6 edizioa 1971

  • 1971ko uztailaren 22tik 25era

    Amateurren lehiaketan oinarritua jarraitzen zuen Jazzaldiak. Artean ez zen aurrekonturik profesional famatuak ekartzeko, baina urte honetako kartela (Joe Turner, Sammy Price, Slam Stewart, Jo Jones, Candy Johnson, Stephane Grappelli) ez zen baztertzekoa.

    Bi sari ezarri ziren maila bakoitzean (jazz klasikoa eta jazz modernoa), lehenengoa 15.000 pezetakoa eta bigarrena 10.000koa. Bakarlari onenaren saria eta arrakastarena, entzuleek bozkatua, bostna mila pezetakoak ziren.

    “Lege lehorra” ezarri zen Trinitate Enparantzan eta harekin amaitu ziren Jazzaldiaren hasierako urteetan prentsak aipatzen zituen botila-ardoen harat-honatak. Bestalde, jam session direlakoak eta entsegu irekiak eskaintzen hasi ziren, Drugstore diskotekan, hain zuzen.

  • 1971ko uztailaren 22tik 25era

    AFIZIONATUAK

    Austria
    Nikodemus

    Espainia
    José Alfonso Cortés Trio
    Play Hot Jazz

    Frantzia
    Mainstream Quartet
    M.A.S.
    M.J.C. Big Band de Cahors
    Marc Alibert (Lehiaketatik kanpo)

    Hungaria
    Debrecener Jazz Quartet

    Polonia
    Old Metropolitan Jazz Band

    Rumania
    Dan Mindrila-Marius Popp Quartet

    Suedia
    Lunds Jazzkapell

    Suitza
    Quartet Daniel Bourquin
    The Swinghouse Septet

    Txekoslovakia
    The Jazz Fiddlers

    Lehen saria (jazz klasikoa): The Swinghouse Septet
    Lehen saria (jazz modernoa): Nikodemus
    Bigarren saria (jazz klasikoa): M.J.C. Big Band de Cahors
    Bigarren saria (jazz modernoa): Mainstream Quartet
    Bakarlaririk onenaren saria: Marek Michalak, Old Metropolitan Jazz Band-eko tronboijolea
    Publikoaren saria: The Jazz Fiddlers

    PROFESIONALAK

    Sammy Price (pianoa)
    Slam Stewart (baxua)
    Jo Jones (bateria)

    The Aces
    Fred Below (bateria)
    David Myers (baxua)
    Louis Myers (gitarra, harmonika)

    Stéphane Grappelli (biolina)
    Candy Johnson (saxo tenorra)
    Joe Turner (pianoa)
    Slam Stewart (baxua)
    Jo Jones (bateria)

  • CARTEL-06

6 edizioa, 1971