5 edizioa 1970

  • 1970eko uztailaren 23tik 26ra

    Artista ospetsuena Buddy Tate izan zen, eta aurreko urteko arrakasta errepikatu zuen.

    Donostiako Jazzaldiak Europako talde amateurren artean sortzen zuen interesa goraka zihoan. Atzerriko musikariak gehien harritzen zituena hiria bera eta antolakuntzak eskaintzen zien arreta ziren.

    Arduradunek gorriak ikusten zituzten askotan hainbeste gonbidaturi kasu egin eta sortzen ziren ustekabeak konpontzeko. Donostiako Zubieta auzoan jotzera joan ordez, Nafarroako izen bereko herrira joan zen banda hura bezala, edota mendian zebilela sugegorriak helduta ospitalera eraman behar izan zuten musikari poloniar hura.

    Pozak txoratzen etortzen ziren denak Donostiara. Salbuespena, gonbitea errefusatu zuen talde finlandiar bat izan zen, herrialde faxista batera ez zuela etorri nahi esan baitzuen. Halaxe zen, izan ere. Jazzaldiaren hasierako urteak Frankoren pean pasa baitziren. Horrek sobera zailtzen zizkien gauzak antolatzaileei, baimen asko eskatu behar baitzen (kontuan izan, bertsolari-lehiaketak baimenduko baziren, burokratek aurrez jakin nahi izaten zutela zer abestu behar zuten).

    Espainiako telebistak Jazzaldiaren zati bat eman zuen lehendabizikoz. Ordutik hona, Jazzaldiaren ekitaldi gehienen berri eman du TVEk. Euskal Telebistak ere (ETB), 80en hasieran sortu ondoren, grabatu ditu zenbait kontzertu.

    Jazzarekin zerikusia zuten filmeak eman ziren hiriko kultur areto batean, eta jende asko joan zen ikustera. Beraz, hurrengo ekitaldietan ere jarraitu zuten filmeak ematen.

    Bitxikeria gisa, hauek ziren sarreren prezioak: 50 pezeta amateurren emanaldietarako eta 75 edo 125 (eserlekuaren arabera) profesionalen saioetarako.

    • 1970eko uztailaren 23tik 26ra

      AFIZIONATUAK

      Alemania
      HCI Swing Septet
      Modern Jazz Quintet Karlsruhe

      Austria
      Spontan Music Group

      Belgika
      U.M.G. Jazz Group

      Britainia Handia
      Newcastle Big Band
      Tyne River Jazzmen

      Danimarka
      Peter Mikkelsen’s Quartet

      Espainia
      Aula 2 Jazz Grup
      JJ.MM. de Tarrasa
      Dabill Trio

      Frantzia
      The Bottom Stompers
      Jack Labrunie
      Quartet Marc Alibert
      Swing Jazz Group
      François Faure Quartet

      Polonia
      Paradoks

      Rumania
      Marius Popp-Stefan Berindei Quartet

      Suitza
      The Swinghouse Septet

      Txekoslovakia
      Jazz Q-Praha

      Lehen saria (jazz klasikoa): The Swinghouse Septet
      Lehen saria (jazz modernoa): Paradoks
      Bigarren saria: Tyne River Jazzmen
      Bakarlaririk onenaren saria: Jiri Stivin, Jazz Q-Praha-ko saxo altujolea
      Publikoaren saria: Newcastle Big Band

      PROFESIONALAK

      Lucky Thompson (saxo tenorra)
      François Biensan (organoa)

      The Swingers
      François Guin
      Gérard Badini
      Xavier Chambon
      Teddy Martin
      Gérard Gambus
      Ricardo Galéazzi

      Buddy Tate and His Celebrity Club Orchestra
      Buddy Tate (saxo tenorra)
      Dud Bascomb (tronpeta)
      Ben Richardson (klarinetea)
      Eddie Durham (gitarra)
      Nat Pearce (pianoa)
      Eddie Jones (baxua)
      George Reed (bateria)

    • CARTEL-05