marc Miralta (bateria)
    Josemi Carmona (gitarra)
    Albert Sanz (pianoa)
    Mathew Simon (tronpeta)
    Sergio García (tronpeta)
    Voro García (tronpeta)
    Paul Evans (tronpeta)
    Toni Belenguer (tronboia)
    Paco Soler (tronboia)
    Carlos Martín (tronboia)
    Vicent Pérez (tronboia)
    Francisco Blanco “Latino” (saxoa)
    Iván Albuixech (saxoa)
    Jesús Santandreu “Xiquet” (saxoa)
    Mikel Andueza (saxoa)
    Vicent Macián (saxoa)
    Guillermo McGill (kajoia)
    Blas Córdoba (cantaor)
    Ana Salazar (dantza)

    Jake Shimabukuro
    Jake Shimabukuro (ukelele)

    Esperanza Spalding
    Esperanza Spalding (baxua, ahotsa)
    Otis Brown (bateria)
    Leo Genovese (pianoa)
    Ricardo Vogt (gitarra)

    James Taylor and Band
    James Taylor (ahotsa, gitarra, harmonika)
    Steve Gadd (bateria)
    Larry Goldings (pianoa, organoa)
    Jimmy Johnson (baxua)
    Michael Landau (gitarra)
    Kate Markowitz (ahotsa)
    Arnold McCuller (ahotsa)
    Andrea Zonn (ahotsa)

    Thee, Stranded Horse + Ballaké Sissoko
    Yann Tambour (kora, guitarra)
    Ballaké Sissoko (kora)

    Vetusta Morla
    Pucho (ahotsa)
    Álvaro B. Baglietto (baxua)
    Guillermo Galván (gitarra)
    Jorge González Giralda (perkusioa, teklatuak)
    David “El Indio” (bateria)
    Juan Manuel Latorre (gitarra, teklatuak)

    The War On Drugs
    Adam Granduciel (ahotsa, gitarra, teklatuak, sampler)
    Michael Zanghi (bateria, sampler)
    David Hartley (baxua)

    Randy Weston’s African Rhythms Quintet & The Master Gnawa Musicians of Morocco
    Randy Weston (pianoa)
    Alex Blake (baxua)
    Neil Clarke (perkusioa)
    TK Blue (saxo altua)
    Abdellah El Gourd (hag’houge, ahotsa)
    Abdelkader El Khlyfy (karkaba, ahotsa, dantza)
    Nour Eddine Touati (karkaba, ahotsa, dantza)
    Abbes Larfaoui (hag’houge, ahotsa)
    Ahmed Benothman (karkaba, ahotsa, dantza)
    Mbarek Benothman (karkaba, ahotsa, tbil)

  • CARTEL-44